SlideShare a Scribd company logo
1 of 20
Download to read offline
Aralar Gasteiz
                                  2011ko UDAL EGITARAUA




Andres Landa
Candidato de aralar para Gastei




                                                  EU 1
POLITIKA ESTRATEGIKOAK
UDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENA
Aralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren
aldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzeko
eta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako,
ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere
udal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez,
hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzuen
eta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabide
ekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargu
publikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzea
bermatzeko neurriak jaso beharko lirateke.
Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharko
litzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke,
ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztu
beharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta
mankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du,
nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili behar
da, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta,
gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira.
Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zehar
kudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa da
kontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoa
nabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaien
zerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazio
ereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarte
eta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroaren
ikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz.
Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustua
egiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik eta
arlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Genero
berdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten
pertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituzte
bere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen.
Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta,
horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez:
● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiru
hilabetekoa izan dadin programatuz.
● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programa
zorrotza ezartzea.
● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzeko
konpromisoa hartzea.
● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoak
herritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik era
guztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunak
planteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bidea
zabalik izateko ere.
● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta haren
mantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforo
sarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


herritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri eta
sinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere.
● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea,
sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalaren
web orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udal
bulegoetan kudeatzea.
● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak eta
administrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko.
● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa beste
administrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, Autonomia
Erkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren.

Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituzten
zerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik banan
banan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrian
hobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztu
gabe.
Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udaleko
langileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunen
azterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu eta
abiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzako
zerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez giza
baliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz.
Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturik
egon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekin
batera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du,
baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gure
jardueraren oinarria.
Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da.
Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea ere
gero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturik
egon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu eta
gaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdi
publikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterako
kontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekin
hitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz.
Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekiko
inplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioa
eta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsiko
dituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatuko
ditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun:
● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko eta
herritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren eta
bere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriak
objektibotasunez zehaztuz.
● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea,
sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua.
● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapeneko
prozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek
(gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa ireki
eta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsonei
lehentasuna emanez.


                                                                                        3
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa den
kopurura mugatzea.
● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna
(zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak),
erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denbora
kontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea.
● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planak
garatzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta bai
amak eska dezaten.
● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea
● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasuna
ezartzea.
● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea.
● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea.
● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lan
baldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea.
● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerako
negoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitatea
eta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lan
baldintzarik ezar ez dakizkien zainduz.

INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA

Guk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzen
zaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek
(norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da.
Horretarako:
● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahal
izan ditzaten.
● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehala
eguneratuz.
● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hiriko
toki estrategikoetan.
● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamendua
arinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoak
erraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz.
● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetara
eramango dugu, hala eskatzen zaigunean.
● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udal
informazioko puntuei loturik.
● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Interneten
bidez.
● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udal
ekimenen publizitate zabala.

GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNA
Aralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoa
gizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapena
diren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetik
abiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baita
hiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarako
funtsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru

                                                                                        4
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


bat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk eman
behar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakume
elkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela.
Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzen
dela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzeko
orduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, eta
abarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugu
gizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarte
eraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen.
Horretarako, Aralarretik:
● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak eta
emakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua
eginez.
● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan eta
besteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez eta
generoaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez.
● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak
bultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulen
diren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrik
dauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak…
● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu.
● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza bat
abiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, eta
abar.
● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0
tolerantziatik abiatuz.
● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntza
eskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arreta
ematen duten sailei.
● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edota
elkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeen
parte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa.
● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ez
dituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei,
indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna.
● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atseden
hartzeko guneak sortuko ditugu.
● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udal
arlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola,
hezkuntza, sustapena…
● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan,
udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan.
● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan.
● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek ere
kontziliazio neurriei hel diezaieten.
● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu.
● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu.
● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenak
kudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura eta
hirigintza sailek osaturik.

BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA

                                                                                        5
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


Aralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joera
edo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetan
ere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara.
Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletik
erabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutako
arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzen
lagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldeko
apustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistak
apurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egiteko
asmoz.
Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondoko
neurriak aldarrikatuko ditu:
● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpen
askatasuna bermatzeko neurriak zehaztea.
● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkako
plan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutza
garatzeko.
● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa emateko
programak sustatzea.
● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea.
● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozein
aukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabat
ezabatzea.
● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroak
antolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko
●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan parte
hartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea.
● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak ere
kontuan izatea.
● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide eta
jarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea.
● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edota
transfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturi
udalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea.
● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzen
laguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioa
borrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz.
● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezko
laguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetan
gazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko diru
laguntzak, mantenu saria…
● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzea
eta baita topaleku izango diren lokalak ere.
● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edo
lurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideak
errespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea.

PARTE HARTZEA
Udal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbil
egoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan,
nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerako
eragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako,


                                                                                     6
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


Udalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo eta
dinamika egokiak jarriko dira.
Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoak
jarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia duten
erabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsio
handietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar.
Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztion
inplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzea
ez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzeko
konpromisoa hartzen dugu publikoki.
Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta,
batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute.
Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu:
● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzeko
mekanismoak sartzea.
● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahiz
aurrez aurrekoak, naiz sarekoak.
● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak,
gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz.
● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegiturak
eta baliabide teknikoak)
● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte eta
ingurugiro ikuspegia kontuan izanez.
● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea.
● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaien
biztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk eta
besteak kontuan izango dituena.
● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteei
zuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar.
● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden talde
politiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindako
herritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukera
izango dute.
● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu:
Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar.
● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietan
esparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publiko
batzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioa
bilatzea da.
● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu base
bat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen eta
besteen bidez metatuz joango den informazio guztia.
● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edo
instalazio publikoen erabilgarritasun handiena.
● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenak
egiteko duten eskubidea aitortzea.
● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderako
garrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaien
horiek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko.
Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioaren
ezeztaezintasuna ekarriko du berekin.



                                                                                        7
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA


● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izango
duten plan eta proiektuei heltzerakoan.
● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko.
Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharrak
eta abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen parte
hartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu.
● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko eta
kontsultak egiteko foro gisa.
● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzeko
organo goren gisa.
● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen diren
kultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira:
euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak,
asiarrak, eta abar.
● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren artean
sor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko.
● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu.


HIZKUNTZA POLITIKAK
Euskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, Herri
Administrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko eta
zabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere.
Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernu
batzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikak
abiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko baino
espediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak.
Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da,
euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituen
politika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoa
helburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzeko
erreferentzia izan behar du.
● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizen
euskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekin
loturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, eta
azpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira.
● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza
egokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira,
erantzukizun mailaren arabera.
● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (foru
aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ez
bikoizteko.
● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozein
ekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da.
● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari,
nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekin
dituenetan.
● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da.
● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu eta
alfabetatzeko.
● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzak
bultzatuko ditu.


                                                                                       8
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA




EUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEA
Helburua:
● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasoko
dutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea.
● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea.

Estrategiak:
● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politiko
nagusia izango dena.
● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko duten
ordenantzak egin eta abiaraztea.
● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenaz
arduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia.
● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuak
ematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzea
bermatzeko.

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA
Helburua:
● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familia
eta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz.
● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea.

Estrategiak:
● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintza
gehitzea.
● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematen
ausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izateko
aukera emanez.
● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, eta
horrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilera
bultzatzea.
● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiak
ezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten;
saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea.
● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea.
● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar den
aztertzea.
● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuak
eskaintzea.
● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lana
sakontzearen aldeko apustua egiten dugu.

EUSKARA IKASTEA SUSTATZEA
Helburua:
● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea.
● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea.

Estrategiak:
● Sentiberatze kanpainak.
● Euskarazko komunikazio sareak sortzea.


                                                                                     9
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak,
irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea.
● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren,
lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketak
eginez.

EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEA
Helburua:
● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duina
bermatzea.

Estrategiak:
● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasuna
ematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituz
eta azterketa toponimiko bat eginez.
● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea.
● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokia
errespetatuz.
● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietan
euskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutako
dokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere.
● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik,
berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartze
instituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko.
● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzako
planak garatzea defendatzen dugu.

KULTURA
Kultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean,
gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferente
nagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea.
Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetako
kultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak,
bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertu
behar dugu.
Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kultura
aniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, baina
merkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzailea
saihesten ahaleginduz.
Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadin
lortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpide
guztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi diren
kaleko arte guztiak biltzeko ere.
Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) mundu
guztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietako
kulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzea
aukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna eta
inplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun:

● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisa
planteatzea.



