1. NOLA ERABILI SUA DETEKTATZEKO ID3002 AGINTE-PANELA
1. Aginte-panela analogikoa da, eta zehatz-mehatz erakusten digu alarma
non den. Keari oso azkar antzematen dionez, izango dugu astia hemen
azaltzen diren jarraibideak betetzeko.
2. Bi motatako alarmak gerta daitezke; biak hauteman ditzake agintepanelak, eta alarma-hots bana sortzen du bietarako:
a. Matxura-alarma
Sistemaren
edozein
elementutan
matxura
edo
aberia
bat
gertatzen denean sortzen da. Kasu honetan, sistema barruko
burrunbagailua aktibatu, eta aginte-panela dagoen gelan baino ez
da entzungo alarma, ez eraikin osoan.
b. Sute-alarma
Eraikineko edozein lekutan sutea gertatuz gero, aktibatu, eta leku
guztietan entzungo da alarma.
3. Zelan jokatu kasu bakoitzean:
a. Matxura-alarma
i. Pantailan ikusiko dugu zer matxura mota den eta non
gertatu den.
ii.
‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu.
iii. Matxura non gertatu den, bertara joango gara jakiteko zer
gertatu den zehatz-mehatz.
iv. Babes Zibilera deitu behar dugu (Tel.: 94 420 49 41 / 690
679 861).
v. Behin arazoa konponduta, aginte-panela berrezarri egin
behar dugu, ‘BERREZARTZEKO’ botoia sakatuta.
b. Sute-alarma
i.
‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu,
barruko sirena itzaltzeko (Oharra: Behin baino ez da
sakatu behar).
ii.
‘ISILTZEKO / BERRIZ AKTIBATZEKO’ botoia sakatuko
dugu, kanpoko sirena itzaltzeko.
2. iii. Arazoa norainokoa den konprobatu behar da. Horretarako,
alarma sortu den lekura joan, eta begiratu behar dugu ea
surik dagoen ala ez.
Babes Zibila zerbitzuak edo Suhiltzaileek ere deituko
digute,
gure
alarma
beren
ordenagailuetan
ikusiko
dutelako; zer gertatu den azalduko diegu, eta haien
jarraibideak beteko ditugu.
iv. Alarma faltsua izanez gero, lekua aireztatu, eta agintepanela berrezarri behar da, ‘BERREZARTZEKO’ botoia
sakatuta.
v. Sutea badago, gelako atea itxi, aginte-panelera itzuli, eta
‘EBAKUATZEKO’ botoia sakatuko dugu. Sirena aktibatu,
eta eraikineko leku guztietan joko du: hustu egin behar
dugu eraikin osoa. Beste aukera bat: hurbileko giltza bat
ere saka dezakegu.
vi. Behin sutea kontrolpean egonda, berrezarri egin behar da
aginte-panela.