3. 2.SARRERA
2.1. Justifikazioa
Euskal kulturaren bereizgarri diren baserrien eguneroko bizimoldea ikasleei
hurbiltzea du helburu unitate didaktiko honek. Beste unitate batzuen artean kokatuko
da, “herri kirolak” eta “lan sektoreak” gaien artean.
2.2. Kokapena
Unitate hau lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendua dago, LHko
hirugarren mailan daudenei hain zuzen ere. Ikasturtean zehar bigarren
hiruhilabetekoaren amaieran egiteko izango da, errepaso gisako gaia. Unitatean
lantzen diren gaiak aurreko unitateetan emandakoak dira.
20 laguneko talde bati zuzenduta dago ordu eta erdiko 4 saiotan egingo den
12 jardueraz ostutako unitate hau. Bertan biderketak, oinarrizko forma geometrikoak
eta neurriak errepasatuko dira problemen bidez.
Garapen afektiboa eta soziala.
Harreman nahiko ona dute kideen artean, baina gero eta agerikoagoa da
mutilen eta nesken arteko bereizketa taldeak egiterakoan. Liderraren rola Xabat eta
Mikelek dute gehienetan. Bestalde, Iraide, Janire eta Johana nahikoa isilik egon ohi
dira.
Azken asteetan liskarrak izan dituzte haur askok Ainhoarekin. Honek
betaurrekoak jarri berri ditu eta bere ikasleen iseka-gai bihurtu baita. Tutoretza ordu bat
baino gehiago eman dugu horren inguruan hitz egiten.
Kurtso honen hasieran Charly iritsi zen Karibetik. Herrian berria zen eta
hasieran integrazio arazoren bat izan zuen arren, jada nahikoa moldatzen da bere
ikaskideekin. Haritzek lagundu zion herria ikusten eta lagun taldean sartzen, batez ere.
Javier eta Ane oso hiztunak dira eta beti prest egoten dira boluntario gisa
jarduteko. Batzuetan gelako erritmoan eragozten dute.
Bestalde errepikatzaileren bat ere bada gelan, Nahia eta Maialen hain zuzen
ere. Horiek hasieran jarrera erasokor samarra azaldu zuten eta harroxko azaldu ziren ,
Azken aldian nahikoa lasai dabiltza.
Azkenik, Aitor dugu gelan. Aitorrek Down sindromea du eta ordu asko pasatzen
ditu hezitzailearekin gelatik kanpo. Hala ere ikasleek asko errespetatua dute eta bere
integrazioa oso ona dela esan liteke.
Garapen psikomotorea.
Haur gehienak 9 urte inguru izanik, bete betean daude “indarraren adinean”.
Oraindik nesken eta mutilen artean ezaugarri fisikoen artean ez dago ezberdintasun
handirik. Hala ere, jada askotan esaten dute mutilak neskak banio indartsuagoak
direla.
Lehen esan bezala, Aitorrek down sindromea du eta hori dela eta batzuetan
gelatik korrika atera izan da (ikaskideek xaxatuta gehienetan).Kasu horietan
berarengana joan eta gelara itzuli behar duela kontatu behar izate diogu.
3
4. Garapen kognitiboa.
Oro har nahikoa ondo ulertzen dituzte gelan egiten ditugun jarduerak. Horien
artean, azkarrenetakoa, Iñigo da. Azken ebaluazio diagnostikoan lortutako emaitzek
ikasleen maila ona azaltzen dute. Iñaki eta Ibani apur bat kostatu egiten zaie batzuetan
problemak ebaztea, denbora gehiago behar izaten baitute. Errepikatzaileak ere
nahikoa ondo moldatzen dira, aparteko zailtasunik gabe.
Nortasunaren eraketa.
Agerikoa da haurrak hazten doazela eta gero eta markatuagoa dute euren
izaera. Batzuk oso eskuzabalak dira eta ikaskideei laguntzeko prest izaten dira beti.