                                                                                     10
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


● Kultura gizarte integraziorako elementu gisa lantzea, herritarren parte hartzea
sustatuz.
● Ahalik eta kultur eragile gehienak bilduko dituen foro-topaketa-kongresu… bat
egitea, Gasteizen zein kultur eredu sortu den, Gasteizen kulturak zein bide hartu
beharko lukeen, zer programatu behar den eta nola aztertzeko.
● Gasteizko kultur azpiegiturak (gizartetxeak, erabilera anitzeko guneak, Buesa
Arena, eta abar) herritarren, artisten eta kultur taldeen esku uztea.
● Euskarazko eta Euskal Herriko kulturari lehentasuna ematea, bai sortzaileen
artean, eta baita jarduerak programatzerakoan ere.
● %100ean euskaraz garatutako kultura baten aldeko apustua eginez jarraitzen
dugu, bereziki haurrei eta gazteei zuzendua.
● Bertako historia aztertu eta sustatzea.
● Ondarearen inguruko lan berezi bat egitea eta, beharrezkoa izanez gero,
horretarako plangintza zehatz bat egitea, ahozko ondarea, ohiturak, jaiak, ondare
arkeologikoa, arkitektura, artea, industria… zaindu, lehengoratu, balioetsi, gaurkotu
eta sustatuz.
● Gasteizen elkarrekin bizi diren kultur errealitate ugariak kontuan izanik, tokia
emateko, sustatzeko, zabaltzeko eta elkar ezagutzeko programak garatzea.
● Ikastetxeekin elkarlanean, kultura zentzu zabalean sustatu, bultzatu eta
ezagutarazteko programak abiaraztea.
● Haur eta gazteei zuzenduriko kultur ekintzak antolatzea eskola orduetatik kanpo.
●Ikusle berriak lortzeko lan egitea.
● Oroimen historikoa berreskuratzeko helburua duten lanak azpiegituren eta diru
laguntzen bidez babestea, politikak eragindako biktima guztien lekukotasunak
jasoz, frankismoaren biktimak barne. Herritar eta sindikatu taldeekin ekimen bat
bultzatzea Santa Isabeleko horma, martxoaren 3a eta izen hori daraman plaza
oroimen historikoa berreskuratzeko eta biktimak omentzeko erreferente bihurtzeko.
● Kulturuneen kudeaketan sakontzea, elkarrekin egindako programei eta gune
horien lankidetzan egindako kudeaketari garrantzia emanez.
● Kultur elkarteek, beren burua kudeatzen duten taldeek, jai batzordeek… beren
helburuak lortzeko independentzia eta autonomia izan behar dute, udalaren kultur
eskaintza instituzionalizatzea ekidinez.
● Euskaraz lan egiten duten taldeak, eta euskarazko jarduera eta programazioak
zeharkako ardatz bat izango dira.
● Hiriko kultura garatzeko guneak sortzea: skate, graffiti, eta abar, aire libreko aldi
baterako erakusketak eginez.
● Auzo elkarteekin batera kudeaturiko denbora-bankuak sortzea.
● Ekimen pribatua bultzatzea eta musika aretoekin akordioetara iristea urte osoan
zehar musika eskaintza ugaria izateko

IMMIGRAZIOA
Aralarren ustez immigrazioa “aukera” bat da, eta ez “arazo” bat.
Mugen kontrolean, langileen legezkotzean eta eskubideen hierarkian oinarrituriko
Atzerritarren Lege erreformatu berriaren aurka gaude erabat, herritartasun
inklusiboaren kontzeptuaren guztiz aurkakoa delako. Presakoa da oso, gizarte
errealitatea ikusteko lege aukera ausartak aztertzea, legearen aurreko
berdintasunerako bidean aurrera egiteko zuzenak, eta pertsonei aukerak emango
dizkietenak. Gizarte integrazioa sustatuko duen lege esparru berri bat bilatu behar
dugu, integrazio lege bat, Atzerritarren Legea alde bat utziz.
Eskubide eta betebehar berdintasunak ez du asimilatzea esan nahi, benetan
integratzea baizik. Integrazio horrek noranzko bikoa izan behar du, argi eta garbi,
elkarrekiko errespetuan, nortasun batzuen eta besteen garapenean oinarrituz, eta


                                                                                       11
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


eskubide eta betebehar berdinak izanez. Kontua ez da gutxieneko eskubide batzuk
“oparitzea”, bizilekuaren, eta ez jatorriaren, araberako eskubide osoko
herritartasuna aitortzea baizik.
Integrazioan aurrera egiteko desberdintasunarekiko errespetuaren garrantziaz
jabetu behar dugu, gure kultura balioesten eta babesten dugun aldi berean
besteenak ere balioetsiz eta babestuz.
Eskubide berdintasunaren aldeko borroka honetan ez dugu generoaren ikuspuntua
ahaztu behar. Emakumeen diskriminazioa errotik kentzeko lan egin behar da,
emakume guztiei zuzenduriko programa berezietan emakume etorkinek
normaltasunez parte har dezaten bultzatuz. Arreta berezia eskaini behar diegu
egoera irregularrean dauden eta genero indarkeria jasaten duten emakume
etorkinei, diskriminazio bikoitzaren pean baitaude.
Etorkinen benetako integrazioa bermatzeko ezinbestekoa da haien parte hartzea
bultzatzea. Parte-hartze hori oinarrizkoa da, bai politika mailan, bai gizartea
eraikitze mailan eta baita hezkuntza mailan ere.
Harrera ekintzak ezin dute etorkinentzat bakarrik izan, beharrezkoa da harrera
egiten duen gizartea sentiberatzea eta hezitzea ere. Horrekin batera, etorkinen bizi
baldintzak hobetu egin behar dira, gizarte bazterketan eror ez gaitezen.
“Bestearekiko” solidaritate eta errespetu balioak geureganatzea da kontua, eta
desberdina denarekin bizitzen ikastea. Era berean, beharrezkoa da etorkinak gure
gizartean guztiok onartzen ditugun demokrazia arauetan sentiberatzea, integrazioa
berdintasun egoeran egin ahal izateko.
● Immigrazio Kontseilua sortzea, edukia eta politikan eragina izateko gaitasuna
emanez.
● Etorkinak Gasteizko bizitzan parte hartze bizia izan dezaten sustatzeko politika bat
garatzea, hemen bizi garen guztiok hiria elkarrekin eraiki dezagun.
● Etorkinei euskarazko ikastaroak eskaintzen jarraitzea.
● Etorkinek erakundeetan eta auzo elkarteetan parte hartzea bultzatzea.
● Heldu desegin ondoren, beharrezkoa iruditzen zaigu laguntza eta aholkua emateko
bulego bat sortzea, lana eskatu eta eskaintzeko, etxebizitza duin bat izateko, tituluak
homologatzeko, administrazio baimenak tramitatzeko, eta abar, hori guztia aholku
emate integral baten kontzeptupean eta Gasteizko gainerako herritarrek dituzten
eskubide berberak ziurtatuz.

GAZTEAK
Gazteak, gizartearen sektore bat izateaz gainera, gizarte horren talde dinamiko bat
dela uste dugu. Kezka eta arazo bereziak dituen taldea da, gainera. Krisiak eragin
berezia izan du gazteengan, eta lehendik ere bazeuden arazoak larritu besterik ez
du egin: lan munduan sartzea, etxebizitza bat lortzea…
Begien bistan dago orain arte aurrera eraman diren gazteentzako politikak ez direla
eraginkorrak izan eta, batez ere, ez dutela gazteen onespena izan. Hori aldatzea
izan behar du lehen pausoa. Gure politika guztien ardatza ekintza guztiak
herritarrekin batera pentsatu, aztertu eta burutzea baldin bada, gazteekin ere, eta
hauekin bereziki, horrela lan egin behar dugu. Udal sail batzuetatik eta besteetatik
sustaturiko eta gazteei zuzenduriko politikek erabateko erantzunak eskaini behar
dituzte.
Gazteek beren autonomia bermatuko duten baliabideak behar dituzte, gizarteratze
bizi eta parte-hartzailea izan dezaten. Gazteek proposatutako jardueretan parte
hartzea eta haiek sustatzea, gazteak subjektu pasibo bihurtzen dituen eredu
paternalista gainditzeko bidea da. Gazteen aktibismoa sustatu behar da gatazkak
konpontzeko prozesuetan, eta norberaren eta taldearen sortzeko guneen
garrantzia nabarmendu behar da. Gazteen espiritu kritikoa berreskuratzeko xedez
lan egingo dugu, haien kemena eta gizartea aldatzeko irrika kontuan izan beharko

                                                                                       12
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


ditugu, eta beste adin batzuetako pertsonekin eta gainerako eragileekin batera lan
egitera animatuko ditugu. Gure politiketan ondoko alderdiak jorratuko ditugu:
        teen informazio puntuak eta gazteentzako azpiegiturak haiekin elkarlanean
birdiseinatzea, beren behar eta nahiak betetzeko gai izango diren zerbitzuak izan
daitezen. Etxebizitza, berdintasun, hezkuntza eta prebentzio arloekiko elkarlana
sustatu eta koordinazioa sakontzea.
● Gaztetxeen erako autokudeatutako guneak errespetatu eta sustatzea,
Udaletxeak, hala eskatzen zaionean, baliabideak emanez.
● Gazteen aholku batzordea berpiztu eta zabaltzea, etxebizitza, parte-hartze,
kultura, jai, berdintasun, kirol, hezkuntza, garraio… gaietan haien parte-hartzea
sustatzeko.
● Probasaioetarako lokalak zabaltzea.
● Aisialdi lokalekin gasteizko gazteek osatutako musika eta antzerki taldeak
aurkeztu ahal izatea adostea. Talde hasi berrien kontzertuak eskaini ahal izateko
lizentziak ematea.
● Gazteentzako gune zibiko eta antimilitarista bat sortzea, gazteen ikuspuntutik
solidaritate, bake, norkalmuntza, bidezkotasun, kulturaniztasun… gaietan
proposamenak garatzeko.

Ildo orokor hauez gainera, Aralarrek ondoko helburuak lortzeko gazte politikak
abiarazteko lan egingo du, laneko lerro gisa sailkatuak:
Hezkuntza
Helburuak:
● Eskubide berdintasunaren eta desberdintasunaren errespetuaren balioak lantzea.
● Sexu heziketa sustatzea.
● Gazteak drogadun mundu batean bizitzeko gai egitea.
● Gazteek diruzko tratuen eta merkantilizatuen alternatibak ezagutzea (trukea,
denbora-bankuak, eta abar).
● Gazteek ohitura iraunkorrak garatzea (birziklatzea, garraiobide alternatiboak, eta
abar).

