Horarios empresa electrica quito 25 de abril de 2024
Discurso del lehendakari - Premios de Literatura Euskadi 2016
1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
2016KO EUSKADI LITERATUR SARIAK
PREMIOS DE LITERATURA EUSKADI 2016
2016-11-17 Donostia-San Sebastián 17-11-2016
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Eusko Legebiltzar buru anderea eta herri agintariok, idazleok, marrazkilariok,
jaun andreok, arratsalde on eta zorionak irabazleoi, jaso ezazue gure eta
euskal gizartearen aitortza eta esker ona.
Sari hauek Euskadiko literatura saririk nabarmenenak dira. Sormenaren eta
literaturaren bikaintasuna jasotzen dute. Gizon-emakume aipagarriz osatutako
epaimahaiek hartzen dute erabakia. Horrek badu bere garrantzia. Sektorean
ospea duen epaimahai bat izanda bakarrik izan daiteke aipagarria Saria bera.
Sari hauen bitartez gizartearen izenean aitortzen du Eusko Jaurlaritzak zuek
egindako lana. Era horretara, literaturak eta saiakerak gizarte osoarentzat duten
garrantzia ere nabaritzen dugu.
Aste honetan bertan, hiru ekitaldi publiko desberdinetan, aipatu dut sormena
eta berrikuntza bultzatu beharraren helburua gure Herriaren etorkizuna
indartzeko hainbat alorretan. Gaur, literatura sormena eta berrikuntza dela
nabarmendu nahi dut. Bete betean, bizi bizirik eta etengabe. Ikuspegi honetatik,
ere, azpimarratu nahi dut zuen lanaren garrantzia eta ekarpena.
El Premio Euskadi reconoce la excelencia de vuestro trabajo, vuestra
capacidad creativa y pone de manifiesto, también, la importancia social de la
literatura.
Sois un ejemplo, un modelo de referencia para esta sociedad que apuesta por
extender la creatividad y la innovación en su mirada al futuro. Con estos
galardones, el Gobierno lleva a cabo una labor de reconocimiento en nombre
de la sociedad. Valoramos tanto la obra concreta de quienes habéis merecido
este Premio, como la importancia de la literatura, la creación y el ensayo para
el conjunto de nuestra sociedad.
2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Destaco, ante todo, la relevancia social de vuestro trabajo. Así interpreto la
realización de un ensayo que aporta una lectura actualizada de la mitología o
poder contar con el Ulises de Joyce ahora también en euskera.
Así interpreto, también, la coincidencia de buena parte de las obras premiadas
que se acercan o tratan directamente la delicada materia del impacto de la
violencia y el terrorismo en nuestras vidas, su incidencia personal y colectiva.
El conjunto de estas obras completa y actualiza la aportación de la literatura y
el pensamiento como espacio de elaboración de la memoria y el duelo.
Esta es una contribución fundamental para la sociedad vasca, que pugna por
superar un pasado atravesado por la violencia y recomponer los lazos para una
nueva convivencia.
Esan bezala, Sari gehienek ekartzen digute gogora, nolabait ere, literaturak eta
pentsaerak memoriarako eta dolurako eremu gisa duten garrantzia. Euskal
gizartearentzat literatura ezinbesteko tresna da loturak berritzeko eta
indarkeriak zulatutako iragana gainditzeko. Bizikidetza berri baten bidean
eskertzen dugu baita ere zuen ekarpena.
Hasi bezala amaituko dut: Mitxelko Uranga, Fernando Mikelarena, Uxue
Alberdi, Mikel Casal, Luis Garde, Gabriela Ybarra, Xabier Olarra; zorionak eta
eskerrik asko. Sari hauek zuen lana, sormena eta ekarpena aitortzen dute. Hori
da Euskadi Literatur Sarien helburua.
Honekin batera, zuokin, zuen liburu eta Sari hauen bidez, gizartea eta
irakurleak liburuetara, sormenera eta kulturara hurbiltzeko gonbidapena luzatu
nahi dugu. Argi dago gozagarri eta lagungarri izango dela hurbilketa hori.
Interesgarria eta aberasgarria ere bai.
Zorionak eta eskerrik asko denoi.