SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 2
NOLA ERABILI SUA DETEKTATZEKO ID3002 AGINTE-PANELA
1. Aginte-panela analogikoa da, eta zehatz-mehatz erakusten digu alarma
non den. Keari oso azkar antzematen dionez, izango dugu astia hemen
azaltzen diren jarraibideak betetzeko.
2. Bi motatako alarmak gerta daitezke; biak hauteman ditzake agintepanelak, eta alarma-hots bana sortzen du bietarako:
a. Matxura-alarma
Sistemaren

edozein

elementutan

matxura

edo

aberia

bat

gertatzen denean sortzen da. Kasu honetan, sistema barruko
burrunbagailua aktibatu, eta aginte-panela dagoen gelan baino ez
da entzungo alarma, ez eraikin osoan.
b. Sute-alarma
Eraikineko edozein lekutan sutea gertatuz gero, aktibatu, eta leku
guztietan entzungo da alarma.
3. Zelan jokatu kasu bakoitzean:
a. Matxura-alarma
i. Pantailan ikusiko dugu zer matxura mota den eta non
gertatu den.
ii.

‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu.

iii. Matxura non gertatu den, bertara joango gara jakiteko zer
gertatu den zehatz-mehatz.
iv. Babes Zibilera deitu behar dugu (Tel.: 94 420 49 41 / 690
679 861).
v. Behin arazoa konponduta, aginte-panela berrezarri egin
behar dugu, ‘BERREZARTZEKO’ botoia sakatuta.
b. Sute-alarma
i.

‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu,
barruko sirena itzaltzeko (Oharra: Behin baino ez da
sakatu behar).
ii.

‘ISILTZEKO / BERRIZ AKTIBATZEKO’ botoia sakatuko
dugu, kanpoko sirena itzaltzeko.

iii. Arazoa norainokoa den konprobatu behar da. Horretarako,
alarma sortu den lekura joan, eta begiratu behar dugu ea
surik dagoen ala ez.
Babes Zibila zerbitzuak edo Suhiltzaileek ere deituko
digute,

gure

alarma

beren

ordenagailuetan

ikusiko

dutelako; zer gertatu den azalduko diegu, eta haien
jarraibideak beteko ditugu.
iv. Alarma faltsua izanez gero, lekua aireztatu, eta agintepanela berrezarri behar da, ‘BERREZARTZEKO’ botoia
sakatuta.
v. Sutea badago, gelako atea itxi, aginte-panelera itzuli, eta
‘EBAKUATZEKO’ botoia sakatuko dugu. Sirena aktibatu,
eta eraikineko leku guztietan joko du: hustu egin behar
dugu eraikin osoa. Beste aukera bat: hurbileko giltza bat
ere saka dezakegu.
vi. Behin sutea kontrolpean egonda, berrezarri egin behar da
aginte-panela.

Más contenido relacionado

Destacado

Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoa
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoaMaleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoa
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoairalekontsultazerbitzua
 
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzenMaleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzeniralekontsultazerbitzua
 
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoa
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoaAtentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoa
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoairalekontsultazerbitzua
 
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonala
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonalaMurgiako bh iko dokumentuak historia pertsonala
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonalairalekontsultazerbitzua
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)iralekontsultazerbitzua
 

Destacado (20)

Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoa
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoaMaleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoa
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena jatorrizkoa
 
Txikirritmo eurena erdaraz
Txikirritmo eurena erdarazTxikirritmo eurena erdaraz
Txikirritmo eurena erdaraz
 
Elur pilota (jatorrizkoa)
Elur pilota (jatorrizkoa)Elur pilota (jatorrizkoa)
Elur pilota (jatorrizkoa)
 
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietanTxikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
Txikirritmo zuzendua hizkuntza bietan
 
Formacion dual gurea
Formacion dual gureaFormacion dual gurea
Formacion dual gurea
 
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
 
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzenMaleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
Maleta ibiltaria gurasoei azalpena zuzen
 
Eugène catalan jatorrizkoa
Eugène catalan jatorrizkoaEugène catalan jatorrizkoa
Eugène catalan jatorrizkoa
 
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoa
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoaAtentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoa
Atentzio arazoei aurrea hartzen jatorrizkoa
 
