SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 16
Descargar para leer sin conexión
1
EGAPE_TXO!
4
EGAPE IKASTOLA
2013-14
3. ZIKLOA
PRENTSA TAILERRA
2
ALBISTEAK MOTZEAN...
ALBISTEAK
MOTZEAN
2
NEGUKO
OLINPIA-
DAK
3
IÑAUTE-
RIAK
4
ESPAZIOKO
BERRIAK:
Rosetta zunda
5
BITXIKE-
RIAK: Ba al
zenekien…?
6
DENBORA-
REN LE-
RROA: 5.
mailakoen
proiektua
7
LIBURUTE-
GIKERIAK
8
FILMAK-
MUSIKA
9-10
BIOGRAFIA:
ERAUSOKO
KATALINA
11
AURKIBIDEA
BERRI
HARRIGA-
RRIAK
12
TXISTEAK-
ASMAKIZU-
NAK
13-
14
DENBORA-
PASAK
15-
16
SANTA AGEDA ESKEA:
2014ko otsailaren 4ean, 6.mailako
ikasleok Santa Ageda eguna os-
patu genuen. Lehenengo, ikasto-
lako ikasleen aurrean kopla batzuk
abestu genituen. Ondoren, Urnie-
tako kaleetan zehar eskean ibili
ginen. Denda, taberna, udale-
txe…-etara joan ginen. Irabazitako
diruaren zati batekin hamaiketa-
koa erosi genuen eta plazan jan
genuen. Bukatzeko kantuan ja-
rraitu genuen.
Irabazitako diruaren beste zatia, Sanfilippo gaixotasuna duen Oierrentzat da.
IÑAUTERIAK:
Aurtengo iñauterietako gaia Egapen, munduko toki desberdinetako
mozorroak dira. Ziklo bakoitzean lurralde bat jarri da mozorroetarako,
adibidez, Txina, Hawai, Mexiko… Gure zikloko ikasleok Hawaiko turis-
tetaz mozorrotuko gara. Alkandora loredunarekin joatea hoberena
izango da.
TINKO PELIKULA: MAITAGARRI
AMANDREA
6.mailako ikasleok, herriko beste eskolare-
kin batera, Saroben Maitagarri Amandrea
izeneko film-a ikusi genuen.
Pelikulan neska batek desio bat eskatzen
dio bere etxean agertutako maitagarri
amandreari. Maitagarri amandrea, gizo-
nezkoa da, eta horrek harritzen du neska
txikia. Biak abenturak bizitzen dituzte, eta
nahigabe neskaren aita estatua bihurtzen
dute. Konponbidea aurkituko ote dute?
DENBORAREN LERRO ERRAL- DOIA
5. mailako ikasleen artean, denboraren lerro erraldoia sortu genuen.
Lehenengo, pareta neurtu genuen. Gero paper haundi bat moztu ge-
nuen paretaren neurrira. Gelan, papera hiru zatitan tolestu genuen eta
gero hiru zatiak moztu genituen eta zati bat hartu genuen. Bi marra
paralelo egin genituen. Ondoren hamar zentimetroka 500 urte jarri ge-
nituen. Gero, 0 urtetik 2014 urtera berdez margotu genuen eta 0 urtetik
k.a. 10.000 urtera arte urdinez. Ondoren jarri genituen Aro Garaikidea,
Aro Modernoa, Erdi Aroa, Aitzin Aroa eta
Historia aurrea non hasi eta noiz buka-
tzen ziren. Beste paper batean berdina
egin genuen. Pauso guztiak berdinak
egin genituen.
Hiru urteko haurretatik 6.mailara arte era-
kusketak egin genituen, eta dena azaldu
genuen.
Gurasoak ere gonbidatuta daude.
GORANE, ANDREA ETA JOSU
3
NEGUKO OLINPIAR JOKOAK
-Euskal kirolak hiru ordezkari izango ditu otsailaren 7tik
23ra bitartean Sochin (Errusia) antolatuko den Neguko
Olinpiar Jokoen 2014ko edizioan.
-Neguko Olinpiar Jokoetan Biatloia, Bobsleigh, Combi-
nada nórdica, Curling, Esquí acrobático, Esquí de fondo,
Hockey sobre hielo, Luge, Patinaje artístico, Patinaje de velocidad, Pati-
naje de velocidad sobre pista corta, Saltos de esquí, Eskeleton eta Snow-
board izango dira.
-Paul de la Cuesta 1998ko azaroaren 28an jaio zen Donostian eta honako
proba hauetan lehiatuko da: Jaitsiera otsailak 9an, Super Konbinatua otsai-
lak 14ean... 2010eko jokoak jokatu zituen ere.
-Lukas Egibar 1994ko otsailaren 9an jaio zen Donostian Snowboardcross
delako proban lehiatuko da otsailaren 17an. Senior kategorian jokatu duen
lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen
Munduko Kopan Sierra Nevadan eta Arosan (Suitzan). 2012an Munduko
Txapelduna bihurtu zen junior kategorian.
-Imanol Rojo Tolosan jaio zen 1990ean eta bost urte eskas zituenean eskia
egin nahi zuen bakarrik, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko
aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela.
LUKAS EGIBAR IMANOL ROJO PAUL DE LA CUESTA
JOSU, OIER ETA JOAN.
4
iñauteriak
Otsailaren 28an Egape ikastolako 5. eta 6. mailakoak
inauterietan Hawaiarrez joango gara. Egape ikastola bi-
dai agentzia erraldoia bihurtuko zaigu.
Aurten, gu Euskal herritik datozen turista batzuk izango
ga- ra.
Beste ziklokoak ordea: Afrikarrez, Txinatarez eta Mexika-
rrez joango dira.
Gure zikloan mutilak: hawaiar kamiseta eta praka lore-