Prestakuntza eta lan munduan sartzea
Helburuak:
● Gazteentzako lan merkatuaren bilakaera ezagutzea.
● Gazteek beren behar eta itxaropen, hala lanbidezkoak nola hazkunde
pertsonalekoak, betetzeko dituzten aukerak ezagutzea.
● Gazteek beren lan eskubideak, kontratu motak, laneko legeak, aldi baterako lan
enpresak, sindikatu kide bihurtzea, kaleratzearen aurrean zer egin behar den…
ezagutzea,
● Gazteek, inorentzat sari truke lan egitearen alternatibak ezagutzea.
● Gazteei lan eskaintzak ezagutzeko erraztasunak ematea.

Etxebizitza eskuratzea
Helburuak:
● Gazteek emantzipatzeko etxebizitza baten jabe izateaz gainera dauden aukerak
ezagutzea.
● Gazteek alokairuaren abantailak ezagutzea (desgrabazioa, emantzipazioko
oinarrizko soldata, eta abar).
● Gazteei alokairuko etxebizitzak eskuratzea erraztea (udalekoak, BOE, libreak)

Integrazioa eta gizartekoitasuna
Helburuak
● Gazteen gizarte bazterketa aitzintzea.


                                                                                     13
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


● Gazteen lonjen fenomenoa ezagutu eta ezagutaraztea.
● Gazteek aisialdi, kultura, kirol, elkarte eta kooperazio jardueretan parte hartzea
udalaren eskaintzaren bidez edota Gasteizko elkarte ugarien bidez.
● Gizarte kohesiorako eta elkarbizitzarako mekanismo gisa kultura aniztasuna lantzea.
● Atzerritar jatorriko gazteek beren buruak gizartearen aurrean ekintza onuragarrien
protagonista gisa ezagutaraztea.
● Atzerritar jatorriko gazteek euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko jarrera garatzea.
● Gazteak topaketa, aisialdi eta sorkuntza proiektuetan parte hartzeko eta haiek
sortzeko subjektu eraginkorrak izatea, autonomia eta autokudeaketa sustatuz.




                                                                                       14
Aralar Gasteiz
                                                                    2011ko UDAL EGITARAUA


SOLIDARITATEA ETA KOOPERAZIOA
Aralarren, gainerako herriekiko solidarioa izango de Gasteiz bat nahi dugu,
Hegoaldeko herrien errealitateei irekia eta haiekiko etengabeko elkarrizketan.
Beste toki batzuetako errealitateari, bizi diren moduari eta beste kultura batzuk eta
beste herri batzuk garatzen eta eraikitzen diren moduari buruzko informazioa
izango duten herritarrak nahi eta behar ditugu.
Horretarako, gainerako herrien emantzipazio prozesuekiko solidarioa izango den
kooperazio politikoa sustatuko dugu, eta ardatz nagusiak emakumeek eta talde
fenimistek sustatutako zuzentasunaren aldeko lana, eta pertsonen eskubideen
defentsa izango dira. Uko egiten diogu kooperazio asistentzialistari, gure apustua
kooperazio solidarioaren aldekoa baita.
Horretarako:
● GKEekin eta erakunde solidarioekin elkarlanean jarraituko dugu Gasteizen garatuko
diren programetan.
● Kooperazioari, Iparra-Hegoa errealitateari eta gure eta gainerakoen errealitateei
buruzko herri eztabaida bat zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu.
● BPGaren %1,0 kooperaziorako izan dadin defendatzen dugu.
● Ez dago herri edo pertsona pobrerik, herri eta pertsona pobretuak baizik. Gizarte
zuzenbidearen izenean, Gasteizko herritarrak beste errealitate batzuetara hurbil
daitezen eta beste errealitate batzuekiko solidaritate eta kooperazio jarrera har dezaten
lanean jarraituko dugu.

KIROLAK
Gasteizek kirolari eskainitako azpiegitura sare bikaina du, gizartekoitzeko,
integratzeko, eta herritarren osasuna hobetzeko elementuak: gizartetxeak,
polikiroldegiak…
● Kirol instalazioak ongi mantentzeko beharrezkoak diren aurrekontu partidak
ziurtatzearen aldeko apustua egitea.
● Emakumeen artean kirola sustatzea.
● Kirol instalazioen udal kudeaketaren eta kirol klubekin batera egindako jarduerak
elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua egitea.
● Oinarrizko kirola babestea.
● Egungo instalazioetan gaitasun fisiko eta/edo mentalak gutxituak dituzten
pertsonei egokituriko kirol guneak sortzea.
● Kirol guneak beste jolas eta kirol behar batzuetarako zabaltzea, ekimen horiek
sustatzen dituzten elkarte eta erakundeekin elkarlanean. (Gune publikoen erabilera
partekatua).
● Euskal herri-kirolak sustatzeko plan bat bultzatzea, ikastetxeekin eta kirol hori
garatzen duten erakundeekin elkarlanean.
● Gazteenen artean kirol jarduerak egitearen garrantzia azpimarratzea, nesken
artean batik bat (askok uzten baitiote kirola egiteari).
● Ikastetxeek eta herritar arruntek kirol esparruak elkarrekin erabiltzea.
● Mendizorrotzako pabiloia: pabiloi hau zaharkituta dago alde askotatik eta
hobekuntzak behar ditu harmailetan, pistan, eta abar, bertan kirol jarduerak eta
ikusle kopuru ertaineko beste jarduera batzuk segurtasun handiagoz egin ahal
izateko.
● Gamarra: Gamarrako instalazioen azken eta duela gutxiko egokitze lanen
ondoren, dagoeneko egindakoak hobetzeko zenbait proposamen ditugu:
arranparrilak dauden gunean baldintza hobeak eskainiko dituen askaltegi bat
egitea proposatzen dugu; frontoietan, jarri zen txapela aldatzea proposatzen dugu
udan eguzki gehiago sar dadin, beste urtaro batzuetan frontoiak oso hotz geratzen
baitira; saskibaloi jokalekuetan belar artifiziala kendu eta zoru gogorrago bat jartzea


                                                                                         15
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA


proposatzen dugu, baloiak hobeto bote egin dezan; Rugby zelaian, hesiak ordeztu
eta harmailadun gune bat egitea…
● Erabilera askotako pabiloia: azpiegitura berririk eraiki behar ez izateko, pabiloi
honetan kirol ospakizunak, musika ikuskizunak eta bestelako kultur jarduerak
burutu ahal izateko inbertsioak egitea proposatzen dugu, pabiloi hori benetan
erabilera askotakoa izan dadin.
● Hiriko kirolak: Auzoetan instalazio gehiago egitea skateboarding, patinajea, bmx,
eta abar egin ahal izateko.
● Kirol federazioak: erakundeek aurrekontu partida bat eskaini behar die kirolarekin
eta hiriarekin loturiko jarduerak sustatu ahal izatea bermatzeko.
● Herri kirolak: Udalak haiek ezagutzea eta egitea bultzatu behar du.

HEZKUNTZA
Aralarrek irakaskuntza sistema publikoa hezkuntzaren eskubide unibertsala
bermatzeko modu onena dela defendatzen du, beren ezaugarriak dituzten beste
aukera batzuk ere badirela ahaztu gabe.
Udal administrazioak irakaskuntza arautuarekiko eskumen mugatua duenez,
udaleko hezkuntza planetan eragiteko eta administrazioaren eta ikastetxeen arteko
harremanetan sakontzeko bidea hartu behar dugula uste dugu. Araututako
irakaskuntzaren ondoan, herritarren inplikazioa lortzeko, gizartea aldatzeko, gizarte
integrazioa bultzatzeko, gizarte kohesioa areagotzeko eta desberdintasuna
integratzeko tresna gisa erabiliko dugu hezkuntza gizartearen esparru eta adin
guztietan.
Hona gure jarduteko ardatz nagusiak:
● 0-3 urte bitarteko zikloaren eskariari erantzutea eta ordutegiak antolatzerakoan
eskola denborak eta elkarbizitza unitateen beharrak bateratzen ahalegintzea.
● Helduentzako irakaskuntza eskaintzea, edukiak eta ordutegiak erabiltzaileen
ezaugarriak kontuan izanda diseinatuz.
● Giza eskubideekin, bakearekin, elkarrekiko errespetuarekin, solidaritatearekin eta
gizon-emakumeen arteko aukera berdintasunarekin loturiko hezkuntza modu bat
sustatzea; eta ingurugiroaren, osasunaren, afektibitatearen, sexuaren, gizon-
emakumeen arteko aukera berdintasunaren, komunikazioaren, kontsumoaren eta
abarren inguruko hezkuntza sustatzeko baliabideak eskaintzea.
●Xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko hezkuntza lantzea.
● D ereduaren aldeko apustua egitea, hezkuntza sistema formalean erabateko
euskalduntzea ziurtatzen duen eredu bakarra delako.
● Familiaren, eskolaren eta inguruaren arteko loturak sendotzea.
● Sentiberatasuna eta prestakuntza lantzeko jarduerak garatzea: hezkuntza
eragileak, familiak eta ikasleak koordinatu eta dinamizatzea, eta monitore eta
guraso elkarteei prestakuntza eskaintzea.
● Eskolatze prozesua hobetzeko jarduerak garatzea: eskolako eta laneko
ordutegiak bateratzeko ekintzak, familiak eskolara hurbil daitezen; eskolatzeko eta
hezkuntza etapa batetik bestera igarotzeko laguntza ematea; zailtasun bereziak
dituzten familiei laguntzak ematea eskolako zereginetan parte har dezaten;
berdintasunaren aldeko ekintzak burutzea eskolatze prozesuan bazterketa edo
diskriminaziorik gerta ez dadin.
●     Industrialdeetan    haurtzaindegiak     egitea   gizon-emakumeen        arteko
berdintasunaren, lanaren eta familiaren kontziliazioaren eta mugikortasun
iraunkorraren aldeko neurri gisa.
● Jarduera osagarriak, eskolaz kanpokoak, denbora librekoak eta oporretakoak
sustatzea, eta arriskuan dauden haur eta gazteentzako proiektuak abiaraztea.