Horien artean aipatzekoa da Andrea, oso eskuzabala baita., Oihane, June eta Maddi
aldiz nahikoa berekoiak dira.
3. METODOLOGIA
Ikasgela berean lau irakasle egunero izaten ez denez, aukera horretaz
aprobetxatu eta unitate hau ikasleentzat nolabaiteko matematika tailer bat izatea nahi
genuke.
PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK
Jarduera sekuentzia aurrera eramateko hautatu dugun ikaskuntza Jerome
Bruner-ek proposatutako aurkikuntza bidezko ikaskuntza izan da. Ia beti, eskola
tradizionalean Ausubelek proposatzen zuen errezepzio bidezko ikaskuntza izaten da
ohikoa, eta gure jarduera sekuentzia honekin hori aldatu nahi dugu. Ikasleek ez dutela
pasiboki irakasleek edo liburuek esaten dutena ikasi behar iruditzen zaigu. Hori dela
eta ikaskuntzaren beharrezko ezaugarriak iruditzen zaizkigu gaiaren egitura
ulertzearen garrantzia, ikaskuntzaren ulermena lortzeko aurkikuntza aktibo baten
beharra eta arrazonamendu intuitiboaren balorea. Aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren
barruan irakasleak neurri batean gidatutako aurkikuntzaren aldeko apustua egin dugu
(lehen hezkuntzan eraginkorragoak direla frogatu baita gidatu gabekoarekin alderatuz).
GELAREN ANTOLAKETA, TALDEKATZEA ETA
METODOLOGIA
Ikasgela txokotan banatuko dugu jarduera jakin bakoitza txoko bakoitzean
egiteko. Guztira lau txoko izango ditugu: ukuilua, baratza, basoa eta azoka.
Horretarako gelaren lau muturretan banatuko dira aulkiak modu orekatuan , mutur
bakoitzean zirkulu bat eginez. Alfonbrak baditugu gomendagarria da aulkiak alfonbrez
ordezkatzea, beti ere mugimendua errazten baitute. Antolamendu hau hautatu dugu,
ikaslearen eta gainerako ikasleen zein irakaslearen arteko komunikazioa erratzeko
aukera ematen digula iruditzen zaigulako eta irakasleak zein ikasle guztiak maila beran
geratzen direlako, hierarkizazio fisikorik gabe.
4
5. Aurreko puntuan aipatu dugun bezala, ikasgela lau txokotan banatuko dugu.
Txoko horietako bakoitzean ikasle kopuru berdina egotea interesatzen zaigu. Horrela
bada, 20 ikasleko taldea bada bosna ikasle joango dira baratzaren txokora, beste
bosna ukuilura, beste bosna baserrira eta beste bosna azokara. Ikasgelen bataz
besteko ume kopurua kontuan izanik, kalkuluak egiten baditugu gehienez ere 7
ikasleko taldeak sortuko zaizkigu. Metodologia hau eskola txiki batean aurrera eraman
nahi bada, lau talde egin beharrean bi talde egitea proposatzen dugu. Horrela saioaren
lehen erdian lehenengo bi txokoetan egingo litzateke lan eta hurrengo erdian hurrengo
bietan (modu honetara txoko bakoitzean bi irakasle izateko aukera izango genuke).
Behin espazioaren banaketaren zein taldekatzearen berri eman ondoren azal
dezagun zertan datzan gure denboralizazioa. Unitateak ordu eta erdiko 4 saio iraungo
du eta bitarte horretan ikasle guztiek lau txokoetatik igaro behar dute (txoko bat
saioko). Txoko bakoitzean talde bakoitzak hiru ariketa ezberdin egingo ditu (ikusi
jarduerak denboralizazioa ikusteko). Hala ere, saioaren lehen eta azken bost
minutuetan talde osoa batera egongo da. Lehenengo bost minutuetan irakasleak zein
diren aurkeztuko dira, baserrira ongi etorria emango zaie, taldeak egingo dira eta
horietako bakoitzari izen bat jarriko zaio. Jarrain, ikasle bakoitza zein taldetakoa den
jakiteko baserriko elementu bereizgarri bat emango zaio (euskal jantzietako
elementuren bat, txapelak edo gerrikoak esaterako). Bukaerako bost minutuak, berriz,
jantziak kendu, jaso eta balorazioa egiteko erabiliko dira (haurrak gustura ibili diren
galdetu, zer gustatu zaien gehien, zer gutxien…) eta saioaren oroigarri bat emango
zaie.