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonala
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonalaMurgiako bh iko dokumentuak historia pertsonala
Murgiako bh iko dokumentuak historia pertsonala
 
Kin balla zuzenduta
Kin balla zuzendutaKin balla zuzenduta
Kin balla zuzenduta
 
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gureaIrakurketa klubarena gurasoentzat gurea
Irakurketa klubarena gurasoentzat gurea
 
Goi mailako zikloak (zuzenketa)
Goi mailako zikloak (zuzenketa)Goi mailako zikloak (zuzenketa)
Goi mailako zikloak (zuzenketa)
 
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzenAtentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
Atentzio arazoei aurrea hartzen zuzen
 
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
Ebaluazio irizpideak bateratzen (jatorrizkoa)
 
Soldadura langilea (jatorrizkoa)
Soldadura langilea (jatorrizkoa)Soldadura langilea (jatorrizkoa)
Soldadura langilea (jatorrizkoa)
 
Hautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurenaHautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurena
 
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa Irteera lapurriketara jatorrizkoa
Irteera lapurriketara jatorrizkoa
 
Datu babes fitxa ikasleak jatorrizkoa
Datu babes fitxa ikasleak jatorrizkoaDatu babes fitxa ikasleak jatorrizkoa
Datu babes fitxa ikasleak jatorrizkoa
 
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
Ikastetxeko web orrian txertatzekoak (euskara hutsezkoa eurena)
 

Larrialdiplana (zuzenketa)

  • 1. NOLA ERABILI SUA DETEKTATZEKO ID3002 AGINTE-PANELA 1. Aginte-panela analogikoa da, eta zehatz-mehatz erakusten digu alarma non den. Keari oso azkar antzematen dionez, izango dugu astia hemen azaltzen diren jarraibideak betetzeko. 2. Bi motatako alarmak gerta daitezke; biak hauteman ditzake agintepanelak, eta alarma-hots bana sortzen du bietarako: a. Matxura-alarma Sistemaren edozein elementutan matxura edo aberia bat gertatzen denean sortzen da. Kasu honetan, sistema barruko burrunbagailua aktibatu, eta aginte-panela dagoen gelan baino ez da entzungo alarma, ez eraikin osoan. b. Sute-alarma Eraikineko edozein lekutan sutea gertatuz gero, aktibatu, eta leku guztietan entzungo da alarma. 3. Zelan jokatu kasu bakoitzean: a. Matxura-alarma i. Pantailan ikusiko dugu zer matxura mota den eta non gertatu den. ii. ‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu. iii. Matxura non gertatu den, bertara joango gara jakiteko zer gertatu den zehatz-mehatz. iv. Babes Zibilera deitu behar dugu (Tel.: 94 420 49 41 / 690 679 861). v. Behin arazoa konponduta, aginte-panela berrezarri egin behar dugu, ‘BERREZARTZEKO’ botoia sakatuta. b. Sute-alarma i. ‘BURRUNBAGAILUA ISILTZEKO’ giltza sakatuko dugu, barruko sirena itzaltzeko (Oharra: Behin baino ez da sakatu behar).
  • 2. ii. ‘ISILTZEKO / BERRIZ AKTIBATZEKO’ botoia sakatuko dugu, kanpoko sirena itzaltzeko. iii. Arazoa norainokoa den konprobatu behar da. Horretarako, alarma sortu den lekura joan, eta begiratu behar dugu ea surik dagoen ala ez. Babes Zibila zerbitzuak edo Suhiltzaileek ere deituko digute, gure alarma beren ordenagailuetan ikusiko dutelako; zer gertatu den azalduko diegu, eta haien jarraibideak beteko ditugu. iv. Alarma faltsua izanez gero, lekua aireztatu, eta agintepanela berrezarri behar da, ‘BERREZARTZEKO’ botoia sakatuta. v. Sutea badago, gelako atea itxi, aginte-panelera itzuli, eta ‘EBAKUATZEKO’ botoia sakatuko dugu. Sirena aktibatu, eta eraikineko leku guztietan joko du: hustu egin behar dugu eraikin osoa. Beste aukera bat: hurbileko giltza bat ere saka dezakegu. vi. Behin sutea kontrolpean egonda, berrezarri egin behar da aginte-panela.