dunak eraman behar dituzte.
Neskak ordea: hawaiar gona edo loredun prakak , lorez
egindako lepokoa eta ilean loreak jarrita.
IÑAUTERIEN JATORRIA
Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan ne-
guaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen
jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan
murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. dira eta orain
dela asko asmatu ziren.
Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren
jaiak dira.
Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako pa-
ganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria has-
teari loturik.
Nahi baduzue ideia batzuk emango dizkizuegu mozorro erraz eta originalak
sortzeko. Adibidez:dark vader, elurrezko bola, lego
SAIRA ETA LAIA
5
Rosseta ESAk sortutako zunda bat da eta 2004.urteko martxoaren 2an jaurti
zuten espaziora. Honen helburua 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren
inguruan orbitatzea da. Zunda honek abiadura handia behar duenez, Lurra eta
Marte duten grabitate indarretik aldendu behar da.
Gerasimenko kometara iristeko 6.500 milloi km egin behar ditu.
Europar Agentzia Espazialak (Alemanian) Rosetta zunda 3,4 km/s abiadura-
rekin Lurretik urruntzen zen heinean kontaktua mantentzen saiatu zen. Beraz
orain arte bertan geratu diren aldaketa guztiak ikertzen egon dira.
Rosetta bi zatitan banatzen da, batetik laginak hartzeko atala eta bestetik lur
hartzeko Philae izeneko aparailua. Kometa ikertzeaz gain, zundak, bidean
aurkitutako bi asteroide ikertuko ditu ((2867) Šteins eta (21) Lutetia )
GAIZKA ETA GORKA
6
BA AL ZENEKIEN... ?
◊ Itsas zaldietan arrak erruten dituela arrautzak.
◊ Eiffel dorrea Bartzelonan eraiki behar zela baina Parisen
eraiki zutela.
◊ Historiako urterik luzeena K.a. 45.a izan zela, 445 egunekoa, eguzki
urtearekin parekatzeko.
◊ Gameluak Estatu Batuetatik datozela eta lehen ardi ba-
ten neurrikoak zirela.
◊ Bugs Bunny ez da untxia erbia baizik.
◊ Saharan elurra egin zuela 1978.urteko otsailak 18-an.
◊ Zure burmuin zati bat jaiotzatik buruhezurraren kanpo dagoela.
◊ Instrumento zaharrena bufaloen hezurrez egindako
flauta dela.
◊ Alfabeto luzeena Camboyakoa dela, 74 letra ditu.
◊ Erle emeek bakarrik ziztatzen dutela.
◊ Coca Cola lehen berdea zela.
◊ Elurra arroxa dela Coloradoko mendietan. Hori Chlamy-
domonas Nivales alga batek sortzen duela.
◊ Barbiren izen osoa Barbara Millicent Roberts dela.
ANE ETA MAIDER
7
5.A. mailako ikasleak gara eta denboraren lerroa egin dugu. Inguruneko saioetan Historia ari gara
ikasten eta denboraren lerroa egitea bururatu zitzaigun, beste
pertsonek ere ideia bat izateko historiari buruz.
Ingurunetik hartu genuen informazioa eta matematikan neurke-
tak, buruketek eta neurriak (m,cm,mm...) landu genituen (metro
batean zenbat urte jarri, ...)
Lehenengo, papera neurtu genuen, ondoren, pareta; gero, paper
handi batetik hiru zati egin genituen, hirurak handiak
Ondoren, beste paper bat hartu genuen, beste hirurak baino txikiagoa zena, hori lehenengo papera
izan zen.
Paper bakoitza erditik tolestu genuen. Segituan, marka bat geratu zen paperean gero arkatza eta
erregelarekin birpasatu, eta beste marra bat egin genuen behean.
Tartea urdinez margotu, zati txiki bat berdez, ordea. Hori, 0 urtetik orain arte zen hau egon eta
gero urteak kokatzen hasi ginen, metro bakoitza 300.000.000 urte ziren. 4.500.000.000 urtetik
hasita 0 urteraino joan ginen urteak kokatzen.
Bestalde, inguruko saioetan eginda, marrazki eta informazioak itsatsi genituen urte egokietan,
urte jakin batzuetan gertatutakoa.
5. Bkoak, berriz, denboraren lerroa gizakiaren historia dagokio, txikiagoa zen, urte gutxiago har-
tzen bazituen Aroen izena jarri genuen, noiztik nora iraun zuen, eta aroak eta berezitasunak
aurkitu genituen.
Asko kostatu zitzaigun egitea baina eginez asko ikasi ge-
nuen.
Gure lanak balio izan du guretzat eta beste batzuentzat,
historia ulertzeko. Denok historiaren garaiak pixka bat ho-
beto ulertzeko erabili dugu. Eskolako ikasle guztiak bertatik
pasako dira eta espero dugu zerbait ikastea…
Zuek ere gonbidatuak zaudete gure lana ikustera Egape ikastolan, uste dugulako oso interesgarria