Materialari dagokionez, txoko bakoitzean ezberdina izango da. Ariketa idatziz
egiteko aukera izango da, baina baita ahoz egitekoa ere; hori ikasle taldearen
erritmoaren arabera irakasleak hautatuko du. Txoko bakoitzeko hiru jarduerak
errazenetik zailenera egingo dira. Nolanahi ere, ariketa bakoitzean hasieran irakasleak
azalpen txiki bat emango zaie ikasleei. Azalpen hori hainbat objektuz lagundua egongo
da. Esate baterako, baserritik zer produktu lortzen diren azaltzeko artilezko bola bat
erakutsi diezaieke irakasleak ikasleei. Hala ere, irakaslea azalpen ahalik eta laburrenak
ematen ahaleginduko da. Irudiak eta objektuak erabiltzen ahaleginduko gara, aurrez
aipatu dugun moduan ohiko matematika klasea aldatu eta tailer moduan planteatutako
saioa baita(materiala hurrengo orrietan zehaztuko dugu, jardueraz jarduera).
Materialak berebiziko garrantzia du, erakargarria bada haurren interesa lortuko
baitugu.
4. KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA KONPETENTZIAREN ELEMENTUA
HIZKUNTZA
KOMUNIKAZIORAKO
GAITASUNA
Problemen enuntziatua irakurtzea eta interpretatzea.
Hitz adierazpideak adierazpide aritmetiko bihurtzea.
Hitz-adierazpide eta izen berriak ezagutzea.
MATEMATIKARAKO
GAITASUNAK
Inguruko egoerekin zerikusia daukaten kopuruak
ordenatzea eta konparatzea.
Batuketa, kenketa eta biderketa konbinatuak egitea, buruz
eta grafikoki.
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA
ETA OSASUN
KULTURARAKO
Inguru fisikoko gauza batzuen formak irudi geometrikoen
berezko formekin erlazionatzea.
5
6. GAITASUNA
INFORMAZIOA
TRATATZEKO ETA
TEKNOLOGIA
DIGITALA ERABILTZEKO
GAITASUNA
Problema bateko datuak zuhaitz diagrama batera eramatea
Zenbaketa bateko datuak Venn-en diagrama batera
eramatea.
GIZARTERAKO ETA
HIRITARTASUNERAKO
GAITASUNA
Gizarte harremanetan erabiltzen diren luzera, masa eta
edukiera neurtzeko unitateak zuzen erabiltzea.
GIZA ETA ARTE
KULTURARAKO
GAITASUNA
Zenbait eraikuntzatako elementuak forma kubikoekin,
triangularrekin… erlazionatzea.
IKASTEN IKASTEKO
GAITASUNA
Barneratutako kontzeptuak nork bere hitzekin adieraztea
NORBERAREN
AUTONOMIAKO
ETA EKIMENERAKO
GAITASUNA
Matematikako problemak ebazteak eguneroko bizimoduan
beste problema batzuei aurre egiteko estrategiak lortzen
laguntzen du.
5. HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Lau eta bost zifrako zenbakiak identifikatzea
HELBURUAK EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Lau eta bost zifrako zenbakiak
identifikatzea, irudikapen grafikoaren
bidez
Lau eta bost zifrako zenbakiak
irakurtzen ditu
Biderkatzea eta biderketaren gaiak
identifikatzea, arkatza eta papera
erabiliz
Hiru eta lau zifrako zenbakiak bi zifrako
beste batekin biderkatzen ditu
Problemak ebaztea, ebazteko urratsei
jarraituz eta emaitza egiaztatuz
Problemak egiteko urratsak egiten eta
emaitza egiaztatzen ditu
Ontzien edukiera konparatzea eta
estimatzea kualitatiboki eta
kuantitatiboki oinarrizko unitatetzat
litroa eta ½ litroa erabiliz
Ontzi ezberdinen edukiera kalkulatzen
du estimazio hutsez edo neurri
arbitrario inbarianteak erabiliz
Diru kantitateak zenbatzea eta batzea,
jolasezko txanpon eta billeteekin
eragiketak eginez
Eurotan eta zentimotan adierazten du
zenbaki multzo baten balioa
Salmenta egoerak ebaztea, kalkuluak
buruz eginez.
Erosketa bat egitean bueltan eman
beharrekoa zuzen kalkulatzen du
Problema bat ebaztea, enuntziatutik
beharrezkoak diren datuak soilik
hartuz
Enuntziatuko datuen artetik problema
ebazteko behar direnak soilik hartzen
ditu eta problema ebazten du
6
7. 6. EDUKIAK
Kontzeptuzkoak
• Bost zifra bitarteko zenbakiak
• Batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak eta haren gaiak.
• Eragiketa konbinatuak
• Euroko eta zentimoko txanponak eta 5, 10 eta 20 euroko billeteak.
• Luzera unitateak: metroa, zentimetroa
• Edukiera unitateak: litroa, litro erdia eta litro laurdena.
• Bi dimentsioko forma geometrikoak: laukia eta hirukia
• Gorputz geometrikoak: prisma eta kuboa
• Diagramak: Venn-en diagrama, zuhaitz-diagrama
Prozedurazkoa
• Lau zifra arteko zenbakien eta zifra bakarreko zenbakien arteko biderketa
• Neurketak egiteko neurri unitate egokien hautaketa
• Edukiera neurrien konparaketa
• Paperezko maketen eraikuntza
• Euro eta zentimo kantitateen arteko batuketak eta kenketak kalkulatzea
• Inguruko objektuen forma geometrikoen konparaketa
• Diagrama bidez zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa
• Luzera neurrien batuketa eta kenketen kalkulua bururakoekin
• Edukiera neurrien konparaketa
Jarrerazkoa
• Produktu bat egiteko prozesua ezagutzeko jakin-mina
• Baserri giroa ezagutzeko jakin-mina
• Batuketaren erabilgarritasunaren baliospena eguneroko bizimoduko arazoak
ebazteko
• Eragiketetan argitasuna eta txukuntasuna azaltzea
7
8. • Irmotasuna emaitzak egiaztatzeko eta erantzunak bilatzeko
• Borondatea problemaren enuntziatuan agertzen diren datuak ulertzeko
• Baserrian bizi diren animaliak ezagutzeko interesa
• Baliabide naturalak mantentzea beharrezkoa dela kontzientzia
• Orientatzeko puntu kardinalek duten erabilgarritasuna balioestea
7. EBALUAZIOA
Hasierako ebaluazioak abiapuntua ezagutu eta baloratzen lagunduko digu
gure esku-hartzea ikaslearen beharretara hobeto egokitzeko. Unitate hasieran
aurrezagutzak neurtuko ditugu.
Ebaluazio jarraituari eta bukaerakoari dagokionez, unitate didaktikoetan ez
dugu berariazko ebaluazio-zereginik erabiliko eta jardueretan oinarrituko gara
ebaluatzeko. Ebaluazio jarraitua eta pertsonalizatua egingo dugu egunerokoan idatziz,
gelako lanak, etxekoak… nola burutu dituen.
Bestalde, unitate didaktikoa amaitzean, erregistro orri baten bitartez
ebaluaketa egingo dugu hurrengoa hobetu ahal izateko (Helburuak bete al dira?
Edukiak bete al dira? Metodologia eraginkorra izan al da?).
8