                                                                                      16
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


● Eskola huts egite eta gizarte bazterketa egoerak eteteko hezitzaile taldearekin
elkarlanean aritzea.
● Gasteizko ikasleak doazen Ikasbideako garraio arazoari konponbidea ematea.
● Hezkuntza ez-formalaren esparruan lan egiten duten erakundeen jarduerak
sustatzea, hezkuntza zentroetan jarritako informazio taulen bidez.

GIZA ESKUBIDEAK
Aralarretik indarkeriaren aurkako eta eguneroko eginkizun politikoaren oinarrian
bide zibilak eta politikoak darabiltzan toki aintzindari batean kokatu nahi dugu
Gasteiz. Ildo horretatik, gatazkak gizatiartzearen eta indarkeriazko adierazpide
guztiak bake energia bihurtzearen alde egin nahi dugu.
Gaur egun, eta Gernikako Hitzarmenean jasotzen zen eran, Euskal Herriak
eskumenean du gatazka politikoa eta indarkeriazko aurrez aurrekoa bake esparru
eta konponbide demokratiko baten ildotik bideratzeko aukera. Norabide horretan,
indarkeriarik gabeko bermedun egoera bat sendotu beharko da lehendabizi, eta
politikaren normaltzeko lehen fase bat.
Aralarren eta gizartearen helburu nagusia bakea eta politikaren normaltzea lortzea
da. Gasteizko herritarrok elkarrekin bakean eta egoera politikoki normalizatuan
bizitzeko eskubidea dugu.
Oroimena indarkeriaren adierazpide guztiak jasan dituzten pertsonen funtsezko
eskubidea izateaz gainera, biktimaren ikuspegiaren bidez gertatutakoaren
kontakizun partekatu eta benetakoa eraikitzen lagunduko digun argudio nagusia
da, indarkeria eta honen zuribideak behin betiko baztertuz eta bere biktimak
aitortuz.
Oroimenak ahanzmen bortxatu nahiz interesatuaren sedukzio tentagarriaren aurka
babesten ditu herritarrak. Oroimenak izenak eta datak jartzen ditu indarkeriak
ezinezko aitzakiak eta zuribideak jartzen dituen tokian. Oroimenak, azkenik,
bidegabeko oinazearen agiria egin eta inpunitatearen onespen edo tolerantzia oro
eragozten du.
Gainera, ez dugu ahaztu behar giza eskubideen funtsa eskubide zibilen eta
herritartasun eskubideen errespetua dela, gehiegitan ahazten edota ukatzen
direnak. Horregatik guztiagatik, Aralarretik ondoko proposamenak egiten ditugu:
● ETAk, BVEk, GALek, poliziak eta parapoliziak Gasteizen eragindako
terrorismoen biktima guztiak aitortzea.
● Euskal gatazkak eragin dituen biktika batzuek eta besteek parte hartzeko
elkarrizketa mahaiak sortzea, elkar ezagutu eta adiskidetzeko.
● Indarkeria erabili dutenak elkartzeko mahaiak sortzea, adiskidetzeko helburuz.
● Hiriaren izendegia, kaleak eta oroimen historikoa jasoko dituen mapa bat egitea.
Gasteizen hamarnaka kale eta plaza daude monarkiari, erlijio katolikoari eta
militarrei eskainiak. Guztiak berrikusi eta aldaketak proposatzea gizarte zibilaren
aurkako indarkeriazko ekintzetan parte hartu baldin bazuten.
● Gerra zibilaren garaian gertakizun historiko aipagarrienak gertatu ziren udal
eraikinetan plakak ezartzea, gertatutakoak gogoan izateko.
● Askatasuna kentzeaz bestelako neurriak sustatuko dituen espetxe sistema bat
proposatzen dugu: drogazaleentzako beste era bateko zigorrak (espetxe-zigorra
baldintzapean etetea eta zigorra ordezteko programak), zigortutako
emakumeentzat eta seme-alabaren baten ardura duten amentzat babestutako
zentroak, buru gaixotasunak eta gaixotasun kronikoak dituzten presoentzat zerbitzu
espezializatuak, espetxeaz kanpoko eritetxeak, komunitatearen aldeko lana,
espetxe eta zigor bitartekaritza, prestakuntza eta lana izatea babesteko programak,
espetxetik irteterakoan bizitzeko tokia aurkitzen laguntzeko programak,


                                                                                    17
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA


gizarteratzeko zentroak… Aukera hauek, besteren artean, bihozberagoak dira,
eraginkorragoak eta merkeagoak ere bai.
● Etorkinen elkarte eta taldeen parte hartzearekin kulturarteko plan bat sustatzea.

DROGA GAIAK
● legez kanpoko droga batzuen eta besteen osaketa eta araztasuna kontrolatzeko
puntuak sortzea. Puntu horietan bertan, droga horiek hartzeak gorputzean duen
eraginari buruzko informazioa emango da.
● Cannabisgintza eta haren kontsukoa legeztatzea, informazio eta
menpekotasunak pregenitzeko puntuak jarriz.
● Ziztatzeko eta xiringak jasotzeko areto berriak zabaltzeko beharra aztertzea.
● Askotariko mendekotasunak dituzten eta kalean lo egiten duten pertsonentzako
exijentzia gutxiko zentroak zabaltzea.
● Drogomenpekotasunak dituzten pertsonekin lan egiten duten taldeen udal
koordinazioa.

HERRITARREN SEGURTASUNA
Askatasuna ziurtaturik dagoen esparru demokratiko batean baizik ezin da
segurtasun publikorik egon. Beraz, segurtasun publikoak beren eskubide guztiak,
hala norbanakoarenak nola taldearenak, erabili ahal izango dituztela bermatu
behar die erritarrei, eta betiere, zerbitzu publiko unibertsal baten ikuspuntutik.
Pertsonen segurtasun fisikoa eta hauen ondasunen segurtasuna baino zerbait
gehiago da segurtasuna, eta defendatu beharreko beste gizarte eskubide eta
eskubide politiko batzuk ere hartzen ditu bere baitan, esate baterako, ingurugiro
osasungarria, laneko segurtasuna, elikaduraren segurtasuna eta kultur ondarearen
defentsa, besteak beste.
Segurtasun politika eraginkor batek jarduera plan integralak ezarri behar ditu,
poliziaren ikuspegi hutsetik harago joango direnak, eta gizarte prebentzioaren eta
babesaren arloari garrantzi berezia emanez. Plan horien diseinuan protagonismo
berezia izan behar du herritarren parte hartzeak.
Herritarren parte hartzeko esparru horretan, Aralarrak “Gasteizko Segurtasun
Batzordea” sortzea proposatzen du, gizarte mugimenduek, auzo elkarteek eta, oro
har, herritar guztiek segurtasunari buruzko beren iritziak eta gogoetak adierazi ahal
izateko.
Delinkuentziaren aurkako borrokan, beharrezkoa iruditzen zaigu poliziaren egungo
eredua berraztertzea haren eraginkortasuna areagotzeko. Berrikuste horren xedea,
ordea, ez du izan behar kideak ugaltzea, haien lana razionalizatzea, koordinatzea,
baliabide teknikoak hobetzea eta prestakuntza egokia izatea baizik.
Arau-hauste eta zuzemenen gehikuntzak komunikabideetan izan duen trataeraren
ondorioz, segurtasun faltaren eta legerik gabeko hiri batean bizitzearen ustea
zabaldu da herritarren artean, eta gure ustez, hori ez dator bat errealitatearekin.
Agiri ofizialek islatzen duten delinkuentzia tasaren hazkundea bere luze-zabalean
aztertu behar da eta hala heldu behar zaio. Eta horrek, sistema kapitalistaren
egungo krisiaren testuinguruan gizarte geruza ahulenek jasaten duten
babesgabetasun egoera kontuan hartzea eskatzen du.
Gure ustez udal esparruari dagokio “Gasteizko Segurtasun Batzordea” formalki
osatzea, udaltzainak eta beste kidego batzuk integratzeko eta koordinatzeko
esparru, eta kidego horien lanak kontrolatu eta ikuskatzeko tresna izan dadin.
Helburuak:




                                                                                      18
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


● Genero Indarkeriari buruzko Lege Integrala erabat babesteko bitartekoak ezarri
eta hobetzea, prebentzio, gizarte-arreta, eta epailearen neurriak betetzen direla
kontrolatzeko neurriak ezarriz.
● Askatasunaren eta segurtasunaren arteko oreka lortu eta hari eustea, arrazoizko
segurtasun baldintza batzuk lortzeko beste oinarrizko eskubide eta askatasun
batzuk kaltetu gabe.
● Berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak benetan ezartzen direla
bermatzea.
● Segurtasun eta babes zibil gaietan herritarren eta Administrazioaren arteko
komunikazio bideak sortzea.
● Udaltzaingoari buruzko herritarren balioespena hobetzea.
● Udaltzainak eta Udal Suhiltzaileak Euskalduntzea




                                                                                   19
Aralar Gasteiz
                 2011ko UDAL EGITARAUA




Candidatura de Aralar para Gasteiz




                                      20

More Related Content

Viewers also liked (6)

18 guide-to-job-description
18 guide-to-job-description18 guide-to-job-description
18 guide-to-job-description
 
NKBA 2009 Competition
NKBA 2009 CompetitionNKBA 2009 Competition
NKBA 2009 Competition
 