dela, zerbait ikasiko duzue, ziur gaude!
5. mailako ikasleak
8
LIBURUTEGIKERIAK...
S’IL VOUS PLAÎT DESSINE-MOI UN MOUTON
Arren…, egidazu arkume baten marrazkia…
Kaixo irakur zaleok!
Nik ere eskolan “Printze Txikia” liburua irakurri nuen. Beno, egia esan, nik irakurri nuen liburua “ Le Petit
Prince “ izan zen, frantsesez irakurri nuelako. Bai, nire eskola garaian, irakasten ziguten atzerriko hizkun-
tza, frantsesa zen eta ez ingelesa orain bezala. Ba, frantsesa irakasle hura tematu zen liburuarekin eta
irakurrarazi egin zigun.
Egia esan, ez daukat gogorapen handirik liburua, 1. aldiz irakurri nuenetik, baina nik uste dut, gauza
onekin gertatzen den moduan, konturatu gabe bada ere, liburuak arrastoa utzi zidala. Izan ere, aurre-
rago berrirakurri nuenean, iruditu zitzaidan oso liburu ederra, sakona eta polita. Gaur egun, iritzi bera
daukat eta pozten naiz zuekin irakurketa hori partekatzeagatik.
Egilea Antoine Saint-Exupéry da, eta , nahiz eta gaztea hil zen (44 urterekin), esan daiteke bere bizitza
liburua bezain interesgarria izan zela: hegazkinlari, idazle, abenturazale amorratua…
Pentsatzen dut idazlearen biografia ezagutuko duzuela. Horregatik, horren inguruan, jolas moduko bat
proposatzen dizuet. Hurrengoan aipatzen diren puntuetan, esan behar duzue egia edo gezurra den.
Ados? Ea zenbat asmatzen dituzuen.
Antoine Saint-Exupéry “Printze Txikia” liburua idazteaz gain, beste liburu batzuk ere idatzi zituen; esate-
rako “Altxor uhartea” .
Txikia zenean azeri bat zeukan. Horregatik agertzen da azeri bat liburuan.
Liburuan agertzen diren marrazkiak berak eginak dira.
1975. urtean aurkitu zuten asteroide bati 2578 Saint-Exupéry izena jarri zioten, idazlearen omenez.
Antoine Saint-Exupery-ren semea, François Saint-exupery, gaur egungo idazle oso ospetsua da.
1940. urtean Nobel saria irabazi zuen, sari hori irabazten zuen lehenengo idazle frantziarra izanik.
1935eko abenduaren 30ean, istripu larri bat izan zuen : hegazkina Sahara basamortuan erori zen. Han,
bere mekanikoa eta bera bi egun eman ondoren, bertako batek
salbatu zituen.
Bukatzeko, gustatuko litzaidake agurtzea liburuan agertzen den
esaldi batekin. Hain zuen, azeriak, agur gisa, printze txikiari esa-
ten dion esaldiarekin: “bihotzarekin baino ez da ongi ikusten.
Funtsezkoa ikusezina da begientzat.”
BERENGARIO
9
MUSIKA
ZEA MAYS
Zea Mays, 1997-an sortutako Euskaldun taldea da. Lau kide dira taldean: Asier Basabe (bateria), Ru-
ben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (gitarra), eta Aiora Renteria (ahotsa).
Urte hartako udan, zazpi abestiko maketa bat grabatu zuten. 1997-ko Azaroan, Euskadi Gazteko ma-
keta lehiaketan irabazle izan zen. Sari horren esker, Euskal Herrian kontzertuak ematen hasi ziren.
Denbora bat geroago, Bilboko Pop rock lehiaketan euskal talde hoberena bezala sarituak izan ziren.
Guztira, zortzi diska dituzte:
1-Maketa (1997)
2-Zea Mays (1998)
3-Elektrizitatea (2000)
4-Harrobian (2002)
5-Sortuz, grabitatearen aurka (2005)
6-Morphina (2007)
7-Era (2010)
8-Da (2013)
2003ko udaran, Europara abiatu ziren Berlin, Amsterdam, La Haya...-en kontzertuak ematen jarraitzera.
Kontzertu horiek izan ziren Zea Mays-en azken kontzertuak, handik aurrera kontzertuak emateari utzi
eta laugarren lan bat prestatzen hasi zirelako.
Aiora Renteria Iñaki Imaz
Ruben Gonzalez Asier Basabe
ANDREA ETA GORANE
10
ZINEA
LA LEGO FILM-A
Otsailaren 7an, “La Lego” filma zinetan ikus-
gai jarri zen.
Filmaren protagonista, Emmet da. Lego ize-
neko hiri batean eraikitzaile bezala lan egiten
du, baina gauza gutxi egiten daki.
Egun batean, norbaitek Emmet eraikitzaile
profesional bat dela uste du. Horregatik, mi-
sio baten buruzagi bihurtzen dute. Misioaren
helburua gaizkile batek hiria ez suntsitzea da. Superman eta Batman-ek le-
goko panpinen forma hartu dute, eta horrela Emmet-en abenturan parte har-
tzen dute.
Haiei esker, Legoko biztanleak babestuta daude.
FILMA-RI BURUZ:
Filma, abenturazkoa eta animaziozkoa da. Estatu Batuetan eta
Australian estreinatu zuten lehenengo aldiz.
GORANE ETA ANDREA
11
1592an jaio zen,Donostian. Katalina Erausokoa.
Lau urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen
hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteiza ihes egin
zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin. Handik aurrera gizonezko
jantziak erabili zituen beti.
Urte hartan berean Ameriketara jo zuen, Panama aldera, eta handik Perura. Txilera joanda,
bere anaia hil zuen ezpata borroka baten ondoren, eta Argentinara jo zuen,
Perura jo zuen berriz ere, Bolivian zehar, eta Cuzcon liskar batean gizon bat hil zuela eta,
Guanamangako apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta.
Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria Espainiako koroaren
mendeko lurralde guztietara zabaldu zen.
Komentu batean egon zen ondoren. 1620. urtean Europara itzuli zen, eta Espainian erregeak
egin zion harrera. Erromara jo zuen gero, eta aita santuak hartu zuen han hasi zen bere autobi-
ografia idazten, eta hurrengo urtean eman zuen liburua argitara. Ameriketara jo zuen berriro,
eta Mexikoko hirian itzaintzan jardun zuen hil zen arte, izenaz.Katalina Erausok ospe handia
izan zuen Europan eta Ameriketan.
IRATI ETA MIREIA
12
Benidormeko Las Rejas Golf elkarteari golfeko12.000 pilota itzuli dizkiote.
Lapurreta, uztailaren 25eko 21:00 tik uztailaren 26ko
:00ak bitartean izan zen.
Elkarteko bi bezerok, lapurrak pilotak saltzen ikusi zituzten.
Hurrengo egunean pilotak golfeko aldapan azaldu ziren. Al-
boan ohar bat zuen, oharrean hau jartzen zuen: Barkamena
eskatzen dizuegu. Egindakoaz damututa gaude. Pilotak itzul-
tzen dizkizuegu. Anonimoa.
Elkartetik azaldu dutenez, ez daude 12.000 bolak, baina gehienak berreskuratu dituzte.
Honako hanburgesa hau ez da ohiko hanburgesa bat.
Londreseko ekitaldi publiko batean zerbitzatzeko egin
zuten.
Zientifiko talde batek behi baten ama-zeluletatik sortuta-
ko laborategiko lehen hanburgesa zerbitzatu da.
Bost urteko ikerketak egin ondoren, Mark Posten lana
lehenengo fasetan egon arren produktuaren inguruko esperantza handia sumatu zen. Hurrengo
itxaropena txuletoiak egitea da. Proiektu guztia 250.000 € balio izan zuen.
ENERITZ ETA MIRIAM
BERRI HARRIGARRIAK...
13
TXISTE ETAASMAKIZUNAK
-Aita, arrainek zergatik ez dute hitzik egiten ?
-Hori ez al dakik ? Ahoa urez bete ezak eta saia hadi hitz egiten. Ikusiko
duk!
*****************
Lisandro barra-barra edan ondoren, farol bati danbakate-
koak ematen ari zen eta beste mozkor bat ondoratu eta esan zion:
- Zer egiten duzu, adiskide ?
- Deika ari naiz, gizon, baina inork ez dit erantzuten.
-Jarrai ezazu ate joka, goian argia ikusten baita.
- Aita, ikastetxean bi sari eman dizkidate.
- Bai?Eta zergatik ?
- Bata oroimen onagatik. Eta bestea... ez naiz oroitzen.
Praisku lanpostu berriaren eske joan da.
- Orain arte izan al duzu beste lanik ?
- Bai, jauna, almazen batzuetan bijilante egon naiz.
- Eta zergatik kendu dizute lan hori ?
- Hitz egiteagatik.
- Ez da ba hain huts larria !
- Ez. Baina nik bakarrik hitz egiten dut... lo nagoela.
Aintzane bazkaltzen ari da jatetxe batean eta zerbitzariari hotsegi-
nez, dio:
- Arrai hau ez da freskoa.
- Nola ez da, ba, izango freskoa: bi hilabetetik gora daramatza
hozkailuan eta!
- Zer esan zion pospoloak zigarroari ?
- Zuregatik burua kendu didate.
AMETS ETA ASIER
14
Bi mendien arteko
Tiro zaratatsua,
Sudurra ixteko moduko
Tiro usaintxua.
.........................
Loretan zuri
Txikitan berde
Mutiletan gorri
Aguretan beltz.
Igarri ezetz!
............................
Berde jaio nintzen
Eta beltztu gaztaroan,
Zuriz naute janzten
Erre aurretik ahoan.
............................
Pozten diot bihotzondoa
Hartzen didanari neurria,
Gehiegi edaten nauenarentzat
Zorabioa eta larria.
................................
Udan jendez beterik
Neguan huts-hutsik,
Zutik baino gehiago
Egoten dira han etzanik.
.........................
Mendian berde
Zakuan beltza
Sutan gorri
Izena ....................
AMETS
ETA ASIER
15
DENBORAPASAK
APALAK
ARBELA
ARKATZA
AULKIA
BOLIGRAFOA
BORRAGOMA
ERREGELA
ESTUTXEA
GURAIZEAK
KARPETA
KOADERNOA
LIBURUAK
MAHAIA
MOTXILA
ORDENAGAILUA
ESKOLAKO HAINBAT MATERIAL NA-
HASTUTA DAUDE HIZKI ZOPAN … EA
AURKITZEN DITUZUN...
ZENBAT DESBERDIN-
TASUN AURKITUKO DI-
TUZU?
16
EZ GALDU LABIRINTOAN...
**
IRATI ETA MIREIA

