Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Lehendakariaren hitzaldia - Euskadi Literatura Sariak
1. LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
PREMIOS EUSKADI DE LITERATURA/ EUSKADI LITERATURA SARIAK
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
19.11.2013 Donostia-San Sebastian. 2013.11.19
Arratsaldeon denoi.
Zorionak idazle guztioi eta gaur Sari hauen irabazleoi bereziki. Mila esker
epaimahaikideoi eta hemen elkartu zareten guztioi. Ongi etorriak denak “Euskadi
Literatura Sarien” ekitaldi honetara.
“Euskadi Literatura Sariak” idazkera eta irakurketa zabaltzeko aukera ematen digute.
Bi zaletasun dira, bata eta bestea elkar behar direnak. Zazpi Sari hauek irakurtzeko
gonbidapen berri bat eskaintzen digute denoi. Zazpi Sari hauek irabazleentzako
idazten jarraitzeko gonbidapena ere izango direla espero dut.
Hoy con estos “Premios de Literatura Euskadi” premiamos la escritura y queremos
también fomentar la lectura. Estos Premios nos ofrecen siete razones más para seguir
leyendo. Espero que también una razón más para seguir escribiendo.
Hoy es un día de invitación a la lectura y la escritura. Así lo ha destacado el jurado al
premiar el ensayo “Ese idioma raro y poderoso” de Iban Zaldua: “una obra que invita al
debate de las ideas que propone.”
Jon Sodupe-ren kasuan “Oi Europa!” lanari buruz meritu hau azpimarratu du
epaimahaiak:
“ondo hausnartua eta landuta eta ederki moldatua dibulgazio
zabalerako”, irakurtzeko gonbidapena eginez, zalantzarik gabe.
Elena Odriozola-k “Tropecista”n egindako ilustrazio lana “sarerik gabeko akrobazia
joku bat” dela esaten digu, “un juego de acrobacia sin red.”
Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek “Tom Swyer-en abenturak” liburua ekarri dute
euskarara. Eta epaimahaiak irakurketa gonbidapen hau luzatzen digu: “XIX. mendeko
klasikoa gaurko irakurle gazteek nahiz nagusiek gustura irakurtzeko modura ekarri
dute.”
Xabier Olaso-ren “Tximeletrak” obraren irakurketa gonbidapenak zera dio: “euskal
tradizioaren ezagutza sakonetik abiatu eta berrikuntza poetiko jostarinarekin
datorkigu.”
La invitación a la lectura de Ramiro Pinilla nos habla de su obra “Aquella edad
inolvidable” como “una novela sobre la juventud y la fidelidad, el éxito y el fracaso.”
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
2. Ramiro Pinilla fue Premio de Literatura Euskadi en 2005 y ahora con su nueva novela
nos ofrece “una emoción lograda sin ningún efectismo” en palabras del jurado.
Ramon Saizarbitoria-ren “Martutene”n hiru ardatz azpimarratu ditu epaimahaiak:
“afektibotasuna eta elkar ulertzeko ezintasuna; gizartea eta iritzi ezberdinen talka; eta
literatura bera, diskurtsoaren osotasuna eta aberastasuna azpimarratuz.”
Honekin batera epaimahaiak Gustave Flaubert-en lanak nobela honetan duen eragina
aipatzen du. Irakurketa gonbidapen hori hartuz, Flaubert-en esaldi batekin bukatuko
dut: “irakurleak bere ilusioak lausengatuko dituen obrak nahi ditu.” En palabras de
Flaubert, “el público quiere obras que adulen sus ilusiones.” Las personas que leen
quieren obras y quieren también ilusiones.
Hau da zuen lanari esker jasotzen duguna. Hau da gaur bereziki saritu eta eskertu nahi
duguna. Zuek, zuen lanarekin gure ilusioak bizitzeko eskaintzen diguzuen aukera.
Eskerrik asko denoi eta zorionak.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
2