Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren ohiko bizi-ingurunean
bizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz. Segurtasunerako
edo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoi
batean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuek
artatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasu
horietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duen
elementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzat
ere.
Boletín Asociaciones Vecinales Basurto y San Gabriel - Verano 2012
Betion telelaguntza prentsa_oharra
1. ENPLEGU ETA GIZARTE DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS
GAIETAKO SAILA SOCIALES
PRENTSA OHARRA
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 19a
ARRISKU EGOERAN DAUDEN 65 URTETIK GORAKO
25.000 PERTSONA ARTATUKO DITU
TELELAGUNTZAKO ZERBITZU PUBLIKO BERRIAK
• BetiON eredua zerbitzua eskuratzeko baldintzen homogeneizazioan
oinarritzen da
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Euskadiko
telelaguntzako zerbitzu publiko berria, BetiON, aurkeztu du Bilbon; zerbitzu
hori bakarrik eta arrisku-egoeran bizi diren desgaituei edo 65 urtetik gorako
pertsonei zuzenduta dago. Gaur egun, telelaguntzako zerbitzuak 23.700
pertsona artatzen ditu Euskadin, nahiz eta aurreikuspenek adierazten
duten artatu beharreko erabiltzaileen kopurua 25.000 izango dela
hurrengo urtearen amaierako.
Etxeko telelaguntzaren zerbitzuak erabiltzaileak beren ohiko bizi-ingurunean
bizitzen jarraitzea ahalbidetzen du, deserrotzea saihestuz. Segurtasunerako
edo osasunerako arriskua dagoen kasuan, eskumuturrekoan edo medailoi
batean jarritako gailu xume bati esker une oro profesional espezializatuek
artatzen duten berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude. Kasu
horietan, telelaguntza-zerbitzua lasaitasuna eta segurtasuna ematen duen
elementu garrantzitsu bihurtzen da erabiltzaileentzat baita senitartekoentzat
ere.
Zerbitzua diseinatuta dago bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoentzat, eta
mendekotasun egoera onartuta duten edo gizarte-zerbitzuek
kalteberatasun-egoera onartu dieten 65 urtetik gorakoentzat. Zerbitzuaren
hartzaileen artean daude, baita ere, ezintasun fisikoa eta mendekotasuna,
beren graduetako edozeinetan, onartuta duten pertsonak, baita
diagnostikatutako gaixotasun mentala dutenak eta onartutako mendekotasun-
egoera edo gizarte-bazterkeriako arriskua dutenak ere.
Telelaguntza zerbitzuak aurre egiten dien eguneroko egoeren artean, besteak
beste, ondokoak daude: Itsuak beren etxean erortzea; adinekoen buru-
nahasmendua, beren ekintzak kontrolatzeko gaitasuna kentzen diena; osasun-
arazoak; eta bakardadea.
Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ
2. Telelaguntza udaletako eta aldundietako gizarte-zerbitzuen bidez eman izan da,
baita SOS Deiak-en bitartez ere. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu zuen
eskumena urtarrilaren 1ean, eta ordura arte arlo horretan ziharduten entitate
berberen aldeko kudeaketa-gomendioa egin zuen 2011ko uztailera arte, urteko
lehenengo seihilekoan zerbitzuaren eskualdatzea prestatzeko, arrakasta
izateko berme guztiekin.
Zerbitzu homogeneoa
Uztailetik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diseinatu duen telelaguntza-
eredu berria zerbitzua emateko baldintzen homogeneizazioa eta baliabideen
arrazionalizazioa hartu ditu ardatz gisa.
Homegeneizazioari dagokionez, sailburuak ziurtatu du “Euskadiko herri
desberdinetan bizitzeak ez duela zerbitzu desberdina jasotzea eragingo”.
Eta baliabideen arrazionalizazioari dagokionez, Zabaletak azpimarratu du
“telelaguntzaren osasun- eta gizarte-arloak zerbitzu berean integratzeak
zerbitzua zabaltzea eta laguntza eraginkorrago bat ematea ahalbidetuko duela".
Osasun-larrialdietan eta gizarte-izaerakoetan izaten den kasuistika komuna
dela eta, Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak batera
dihardute, telelaguntza-zerbitzuko langileek bi espezialitateen artean
koordinatutako laguntza eman ahal izan diezaieten horren beharra dutenei, bi
sailen artean partekatuko duten kudeaketa informatikoko plataforma baten
bitartez. Askotan, telelaguntzaren erabiltzaileek gizarte- eta osasun-arloko
baliabideak behar dituzte; izan ere, askotan mendeko pertsonak gaixo
kronikoak izaten baitira.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte Gaietako sailek baterako
informatika-kudeaketako plataforma erabiltzeak alferrikako bikoizteak saihestea
ahalbidetuko du.
Laguntza-zerbitzu berri hori finantzatzeko (aurrekontua urtean 5 milioi euro
ingurukoa izango da) Eusko Jaurlaritzak 4 euroko baterako ordainketa-sistema
ezarri du, hau da, zerbitzuaren erabiltzaile berriek soilik ordaindu beharko duten
hileko tarifa. “Gainerakoek, jadanik zerbitzua baliatzen dutenek, ez dute
aldaketarik sumatuko poltsikoan, orain arte izandako baldintzetan jarraituko
baitute” zehaztu du sailburuak.
Zerbitzu horren beharra duten herritarrek beren Udaleko oinarrizko gizarte-
zerbitzuen bitartez edo 900 851 600 telefonoaren edo
www.gizartelan.ejgv.euskadi.net web-orriaren bitartez izango dute zerbitzurako
sarbidea.