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)beitza
 
Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)beitza
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)beitza
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)beitza
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)beitza
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)beitza
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria megakotilak6a
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)beitza
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)beitza
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)beitza
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Andere Garcia
 

La actualidad más candente (17)

Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)
 
Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Egape txo! 1 (15 16)
Egape txo!  1 (15 16)Egape txo!  1 (15 16)
Egape txo! 1 (15 16)
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt1153_korrika.ppt
1153_korrika.ppt
 

Similar a Egape txo!4

Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)beitza
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAgabikirolariak
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)beitza
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakTrumoi
 
Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilamegakotilak6a
 
Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13iratxea
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakmartasena
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017Otsolar
 
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...Daniel González Uhlending
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rreder
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rreder
 

Similar a Egape txo!4 (17)

Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriak
 
Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
 
On off 5
On off 5On off 5
On off 5
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13
 
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantakKopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
Kopla Zaharrak -Baladak- Sehaska kantak
 
6.maila A
6.maila A6.maila A
6.maila A
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 

Más de Anjaritoi Urnieta (20)

EGAPE Matrikulazioa 2018
EGAPE Matrikulazioa  2018EGAPE Matrikulazioa  2018
EGAPE Matrikulazioa 2018
 
EGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOAEGAPE MATRIKULAZIOA
EGAPE MATRIKULAZIOA
 
Egape 50
Egape 50 Egape 50
Egape 50
 
EGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLAEGAPE IKASTOLA
EGAPE IKASTOLA
 
EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015EGAPE IKASTOLA2015
EGAPE IKASTOLA2015
 
ZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARAZURIA,GURE ERARA
ZURIA,GURE ERARA
 
Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2Ausolan is-gv-2
Ausolan is-gv-2
 
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasuneanMugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
Mugikortasuna edo jarduera_fisikoaren_eraginak_osasunean
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
 
Musika eta internet2013
Musika eta internet2013Musika eta internet2013
Musika eta internet2013
 
On off-4
On off-4On off-4
On off-4
 
On off 3
On off 3On off 3
On off 3
 
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?Mundua egapen, zer ikasi dugu?
Mundua egapen, zer ikasi dugu?
 
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVALOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
LOS PADRES Y LA DISCIPLINA POSITIVA
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
DIAGNOSIA
DIAGNOSIADIAGNOSIA
DIAGNOSIA
 
ESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMAESKUPROGRAMA
ESKUPROGRAMA
 