Silabo
SilaboSilabo
Silabo
 
Pinterest: primeros pasos
Pinterest: primeros pasosPinterest: primeros pasos
Pinterest: primeros pasos
 
04-2013 - Maisons a vivre
04-2013 - Maisons a vivre04-2013 - Maisons a vivre
04-2013 - Maisons a vivre
 
MegaMulti (2003 Winner)
MegaMulti (2003 Winner)MegaMulti (2003 Winner)
MegaMulti (2003 Winner)
 

Similar to Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak

Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaARALAR Araba
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugumundu-mira-kooperatiba
 
Krisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldeaKrisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldeaKrakenbergerORG
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaIrekia - EJGV
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanmundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiamundu_mira
 
Telelaguntza 2013 txostena
Telelaguntza 2013 txostenaTelelaguntza 2013 txostena
Telelaguntza 2013 txostenaIrekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaIrekia - EJGV
 
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28Irekia - EJGV
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola euBakeola
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganIrekia - EJGV
 
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdf
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdfErtzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdf
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdfIrekia - EJGV
 

Similar to Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak (20)

Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
 
Krisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldeaKrisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldea
 
Krisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldeaKrisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldea
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Telelaguntza 2013 txostena
Telelaguntza 2013 txostenaTelelaguntza 2013 txostena
Telelaguntza 2013 txostena
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
 
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28
Etika- eta Jokabide-Kodea 2013-05-28
 
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamenaEAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
EAEn enplegu publikoa kontsolidatzeko ELAren proposamena
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanlerienganParte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
Parte-hartzea eta kontuak ematea ekintza humanitarioaren xede- biztanleriengan
 
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdf
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdfErtzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdf
Ertzainta Berrantolatu eta Modernizatzeko Plana.pdf
 
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
 
Balio bereko lana
Balio bereko lanaBalio bereko lana
Balio bereko lana
 

More from ARALAR Araba

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR Araba
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPARALAR Araba
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakARALAR Araba
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanARALAR Araba
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaARALAR Araba
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouARALAR Araba
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraARALAR Araba
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013ARALAR Araba
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaARALAR Araba
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20ARALAR Araba
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaARALAR Araba
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaARALAR Araba
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaARALAR Araba
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalARALAR Araba
 

More from ARALAR Araba (20)

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIP
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16
 
Araba Gorria 1
Araba Gorria 1Araba Gorria 1
Araba Gorria 1
 
Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomia
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
 

Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak

  • 1. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Andres Landa Candidato de aralar para Gastei EU 1
  • 2. POLITIKA ESTRATEGIKOAK UDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENA Aralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzeko eta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere udal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez, hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzuen eta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabide ekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargu publikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzea bermatzeko neurriak jaso beharko lirateke. Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharko litzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke, ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztu beharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta mankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du, nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili behar da, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta, gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira. Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zehar kudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa da kontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoa nabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazio ereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarte eta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroaren ikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz. Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustua egiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik eta arlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Genero berdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten pertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituzte bere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen. Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta, horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez: ● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izan dadin programatuz. ● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programa zorrotza ezartzea. ● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzeko konpromisoa hartzea. ● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoak herritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik era guztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunak planteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bidea zabalik izateko ere. ● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta haren mantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforo sarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita
  • 3. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA herritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri eta sinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere. ● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea, sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalaren web orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udal bulegoetan kudeatzea. ● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak eta administrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa beste administrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren. Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituzten zerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik banan banan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrian hobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztu gabe. Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udaleko langileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunen azterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu eta abiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez giza baliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz. Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturik egon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekin batera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du, baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gure jardueraren oinarria. Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da. Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea ere gero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturik egon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdi publikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekin hitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz. Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekiko inplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioa eta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsiko dituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatuko ditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun: ● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko eta herritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren eta bere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriak objektibotasunez zehaztuz. ● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea, sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua. ● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapeneko prozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek (gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa ireki eta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsonei lehentasuna emanez. 3
  • 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa den kopurura mugatzea. ● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna (zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak), erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denbora kontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea. ● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planak garatzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta bai amak eska dezaten. ● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea ● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasuna ezartzea. ● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea. ● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea. ● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lan baldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea. ● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerako negoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lan baldintzarik ezar ez dakizkien zainduz. INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA Guk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzen zaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek (norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da. Horretarako: ● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahal izan ditzaten. ● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehala eguneratuz. ● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hiriko toki estrategikoetan. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamendua arinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoak erraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz. ● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetara eramango dugu, hala eskatzen zaigunean. ● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udal informazioko puntuei loturik. ● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Interneten bidez. ● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udal ekimenen publizitate zabala. GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNA Aralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoa gizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapena diren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetik abiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baita hiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarako funtsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru 4
  • 5. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA bat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk eman behar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakume elkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela. Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzen dela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzeko orduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, eta abarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugu gizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarte eraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen. Horretarako, Aralarretik: ● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak eta emakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua eginez. ● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan eta besteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez eta generoaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez. ● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak bultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulen diren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrik dauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak… ● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu. ● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza bat abiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, eta abar. ● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0 tolerantziatik abiatuz. ● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntza eskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arreta ematen duten sailei. ● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edota elkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeen parte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa. ● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ez dituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei, indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna. ● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atseden hartzeko guneak sortuko ditugu. ● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udal arlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola, hezkuntza, sustapena… ● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan, udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan. ● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan. ● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek ere kontziliazio neurriei hel diezaieten. ● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu. ● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu. ● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenak kudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura eta hirigintza sailek osaturik. BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA 5
  • 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Aralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joera edo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetan ere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara. Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletik erabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutako arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzen lagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldeko apustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistak apurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egiteko asmoz. Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondoko neurriak aldarrikatuko ditu: ● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpen askatasuna bermatzeko neurriak zehaztea. ● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkako plan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutza garatzeko. ● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa emateko programak sustatzea. ● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea. ● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozein aukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabat ezabatzea. ● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroak antolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko ●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan parte hartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea. ● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak ere kontuan izatea. ● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide eta jarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea. ● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edota transfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturi udalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea. ● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzen laguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioa borrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz. ● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezko laguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetan gazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko diru laguntzak, mantenu saria… ● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta baita topaleku izango diren lokalak ere. ● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edo lurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideak errespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea. PARTE HARTZEA Udal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbil egoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan, nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerako eragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako, 6
  • 7. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Udalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo eta dinamika egokiak jarriko dira. Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoak jarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia duten erabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsio handietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar. Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztion inplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzea ez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzeko konpromisoa hartzen dugu publikoki. Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta, batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute. Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu: ● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzeko mekanismoak sartzea. ● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahiz aurrez aurrekoak, naiz sarekoak. ● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak, gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz. ● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegiturak eta baliabide teknikoak) ● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte eta ingurugiro ikuspegia kontuan izanez. ● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea. ● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaien biztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk eta besteak kontuan izango dituena. ● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteei zuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar. ● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden talde politiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindako herritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukera izango dute. ● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu: Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar. ● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietan esparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publiko batzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioa bilatzea da. ● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu base bat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen eta besteen bidez metatuz joango den informazio guztia. ● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edo instalazio publikoen erabilgarritasun handiena. ● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenak egiteko duten eskubidea aitortzea. ● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderako garrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaien horiek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko. Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioaren ezeztaezintasuna ekarriko du berekin. 7