Antton jauregi
Antton jauregiAntton jauregi
Antton jauregi
 
Antzezleak
AntzezleakAntzezleak
Antzezleak
 
Edu muruamendiaraz
Edu muruamendiarazEdu muruamendiaraz
Edu muruamendiaraz
 

Egape txo!4

  • 2. 2 ALBISTEAK MOTZEAN... ALBISTEAK MOTZEAN 2 NEGUKO OLINPIA- DAK 3 IÑAUTE- RIAK 4 ESPAZIOKO BERRIAK: Rosetta zunda 5 BITXIKE- RIAK: Ba al zenekien…? 6 DENBORA- REN LE- RROA: 5. mailakoen proiektua 7 LIBURUTE- GIKERIAK 8 FILMAK- MUSIKA 9-10 BIOGRAFIA: ERAUSOKO KATALINA 11 AURKIBIDEA BERRI HARRIGA- RRIAK 12 TXISTEAK- ASMAKIZU- NAK 13- 14 DENBORA- PASAK 15- 16 SANTA AGEDA ESKEA: 2014ko otsailaren 4ean, 6.mailako ikasleok Santa Ageda eguna os- patu genuen. Lehenengo, ikasto- lako ikasleen aurrean kopla batzuk abestu genituen. Ondoren, Urnie- tako kaleetan zehar eskean ibili ginen. Denda, taberna, udale- txe…-etara joan ginen. Irabazitako diruaren zati batekin hamaiketa- koa erosi genuen eta plazan jan genuen. Bukatzeko kantuan ja- rraitu genuen. Irabazitako diruaren beste zatia, Sanfilippo gaixotasuna duen Oierrentzat da. IÑAUTERIAK: Aurtengo iñauterietako gaia Egapen, munduko toki desberdinetako mozorroak dira. Ziklo bakoitzean lurralde bat jarri da mozorroetarako, adibidez, Txina, Hawai, Mexiko… Gure zikloko ikasleok Hawaiko turis- tetaz mozorrotuko gara. Alkandora loredunarekin joatea hoberena izango da. TINKO PELIKULA: MAITAGARRI AMANDREA 6.mailako ikasleok, herriko beste eskolare- kin batera, Saroben Maitagarri Amandrea izeneko film-a ikusi genuen. Pelikulan neska batek desio bat eskatzen dio bere etxean agertutako maitagarri amandreari. Maitagarri amandrea, gizo- nezkoa da, eta horrek harritzen du neska txikia. Biak abenturak bizitzen dituzte, eta nahigabe neskaren aita estatua bihurtzen dute. Konponbidea aurkituko ote dute? DENBORAREN LERRO ERRAL- DOIA 5. mailako ikasleen artean, denboraren lerro erraldoia sortu genuen. Lehenengo, pareta neurtu genuen. Gero paper haundi bat moztu ge- nuen paretaren neurrira. Gelan, papera hiru zatitan tolestu genuen eta gero hiru zatiak moztu genituen eta zati bat hartu genuen. Bi marra paralelo egin genituen. Ondoren hamar zentimetroka 500 urte jarri ge- nituen. Gero, 0 urtetik 2014 urtera berdez margotu genuen eta 0 urtetik k.a. 10.000 urtera arte urdinez. Ondoren jarri genituen Aro Garaikidea, Aro Modernoa, Erdi Aroa, Aitzin Aroa eta Historia aurrea non hasi eta noiz buka- tzen ziren. Beste paper batean berdina egin genuen. Pauso guztiak berdinak egin genituen. Hiru urteko haurretatik 6.mailara arte era- kusketak egin genituen, eta dena azaldu genuen. Gurasoak ere gonbidatuta daude. GORANE, ANDREA ETA JOSU
  • 3. 3 NEGUKO OLINPIAR JOKOAK -Euskal kirolak hiru ordezkari izango ditu otsailaren 7tik 23ra bitartean Sochin (Errusia) antolatuko den Neguko Olinpiar Jokoen 2014ko edizioan. -Neguko Olinpiar Jokoetan Biatloia, Bobsleigh, Combi- nada nórdica, Curling, Esquí acrobático, Esquí de fondo, Hockey sobre hielo, Luge, Patinaje artístico, Patinaje de velocidad, Pati- naje de velocidad sobre pista corta, Saltos de esquí, Eskeleton eta Snow- board izango dira. -Paul de la Cuesta 1998ko azaroaren 28an jaio zen Donostian eta honako proba hauetan lehiatuko da: Jaitsiera otsailak 9an, Super Konbinatua otsai- lak 14ean... 2010eko jokoak jokatu zituen ere. -Lukas Egibar 1994ko otsailaren 9an jaio zen Donostian Snowboardcross delako proban lehiatuko da otsailaren 17an. Senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan Sierra Nevadan eta Arosan (Suitzan). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian. -Imanol Rojo Tolosan jaio zen 1990ean eta bost urte eskas zituenean eskia egin nahi zuen bakarrik, eta 11 urterekin lehiatzen hasi zen. Lehendabiziko aldiz aukeratu zuten 15 urte zituela. LUKAS EGIBAR IMANOL ROJO PAUL DE LA CUESTA JOSU, OIER ETA JOAN.
  • 4. 4 iñauteriak Otsailaren 28an Egape ikastolako 5. eta 6. mailakoak inauterietan Hawaiarrez joango gara. Egape ikastola bi- dai agentzia erraldoia bihurtuko zaigu. Aurten, gu Euskal herritik datozen turista batzuk izango ga- ra. Beste ziklokoak ordea: Afrikarrez, Txinatarez eta Mexika- rrez joango dira. Gure zikloan mutilak: hawaiar kamiseta eta praka lore- dunak eraman behar dituzte. Neskak ordea: hawaiar gona edo loredun prakak , lorez egindako lepokoa eta ilean loreak jarrita. IÑAUTERIEN JATORRIA Inauteriak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan ne- guaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. dira eta orain dela asko asmatu ziren. Historikoki, kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira. Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako pa- ganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria has- teari loturik. Nahi baduzue ideia batzuk emango dizkizuegu mozorro erraz eta originalak sortzeko. Adibidez:dark vader, elurrezko bola, lego SAIRA ETA LAIA
  • 5. 5 Rosseta ESAk sortutako zunda bat da eta 2004.urteko martxoaren 2an jaurti zuten espaziora. Honen helburua 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren inguruan orbitatzea da. Zunda honek abiadura handia behar duenez, Lurra eta Marte duten grabitate indarretik aldendu behar da. Gerasimenko kometara iristeko 6.500 milloi km egin behar ditu. Europar Agentzia Espazialak (Alemanian) Rosetta zunda 3,4 km/s abiadura- rekin Lurretik urruntzen zen heinean kontaktua mantentzen saiatu zen. Beraz orain arte bertan geratu diren aldaketa guztiak ikertzen egon dira. Rosetta bi zatitan banatzen da, batetik laginak hartzeko atala eta bestetik lur hartzeko Philae izeneko aparailua. Kometa ikertzeaz gain, zundak, bidean aurkitutako bi asteroide ikertuko ditu ((2867) Šteins eta (21) Lutetia ) GAIZKA ETA GORKA
  • 6. 6 BA AL ZENEKIEN... ? ◊ Itsas zaldietan arrak erruten dituela arrautzak. ◊ Eiffel dorrea Bartzelonan eraiki behar zela baina Parisen eraiki zutela. ◊ Historiako urterik luzeena K.a. 45.a izan zela, 445 egunekoa, eguzki urtearekin parekatzeko. ◊ Gameluak Estatu Batuetatik datozela eta lehen ardi ba- ten neurrikoak zirela. ◊ Bugs Bunny ez da untxia erbia baizik. ◊ Saharan elurra egin zuela 1978.urteko otsailak 18-an. ◊ Zure burmuin zati bat jaiotzatik buruhezurraren kanpo dagoela. ◊ Instrumento zaharrena bufaloen hezurrez egindako flauta dela. ◊ Alfabeto luzeena Camboyakoa dela, 74 letra ditu. ◊ Erle emeek bakarrik ziztatzen dutela. ◊ Coca Cola lehen berdea zela. ◊ Elurra arroxa dela Coloradoko mendietan. Hori Chlamy- domonas Nivales alga batek sortzen duela. ◊ Barbiren izen osoa Barbara Millicent Roberts dela. ANE ETA MAIDER
  • 7. 7 5.A. mailako ikasleak gara eta denboraren lerroa egin dugu. Inguruneko saioetan Historia ari gara ikasten eta denboraren lerroa egitea bururatu zitzaigun, beste pertsonek ere ideia bat izateko historiari buruz. Ingurunetik hartu genuen informazioa eta matematikan neurke- tak, buruketek eta neurriak (m,cm,mm...) landu genituen (metro batean zenbat urte jarri, ...) Lehenengo, papera neurtu genuen, ondoren, pareta; gero, paper handi batetik hiru zati egin genituen, hirurak handiak Ondoren, beste paper bat hartu genuen, beste hirurak baino txikiagoa zena, hori lehenengo papera izan zen. Paper bakoitza erditik tolestu genuen. Segituan, marka bat geratu zen paperean gero arkatza eta erregelarekin birpasatu, eta beste marra bat egin genuen behean. Tartea urdinez margotu, zati txiki bat berdez, ordea. Hori, 0 urtetik orain arte zen hau egon eta gero urteak kokatzen hasi ginen, metro bakoitza 300.000.000 urte ziren. 4.500.000.000 urtetik hasita 0 urteraino joan ginen urteak kokatzen. Bestalde, inguruko saioetan eginda, marrazki eta informazioak itsatsi genituen urte egokietan, urte jakin batzuetan gertatutakoa. 5. Bkoak, berriz, denboraren lerroa gizakiaren historia dagokio, txikiagoa zen, urte gutxiago har- tzen bazituen Aroen izena jarri genuen, noiztik nora iraun zuen, eta aroak eta berezitasunak aurkitu genituen. Asko kostatu zitzaigun egitea baina eginez asko ikasi ge- nuen. Gure lanak balio izan du guretzat eta beste batzuentzat, historia ulertzeko. Denok historiaren garaiak pixka bat ho- beto ulertzeko erabili dugu. Eskolako ikasle guztiak bertatik pasako dira eta espero dugu zerbait ikastea… Zuek ere gonbidatuak zaudete gure lana ikustera Egape ikastolan, uste dugulako oso interesgarria dela, zerbait ikasiko duzue, ziur gaude! 5. mailako ikasleak
  • 8. 8 LIBURUTEGIKERIAK... S’IL VOUS PLAÎT DESSINE-MOI UN MOUTON Arren…, egidazu arkume baten marrazkia… Kaixo irakur zaleok! Nik ere eskolan “Printze Txikia” liburua irakurri nuen. Beno, egia esan, nik irakurri nuen liburua “ Le Petit Prince “ izan zen, frantsesez irakurri nuelako. Bai, nire eskola garaian, irakasten ziguten atzerriko hizkun- tza, frantsesa zen eta ez ingelesa orain bezala. Ba, frantsesa irakasle hura tematu zen liburuarekin eta irakurrarazi egin zigun. Egia esan, ez daukat gogorapen handirik liburua, 1. aldiz irakurri nuenetik, baina nik uste dut, gauza onekin gertatzen den moduan, konturatu gabe bada ere, liburuak arrastoa utzi zidala. Izan ere, aurre- rago berrirakurri nuenean, iruditu zitzaidan oso liburu ederra, sakona eta polita. Gaur egun, iritzi bera daukat eta pozten naiz zuekin irakurketa hori partekatzeagatik. Egilea Antoine Saint-Exupéry da, eta , nahiz eta gaztea hil zen (44 urterekin), esan daiteke bere bizitza liburua bezain interesgarria izan zela: hegazkinlari, idazle, abenturazale amorratua… Pentsatzen dut idazlearen biografia ezagutuko duzuela. Horregatik, horren inguruan, jolas moduko bat proposatzen dizuet. Hurrengoan aipatzen diren puntuetan, esan behar duzue egia edo gezurra den. Ados? Ea zenbat asmatzen dituzuen. Antoine Saint-Exupéry “Printze Txikia” liburua idazteaz gain, beste liburu batzuk ere idatzi zituen; esate- rako “Altxor uhartea” . Txikia zenean azeri bat zeukan. Horregatik agertzen da azeri bat liburuan. Liburuan agertzen diren marrazkiak berak eginak dira. 1975. urtean aurkitu zuten asteroide bati 2578 Saint-Exupéry izena jarri zioten, idazlearen omenez. Antoine Saint-Exupery-ren semea, François Saint-exupery, gaur egungo idazle oso ospetsua da. 1940. urtean Nobel saria irabazi zuen, sari hori irabazten zuen lehenengo idazle frantziarra izanik. 1935eko abenduaren 30ean, istripu larri bat izan zuen : hegazkina Sahara basamortuan erori zen. Han, bere mekanikoa eta bera bi egun eman ondoren, bertako batek salbatu zituen. Bukatzeko, gustatuko litzaidake agurtzea liburuan agertzen den esaldi batekin. Hain zuen, azeriak, agur gisa, printze txikiari esa- ten dion esaldiarekin: “bihotzarekin baino ez da ongi ikusten. Funtsezkoa ikusezina da begientzat.” BERENGARIO