  • 8. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izango duten plan eta proiektuei heltzerakoan. ● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko. Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharrak eta abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen parte hartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu. ● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko eta kontsultak egiteko foro gisa. ● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzeko organo goren gisa. ● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen diren kultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira: euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak, asiarrak, eta abar. ● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren artean sor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko. ● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu. HIZKUNTZA POLITIKAK Euskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, Herri Administrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko eta zabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere. Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernu batzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikak abiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko baino espediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak. Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da, euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituen politika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoa helburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzeko erreferentzia izan behar du. ● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizen euskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekin loturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, eta azpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira. ● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza egokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira, erantzukizun mailaren arabera. ● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ez bikoizteko. ● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozein ekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da. ● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari, nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekin dituenetan. ● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da. ● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu eta alfabetatzeko. ● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzak bultzatuko ditu. 8
  • 9. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA EUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEA Helburua: ● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasoko dutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea. ● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea. Estrategiak: ● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politiko nagusia izango dena. ● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko duten ordenantzak egin eta abiaraztea. ● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenaz arduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia. ● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuak ematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzea bermatzeko. EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA Helburua: ● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familia eta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz. ● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea. Estrategiak: ● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintza gehitzea. ● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematen ausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izateko aukera emanez. ● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, eta horrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea. ● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiak ezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten; saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea. ● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea. ● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar den aztertzea. ● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuak eskaintzea. ● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lana sakontzearen aldeko apustua egiten dugu. EUSKARA IKASTEA SUSTATZEA Helburua: ● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea. ● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea. Estrategiak: ● Sentiberatze kanpainak. ● Euskarazko komunikazio sareak sortzea. 9
  • 10. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak, irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea. ● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren, lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketak eginez. EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEA Helburua: ● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duina bermatzea. Estrategiak: ● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasuna ematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituz eta azterketa toponimiko bat eginez. ● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea. ● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokia errespetatuz. ● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietan euskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutako dokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere. ● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik, berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartze instituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko. ● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzako planak garatzea defendatzen dugu. KULTURA Kultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean, gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferente nagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea. Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetako kultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak, bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertu behar dugu. Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kultura aniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, baina merkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzailea saihesten ahaleginduz. Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadin lortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpide guztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi diren kaleko arte guztiak biltzeko ere. Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) mundu guztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietako kulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzea aukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna eta inplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun: ● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisa planteatzea. 10
  • 11. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Kultura gizarte integraziorako elementu gisa lantzea, herritarren parte hartzea sustatuz. ● Ahalik eta kultur eragile gehienak bilduko dituen foro-topaketa-kongresu… bat egitea, Gasteizen zein kultur eredu sortu den, Gasteizen kulturak zein bide hartu beharko lukeen, zer programatu behar den eta nola aztertzeko. ● Gasteizko kultur azpiegiturak (gizartetxeak, erabilera anitzeko guneak, Buesa Arena, eta abar) herritarren, artisten eta kultur taldeen esku uztea. ● Euskarazko eta Euskal Herriko kulturari lehentasuna ematea, bai sortzaileen artean, eta baita jarduerak programatzerakoan ere. ● %100ean euskaraz garatutako kultura baten aldeko apustua eginez jarraitzen dugu, bereziki haurrei eta gazteei zuzendua. ● Bertako historia aztertu eta sustatzea. ● Ondarearen inguruko lan berezi bat egitea eta, beharrezkoa izanez gero, horretarako plangintza zehatz bat egitea, ahozko ondarea, ohiturak, jaiak, ondare arkeologikoa, arkitektura, artea, industria… zaindu, lehengoratu, balioetsi, gaurkotu eta sustatuz. ● Gasteizen elkarrekin bizi diren kultur errealitate ugariak kontuan izanik, tokia emateko, sustatzeko, zabaltzeko eta elkar ezagutzeko programak garatzea. ● Ikastetxeekin elkarlanean, kultura zentzu zabalean sustatu, bultzatu eta ezagutarazteko programak abiaraztea. ● Haur eta gazteei zuzenduriko kultur ekintzak antolatzea eskola orduetatik kanpo. ●Ikusle berriak lortzeko lan egitea. ● Oroimen historikoa berreskuratzeko helburua duten lanak azpiegituren eta diru laguntzen bidez babestea, politikak eragindako biktima guztien lekukotasunak jasoz, frankismoaren biktimak barne. Herritar eta sindikatu taldeekin ekimen bat bultzatzea Santa Isabeleko horma, martxoaren 3a eta izen hori daraman plaza oroimen historikoa berreskuratzeko eta biktimak omentzeko erreferente bihurtzeko. ● Kulturuneen kudeaketan sakontzea, elkarrekin egindako programei eta gune horien lankidetzan egindako kudeaketari garrantzia emanez. ● Kultur elkarteek, beren burua kudeatzen duten taldeek, jai batzordeek… beren helburuak lortzeko independentzia eta autonomia izan behar dute, udalaren kultur eskaintza instituzionalizatzea ekidinez. ● Euskaraz lan egiten duten taldeak, eta euskarazko jarduera eta programazioak zeharkako ardatz bat izango dira. ● Hiriko kultura garatzeko guneak sortzea: skate, graffiti, eta abar, aire libreko aldi baterako erakusketak eginez. ● Auzo elkarteekin batera kudeaturiko denbora-bankuak sortzea. ● Ekimen pribatua bultzatzea eta musika aretoekin akordioetara iristea urte osoan zehar musika eskaintza ugaria izateko IMMIGRAZIOA Aralarren ustez immigrazioa “aukera” bat da, eta ez “arazo” bat. Mugen kontrolean, langileen legezkotzean eta eskubideen hierarkian oinarrituriko Atzerritarren Lege erreformatu berriaren aurka gaude erabat, herritartasun inklusiboaren kontzeptuaren guztiz aurkakoa delako. Presakoa da oso, gizarte errealitatea ikusteko lege aukera ausartak aztertzea, legearen aurreko berdintasunerako bidean aurrera egiteko zuzenak, eta pertsonei aukerak emango dizkietenak. Gizarte integrazioa sustatuko duen lege esparru berri bat bilatu behar dugu, integrazio lege bat, Atzerritarren Legea alde bat utziz. Eskubide eta betebehar berdintasunak ez du asimilatzea esan nahi, benetan integratzea baizik. Integrazio horrek noranzko bikoa izan behar du, argi eta garbi, elkarrekiko errespetuan, nortasun batzuen eta besteen garapenean oinarrituz, eta 11
  • 12. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA eskubide eta betebehar berdinak izanez. Kontua ez da gutxieneko eskubide batzuk “oparitzea”, bizilekuaren, eta ez jatorriaren, araberako eskubide osoko herritartasuna aitortzea baizik. Integrazioan aurrera egiteko desberdintasunarekiko errespetuaren garrantziaz jabetu behar dugu, gure kultura balioesten eta babesten dugun aldi berean besteenak ere balioetsiz eta babestuz. Eskubide berdintasunaren aldeko borroka honetan ez dugu generoaren ikuspuntua ahaztu behar. Emakumeen diskriminazioa errotik kentzeko lan egin behar da, emakume guztiei zuzenduriko programa berezietan emakume etorkinek normaltasunez parte har dezaten bultzatuz. Arreta berezia eskaini behar diegu egoera irregularrean dauden eta genero indarkeria jasaten duten emakume etorkinei, diskriminazio bikoitzaren pean baitaude. Etorkinen benetako integrazioa bermatzeko ezinbestekoa da haien parte hartzea bultzatzea. Parte-hartze hori oinarrizkoa da, bai politika mailan, bai gizartea eraikitze mailan eta baita hezkuntza mailan ere. Harrera ekintzak ezin dute etorkinentzat bakarrik izan, beharrezkoa da harrera egiten duen gizartea sentiberatzea eta hezitzea ere. Horrekin batera, etorkinen bizi baldintzak hobetu egin behar dira, gizarte bazterketan eror ez gaitezen. “Bestearekiko” solidaritate eta errespetu balioak geureganatzea da kontua, eta desberdina denarekin bizitzen ikastea. Era berean, beharrezkoa da etorkinak gure gizartean guztiok onartzen ditugun demokrazia arauetan sentiberatzea, integrazioa berdintasun egoeran egin ahal izateko. ● Immigrazio Kontseilua sortzea, edukia eta politikan eragina izateko gaitasuna emanez. ● Etorkinak Gasteizko bizitzan parte hartze bizia izan dezaten sustatzeko politika bat garatzea, hemen bizi garen guztiok hiria elkarrekin eraiki dezagun. ● Etorkinei euskarazko ikastaroak eskaintzen jarraitzea. ● Etorkinek erakundeetan eta auzo elkarteetan parte hartzea bultzatzea. ● Heldu desegin ondoren, beharrezkoa iruditzen zaigu laguntza eta aholkua emateko bulego bat sortzea, lana eskatu eta eskaintzeko, etxebizitza duin bat izateko, tituluak homologatzeko, administrazio baimenak tramitatzeko, eta abar, hori guztia aholku emate integral baten kontzeptupean eta Gasteizko gainerako herritarrek dituzten eskubide berberak ziurtatuz. GAZTEAK Gazteak, gizartearen sektore bat izateaz gainera, gizarte horren talde dinamiko bat dela uste dugu. Kezka eta arazo bereziak dituen taldea da, gainera. Krisiak eragin berezia izan du gazteengan, eta lehendik ere bazeuden arazoak larritu besterik ez du egin: lan munduan sartzea, etxebizitza bat lortzea… Begien bistan dago orain arte aurrera eraman diren gazteentzako politikak ez direla eraginkorrak izan eta, batez ere, ez dutela gazteen onespena izan. Hori aldatzea izan behar du lehen pausoa. Gure politika guztien ardatza ekintza guztiak herritarrekin batera pentsatu, aztertu eta burutzea baldin bada, gazteekin ere, eta hauekin bereziki, horrela lan egin behar dugu. Udal sail batzuetatik eta besteetatik sustaturiko eta gazteei zuzenduriko politikek erabateko erantzunak eskaini behar dituzte. Gazteek beren autonomia bermatuko duten baliabideak behar dituzte, gizarteratze bizi eta parte-hartzailea izan dezaten. Gazteek proposatutako jardueretan parte hartzea eta haiek sustatzea, gazteak subjektu pasibo bihurtzen dituen eredu paternalista gainditzeko bidea da. Gazteen aktibismoa sustatu behar da gatazkak konpontzeko prozesuetan, eta norberaren eta taldearen sortzeko guneen garrantzia nabarmendu behar da. Gazteen espiritu kritikoa berreskuratzeko xedez lan egingo dugu, haien kemena eta gizartea aldatzeko irrika kontuan izan beharko 12
  • 13. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ditugu, eta beste adin batzuetako pertsonekin eta gainerako eragileekin batera lan egitera animatuko ditugu. Gure politiketan ondoko alderdiak jorratuko ditugu: teen informazio puntuak eta gazteentzako azpiegiturak haiekin elkarlanean birdiseinatzea, beren behar eta nahiak betetzeko gai izango diren zerbitzuak izan daitezen. Etxebizitza, berdintasun, hezkuntza eta prebentzio arloekiko elkarlana sustatu eta koordinazioa sakontzea. ● Gaztetxeen erako autokudeatutako guneak errespetatu eta sustatzea, Udaletxeak, hala eskatzen zaionean, baliabideak emanez. ● Gazteen aholku batzordea berpiztu eta zabaltzea, etxebizitza, parte-hartze, kultura, jai, berdintasun, kirol, hezkuntza, garraio… gaietan haien parte-hartzea sustatzeko. ● Probasaioetarako lokalak zabaltzea. ● Aisialdi lokalekin gasteizko gazteek osatutako musika eta antzerki taldeak aurkeztu ahal izatea adostea. Talde hasi berrien kontzertuak eskaini ahal izateko lizentziak ematea. ● Gazteentzako gune zibiko eta antimilitarista bat sortzea, gazteen ikuspuntutik solidaritate, bake, norkalmuntza, bidezkotasun, kulturaniztasun… gaietan proposamenak garatzeko. Ildo orokor hauez gainera, Aralarrek ondoko helburuak lortzeko gazte politikak abiarazteko lan egingo du, laneko lerro gisa sailkatuak: Hezkuntza Helburuak: ● Eskubide berdintasunaren eta desberdintasunaren errespetuaren balioak lantzea. ● Sexu heziketa sustatzea. ● Gazteak drogadun mundu batean bizitzeko gai egitea. ● Gazteek diruzko tratuen eta merkantilizatuen alternatibak ezagutzea (trukea, denbora-bankuak, eta abar). ● Gazteek ohitura iraunkorrak garatzea (birziklatzea, garraiobide alternatiboak, eta abar). Prestakuntza eta lan munduan sartzea Helburuak: ● Gazteentzako lan merkatuaren bilakaera ezagutzea. ● Gazteek beren behar eta itxaropen, hala lanbidezkoak nola hazkunde pertsonalekoak, betetzeko dituzten aukerak ezagutzea. ● Gazteek beren lan eskubideak, kontratu motak, laneko legeak, aldi baterako lan enpresak, sindikatu kide bihurtzea, kaleratzearen aurrean zer egin behar den… ezagutzea, ● Gazteek, inorentzat sari truke lan egitearen alternatibak ezagutzea. ● Gazteei lan eskaintzak ezagutzeko erraztasunak ematea. Etxebizitza eskuratzea Helburuak: ● Gazteek emantzipatzeko etxebizitza baten jabe izateaz gainera dauden aukerak ezagutzea. ● Gazteek alokairuaren abantailak ezagutzea (desgrabazioa, emantzipazioko oinarrizko soldata, eta abar). ● Gazteei alokairuko etxebizitzak eskuratzea erraztea (udalekoak, BOE, libreak) Integrazioa eta gizartekoitasuna Helburuak ● Gazteen gizarte bazterketa aitzintzea. 13