  • 9. 9 MUSIKA ZEA MAYS Zea Mays, 1997-an sortutako Euskaldun taldea da. Lau kide dira taldean: Asier Basabe (bateria), Ru- ben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (gitarra), eta Aiora Renteria (ahotsa). Urte hartako udan, zazpi abestiko maketa bat grabatu zuten. 1997-ko Azaroan, Euskadi Gazteko ma- keta lehiaketan irabazle izan zen. Sari horren esker, Euskal Herrian kontzertuak ematen hasi ziren. Denbora bat geroago, Bilboko Pop rock lehiaketan euskal talde hoberena bezala sarituak izan ziren. Guztira, zortzi diska dituzte: 1-Maketa (1997) 2-Zea Mays (1998) 3-Elektrizitatea (2000) 4-Harrobian (2002) 5-Sortuz, grabitatearen aurka (2005) 6-Morphina (2007) 7-Era (2010) 8-Da (2013) 2003ko udaran, Europara abiatu ziren Berlin, Amsterdam, La Haya...-en kontzertuak ematen jarraitzera. Kontzertu horiek izan ziren Zea Mays-en azken kontzertuak, handik aurrera kontzertuak emateari utzi eta laugarren lan bat prestatzen hasi zirelako. Aiora Renteria Iñaki Imaz Ruben Gonzalez Asier Basabe ANDREA ETA GORANE
  • 10. 10 ZINEA LA LEGO FILM-A Otsailaren 7an, “La Lego” filma zinetan ikus- gai jarri zen. Filmaren protagonista, Emmet da. Lego ize- neko hiri batean eraikitzaile bezala lan egiten du, baina gauza gutxi egiten daki. Egun batean, norbaitek Emmet eraikitzaile profesional bat dela uste du. Horregatik, mi- sio baten buruzagi bihurtzen dute. Misioaren helburua gaizkile batek hiria ez suntsitzea da. Superman eta Batman-ek le- goko panpinen forma hartu dute, eta horrela Emmet-en abenturan parte har- tzen dute. Haiei esker, Legoko biztanleak babestuta daude. FILMA-RI BURUZ: Filma, abenturazkoa eta animaziozkoa da. Estatu Batuetan eta Australian estreinatu zuten lehenengo aldiz. GORANE ETA ANDREA
  • 11. 11 1592an jaio zen,Donostian. Katalina Erausokoa. Lau urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste moja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteiza ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin. Handik aurrera gizonezko jantziak erabili zituen beti. Urte hartan berean Ameriketara jo zuen, Panama aldera, eta handik Perura. Txilera joanda, bere anaia hil zuen ezpata borroka baten ondoren, eta Argentinara jo zuen, Perura jo zuen berriz ere, Bolivian zehar, eta Cuzcon liskar batean gizon bat hil zuela eta, Guanamangako apezpikuaren etxean babestu zen, larri zaurituta. Hil zorian zegoela, emakume zela aitortu zion apezpikuari, eta berria Espainiako koroaren mendeko lurralde guztietara zabaldu zen. Komentu batean egon zen ondoren. 1620. urtean Europara itzuli zen, eta Espainian erregeak egin zion harrera. Erromara jo zuen gero, eta aita santuak hartu zuen han hasi zen bere autobi- ografia idazten, eta hurrengo urtean eman zuen liburua argitara. Ameriketara jo zuen berriro, eta Mexikoko hirian itzaintzan jardun zuen hil zen arte, izenaz.Katalina Erausok ospe handia izan zuen Europan eta Ameriketan. IRATI ETA MIREIA
  • 12. 12 Benidormeko Las Rejas Golf elkarteari golfeko12.000 pilota itzuli dizkiote. Lapurreta, uztailaren 25eko 21:00 tik uztailaren 26ko :00ak bitartean izan zen. Elkarteko bi bezerok, lapurrak pilotak saltzen ikusi zituzten. Hurrengo egunean pilotak golfeko aldapan azaldu ziren. Al- boan ohar bat zuen, oharrean hau jartzen zuen: Barkamena eskatzen dizuegu. Egindakoaz damututa gaude. Pilotak itzul- tzen dizkizuegu. Anonimoa. Elkartetik azaldu dutenez, ez daude 12.000 bolak, baina gehienak berreskuratu dituzte. Honako hanburgesa hau ez da ohiko hanburgesa bat. Londreseko ekitaldi publiko batean zerbitzatzeko egin zuten. Zientifiko talde batek behi baten ama-zeluletatik sortuta- ko laborategiko lehen hanburgesa zerbitzatu da. Bost urteko ikerketak egin ondoren, Mark Posten lana lehenengo fasetan egon arren produktuaren inguruko esperantza handia sumatu zen. Hurrengo itxaropena txuletoiak egitea da. Proiektu guztia 250.000 € balio izan zuen. ENERITZ ETA MIRIAM BERRI HARRIGARRIAK...
  • 13. 13 TXISTE ETAASMAKIZUNAK -Aita, arrainek zergatik ez dute hitzik egiten ? -Hori ez al dakik ? Ahoa urez bete ezak eta saia hadi hitz egiten. Ikusiko duk! ***************** Lisandro barra-barra edan ondoren, farol bati danbakate- koak ematen ari zen eta beste mozkor bat ondoratu eta esan zion: - Zer egiten duzu, adiskide ? - Deika ari naiz, gizon, baina inork ez dit erantzuten. -Jarrai ezazu ate joka, goian argia ikusten baita. - Aita, ikastetxean bi sari eman dizkidate. - Bai?Eta zergatik ? - Bata oroimen onagatik. Eta bestea... ez naiz oroitzen. Praisku lanpostu berriaren eske joan da. - Orain arte izan al duzu beste lanik ? - Bai, jauna, almazen batzuetan bijilante egon naiz. - Eta zergatik kendu dizute lan hori ? - Hitz egiteagatik. - Ez da ba hain huts larria ! - Ez. Baina nik bakarrik hitz egiten dut... lo nagoela. Aintzane bazkaltzen ari da jatetxe batean eta zerbitzariari hotsegi- nez, dio: - Arrai hau ez da freskoa. - Nola ez da, ba, izango freskoa: bi hilabetetik gora daramatza hozkailuan eta! - Zer esan zion pospoloak zigarroari ? - Zuregatik burua kendu didate. AMETS ETA ASIER
  • 14. 14 Bi mendien arteko Tiro zaratatsua, Sudurra ixteko moduko Tiro usaintxua. ......................... Loretan zuri Txikitan berde Mutiletan gorri Aguretan beltz. Igarri ezetz! ............................ Berde jaio nintzen Eta beltztu gaztaroan, Zuriz naute janzten Erre aurretik ahoan. ............................ Pozten diot bihotzondoa Hartzen didanari neurria, Gehiegi edaten nauenarentzat Zorabioa eta larria. ................................ Udan jendez beterik Neguan huts-hutsik, Zutik baino gehiago Egoten dira han etzanik. ......................... Mendian berde Zakuan beltza Sutan gorri Izena .................... AMETS ETA ASIER