  • 14. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Gazteen lonjen fenomenoa ezagutu eta ezagutaraztea. ● Gazteek aisialdi, kultura, kirol, elkarte eta kooperazio jardueretan parte hartzea udalaren eskaintzaren bidez edota Gasteizko elkarte ugarien bidez. ● Gizarte kohesiorako eta elkarbizitzarako mekanismo gisa kultura aniztasuna lantzea. ● Atzerritar jatorriko gazteek beren buruak gizartearen aurrean ekintza onuragarrien protagonista gisa ezagutaraztea. ● Atzerritar jatorriko gazteek euskara ikasi eta erabiltzearen aldeko jarrera garatzea. ● Gazteak topaketa, aisialdi eta sorkuntza proiektuetan parte hartzeko eta haiek sortzeko subjektu eraginkorrak izatea, autonomia eta autokudeaketa sustatuz. 14
  • 15. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA SOLIDARITATEA ETA KOOPERAZIOA Aralarren, gainerako herriekiko solidarioa izango de Gasteiz bat nahi dugu, Hegoaldeko herrien errealitateei irekia eta haiekiko etengabeko elkarrizketan. Beste toki batzuetako errealitateari, bizi diren moduari eta beste kultura batzuk eta beste herri batzuk garatzen eta eraikitzen diren moduari buruzko informazioa izango duten herritarrak nahi eta behar ditugu. Horretarako, gainerako herrien emantzipazio prozesuekiko solidarioa izango den kooperazio politikoa sustatuko dugu, eta ardatz nagusiak emakumeek eta talde fenimistek sustatutako zuzentasunaren aldeko lana, eta pertsonen eskubideen defentsa izango dira. Uko egiten diogu kooperazio asistentzialistari, gure apustua kooperazio solidarioaren aldekoa baita. Horretarako: ● GKEekin eta erakunde solidarioekin elkarlanean jarraituko dugu Gasteizen garatuko diren programetan. ● Kooperazioari, Iparra-Hegoa errealitateari eta gure eta gainerakoen errealitateei buruzko herri eztabaida bat zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu. ● BPGaren %1,0 kooperaziorako izan dadin defendatzen dugu. ● Ez dago herri edo pertsona pobrerik, herri eta pertsona pobretuak baizik. Gizarte zuzenbidearen izenean, Gasteizko herritarrak beste errealitate batzuetara hurbil daitezen eta beste errealitate batzuekiko solidaritate eta kooperazio jarrera har dezaten lanean jarraituko dugu. KIROLAK Gasteizek kirolari eskainitako azpiegitura sare bikaina du, gizartekoitzeko, integratzeko, eta herritarren osasuna hobetzeko elementuak: gizartetxeak, polikiroldegiak… ● Kirol instalazioak ongi mantentzeko beharrezkoak diren aurrekontu partidak ziurtatzearen aldeko apustua egitea. ● Emakumeen artean kirola sustatzea. ● Kirol instalazioen udal kudeaketaren eta kirol klubekin batera egindako jarduerak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua egitea. ● Oinarrizko kirola babestea. ● Egungo instalazioetan gaitasun fisiko eta/edo mentalak gutxituak dituzten pertsonei egokituriko kirol guneak sortzea. ● Kirol guneak beste jolas eta kirol behar batzuetarako zabaltzea, ekimen horiek sustatzen dituzten elkarte eta erakundeekin elkarlanean. (Gune publikoen erabilera partekatua). ● Euskal herri-kirolak sustatzeko plan bat bultzatzea, ikastetxeekin eta kirol hori garatzen duten erakundeekin elkarlanean. ● Gazteenen artean kirol jarduerak egitearen garrantzia azpimarratzea, nesken artean batik bat (askok uzten baitiote kirola egiteari). ● Ikastetxeek eta herritar arruntek kirol esparruak elkarrekin erabiltzea. ● Mendizorrotzako pabiloia: pabiloi hau zaharkituta dago alde askotatik eta hobekuntzak behar ditu harmailetan, pistan, eta abar, bertan kirol jarduerak eta ikusle kopuru ertaineko beste jarduera batzuk segurtasun handiagoz egin ahal izateko. ● Gamarra: Gamarrako instalazioen azken eta duela gutxiko egokitze lanen ondoren, dagoeneko egindakoak hobetzeko zenbait proposamen ditugu: arranparrilak dauden gunean baldintza hobeak eskainiko dituen askaltegi bat egitea proposatzen dugu; frontoietan, jarri zen txapela aldatzea proposatzen dugu udan eguzki gehiago sar dadin, beste urtaro batzuetan frontoiak oso hotz geratzen baitira; saskibaloi jokalekuetan belar artifiziala kendu eta zoru gogorrago bat jartzea 15
  • 16. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA proposatzen dugu, baloiak hobeto bote egin dezan; Rugby zelaian, hesiak ordeztu eta harmailadun gune bat egitea… ● Erabilera askotako pabiloia: azpiegitura berririk eraiki behar ez izateko, pabiloi honetan kirol ospakizunak, musika ikuskizunak eta bestelako kultur jarduerak burutu ahal izateko inbertsioak egitea proposatzen dugu, pabiloi hori benetan erabilera askotakoa izan dadin. ● Hiriko kirolak: Auzoetan instalazio gehiago egitea skateboarding, patinajea, bmx, eta abar egin ahal izateko. ● Kirol federazioak: erakundeek aurrekontu partida bat eskaini behar die kirolarekin eta hiriarekin loturiko jarduerak sustatu ahal izatea bermatzeko. ● Herri kirolak: Udalak haiek ezagutzea eta egitea bultzatu behar du. HEZKUNTZA Aralarrek irakaskuntza sistema publikoa hezkuntzaren eskubide unibertsala bermatzeko modu onena dela defendatzen du, beren ezaugarriak dituzten beste aukera batzuk ere badirela ahaztu gabe. Udal administrazioak irakaskuntza arautuarekiko eskumen mugatua duenez, udaleko hezkuntza planetan eragiteko eta administrazioaren eta ikastetxeen arteko harremanetan sakontzeko bidea hartu behar dugula uste dugu. Araututako irakaskuntzaren ondoan, herritarren inplikazioa lortzeko, gizartea aldatzeko, gizarte integrazioa bultzatzeko, gizarte kohesioa areagotzeko eta desberdintasuna integratzeko tresna gisa erabiliko dugu hezkuntza gizartearen esparru eta adin guztietan. Hona gure jarduteko ardatz nagusiak: ● 0-3 urte bitarteko zikloaren eskariari erantzutea eta ordutegiak antolatzerakoan eskola denborak eta elkarbizitza unitateen beharrak bateratzen ahalegintzea. ● Helduentzako irakaskuntza eskaintzea, edukiak eta ordutegiak erabiltzaileen ezaugarriak kontuan izanda diseinatuz. ● Giza eskubideekin, bakearekin, elkarrekiko errespetuarekin, solidaritatearekin eta gizon-emakumeen arteko aukera berdintasunarekin loturiko hezkuntza modu bat sustatzea; eta ingurugiroaren, osasunaren, afektibitatearen, sexuaren, gizon- emakumeen arteko aukera berdintasunaren, komunikazioaren, kontsumoaren eta abarren inguruko hezkuntza sustatzeko baliabideak eskaintzea. ●Xenofobiari eta arrazakeriari aurre egiteko hezkuntza lantzea. ● D ereduaren aldeko apustua egitea, hezkuntza sistema formalean erabateko euskalduntzea ziurtatzen duen eredu bakarra delako. ● Familiaren, eskolaren eta inguruaren arteko loturak sendotzea. ● Sentiberatasuna eta prestakuntza lantzeko jarduerak garatzea: hezkuntza eragileak, familiak eta ikasleak koordinatu eta dinamizatzea, eta monitore eta guraso elkarteei prestakuntza eskaintzea. ● Eskolatze prozesua hobetzeko jarduerak garatzea: eskolako eta laneko ordutegiak bateratzeko ekintzak, familiak eskolara hurbil daitezen; eskolatzeko eta hezkuntza etapa batetik bestera igarotzeko laguntza ematea; zailtasun bereziak dituzten familiei laguntzak ematea eskolako zereginetan parte har dezaten; berdintasunaren aldeko ekintzak burutzea eskolatze prozesuan bazterketa edo diskriminaziorik gerta ez dadin. ● Industrialdeetan haurtzaindegiak egitea gizon-emakumeen arteko berdintasunaren, lanaren eta familiaren kontziliazioaren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko neurri gisa. ● Jarduera osagarriak, eskolaz kanpokoak, denbora librekoak eta oporretakoak sustatzea, eta arriskuan dauden haur eta gazteentzako proiektuak abiaraztea. 16
  • 17. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Eskola huts egite eta gizarte bazterketa egoerak eteteko hezitzaile taldearekin elkarlanean aritzea. ● Gasteizko ikasleak doazen Ikasbideako garraio arazoari konponbidea ematea. ● Hezkuntza ez-formalaren esparruan lan egiten duten erakundeen jarduerak sustatzea, hezkuntza zentroetan jarritako informazio taulen bidez. GIZA ESKUBIDEAK Aralarretik indarkeriaren aurkako eta eguneroko eginkizun politikoaren oinarrian bide zibilak eta politikoak darabiltzan toki aintzindari batean kokatu nahi dugu Gasteiz. Ildo horretatik, gatazkak gizatiartzearen eta indarkeriazko adierazpide guztiak bake energia bihurtzearen alde egin nahi dugu. Gaur egun, eta Gernikako Hitzarmenean jasotzen zen eran, Euskal Herriak eskumenean du gatazka politikoa eta indarkeriazko aurrez aurrekoa bake esparru eta konponbide demokratiko baten ildotik bideratzeko aukera. Norabide horretan, indarkeriarik gabeko bermedun egoera bat sendotu beharko da lehendabizi, eta politikaren normaltzeko lehen fase bat. Aralarren eta gizartearen helburu nagusia bakea eta politikaren normaltzea lortzea da. Gasteizko herritarrok elkarrekin bakean eta egoera politikoki normalizatuan bizitzeko eskubidea dugu. Oroimena indarkeriaren adierazpide guztiak jasan dituzten pertsonen funtsezko eskubidea izateaz gainera, biktimaren ikuspegiaren bidez gertatutakoaren kontakizun partekatu eta benetakoa eraikitzen lagunduko digun argudio nagusia da, indarkeria eta honen zuribideak behin betiko baztertuz eta bere biktimak aitortuz. Oroimenak ahanzmen bortxatu nahiz interesatuaren sedukzio tentagarriaren aurka babesten ditu herritarrak. Oroimenak izenak eta datak jartzen ditu indarkeriak ezinezko aitzakiak eta zuribideak jartzen dituen tokian. Oroimenak, azkenik, bidegabeko oinazearen agiria egin eta inpunitatearen onespen edo tolerantzia oro eragozten du. Gainera, ez dugu ahaztu behar giza eskubideen funtsa eskubide zibilen eta herritartasun eskubideen errespetua dela, gehiegitan ahazten edota ukatzen direnak. Horregatik guztiagatik, Aralarretik ondoko proposamenak egiten ditugu: ● ETAk, BVEk, GALek, poliziak eta parapoliziak Gasteizen eragindako terrorismoen biktima guztiak aitortzea. ● Euskal gatazkak eragin dituen biktika batzuek eta besteek parte hartzeko elkarrizketa mahaiak sortzea, elkar ezagutu eta adiskidetzeko. ● Indarkeria erabili dutenak elkartzeko mahaiak sortzea, adiskidetzeko helburuz. ● Hiriaren izendegia, kaleak eta oroimen historikoa jasoko dituen mapa bat egitea. Gasteizen hamarnaka kale eta plaza daude monarkiari, erlijio katolikoari eta militarrei eskainiak. Guztiak berrikusi eta aldaketak proposatzea gizarte zibilaren aurkako indarkeriazko ekintzetan parte hartu baldin bazuten. ● Gerra zibilaren garaian gertakizun historiko aipagarrienak gertatu ziren udal eraikinetan plakak ezartzea, gertatutakoak gogoan izateko. ● Askatasuna kentzeaz bestelako neurriak sustatuko dituen espetxe sistema bat proposatzen dugu: drogazaleentzako beste era bateko zigorrak (espetxe-zigorra baldintzapean etetea eta zigorra ordezteko programak), zigortutako emakumeentzat eta seme-alabaren baten ardura duten amentzat babestutako zentroak, buru gaixotasunak eta gaixotasun kronikoak dituzten presoentzat zerbitzu espezializatuak, espetxeaz kanpoko eritetxeak, komunitatearen aldeko lana, espetxe eta zigor bitartekaritza, prestakuntza eta lana izatea babesteko programak, espetxetik irteterakoan bizitzeko tokia aurkitzen laguntzeko programak, 17
  • 18. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA gizarteratzeko zentroak… Aukera hauek, besteren artean, bihozberagoak dira, eraginkorragoak eta merkeagoak ere bai. ● Etorkinen elkarte eta taldeen parte hartzearekin kulturarteko plan bat sustatzea. DROGA GAIAK ● legez kanpoko droga batzuen eta besteen osaketa eta araztasuna kontrolatzeko puntuak sortzea. Puntu horietan bertan, droga horiek hartzeak gorputzean duen eraginari buruzko informazioa emango da. ● Cannabisgintza eta haren kontsukoa legeztatzea, informazio eta menpekotasunak pregenitzeko puntuak jarriz. ● Ziztatzeko eta xiringak jasotzeko areto berriak zabaltzeko beharra aztertzea. ● Askotariko mendekotasunak dituzten eta kalean lo egiten duten pertsonentzako exijentzia gutxiko zentroak zabaltzea. ● Drogomenpekotasunak dituzten pertsonekin lan egiten duten taldeen udal koordinazioa. HERRITARREN SEGURTASUNA Askatasuna ziurtaturik dagoen esparru demokratiko batean baizik ezin da segurtasun publikorik egon. Beraz, segurtasun publikoak beren eskubide guztiak, hala norbanakoarenak nola taldearenak, erabili ahal izango dituztela bermatu behar die erritarrei, eta betiere, zerbitzu publiko unibertsal baten ikuspuntutik. Pertsonen segurtasun fisikoa eta hauen ondasunen segurtasuna baino zerbait gehiago da segurtasuna, eta defendatu beharreko beste gizarte eskubide eta eskubide politiko batzuk ere hartzen ditu bere baitan, esate baterako, ingurugiro osasungarria, laneko segurtasuna, elikaduraren segurtasuna eta kultur ondarearen defentsa, besteak beste. Segurtasun politika eraginkor batek jarduera plan integralak ezarri behar ditu, poliziaren ikuspegi hutsetik harago joango direnak, eta gizarte prebentzioaren eta babesaren arloari garrantzi berezia emanez. Plan horien diseinuan protagonismo berezia izan behar du herritarren parte hartzeak. Herritarren parte hartzeko esparru horretan, Aralarrak “Gasteizko Segurtasun Batzordea” sortzea proposatzen du, gizarte mugimenduek, auzo elkarteek eta, oro har, herritar guztiek segurtasunari buruzko beren iritziak eta gogoetak adierazi ahal izateko. Delinkuentziaren aurkako borrokan, beharrezkoa iruditzen zaigu poliziaren egungo eredua berraztertzea haren eraginkortasuna areagotzeko. Berrikuste horren xedea, ordea, ez du izan behar kideak ugaltzea, haien lana razionalizatzea, koordinatzea, baliabide teknikoak hobetzea eta prestakuntza egokia izatea baizik. Arau-hauste eta zuzemenen gehikuntzak komunikabideetan izan duen trataeraren ondorioz, segurtasun faltaren eta legerik gabeko hiri batean bizitzearen ustea zabaldu da herritarren artean, eta gure ustez, hori ez dator bat errealitatearekin. Agiri ofizialek islatzen duten delinkuentzia tasaren hazkundea bere luze-zabalean aztertu behar da eta hala heldu behar zaio. Eta horrek, sistema kapitalistaren egungo krisiaren testuinguruan gizarte geruza ahulenek jasaten duten babesgabetasun egoera kontuan hartzea eskatzen du. Gure ustez udal esparruari dagokio “Gasteizko Segurtasun Batzordea” formalki osatzea, udaltzainak eta beste kidego batzuk integratzeko eta koordinatzeko esparru, eta kidego horien lanak kontrolatu eta ikuskatzeko tresna izan dadin. Helburuak: 18
  • 19. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Genero Indarkeriari buruzko Lege Integrala erabat babesteko bitartekoak ezarri eta hobetzea, prebentzio, gizarte-arreta, eta epailearen neurriak betetzen direla kontrolatzeko neurriak ezarriz. ● Askatasunaren eta segurtasunaren arteko oreka lortu eta hari eustea, arrazoizko segurtasun baldintza batzuk lortzeko beste oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk kaltetu gabe. ● Berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak benetan ezartzen direla bermatzea. ● Segurtasun eta babes zibil gaietan herritarren eta Administrazioaren arteko komunikazio bideak sortzea. ● Udaltzaingoari buruzko herritarren balioespena hobetzea. ● Udaltzainak eta Udal Suhiltzaileak Euskalduntzea 19
  • 20. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Candidatura de Aralar para Gasteiz 20