Este documento contiene los testimonios de varias personas que vivieron la Guerra Civil Española en Bilbao en 1937 cuando eran niños o jóvenes. Comparten recuerdos de los bombardeos a la ciudad, de esconderse de los soldados, y de ser evacuados a otras partes de España o al extranjero para escapar de la guerra. Algunos perdieron familiares que fueron fusilados o murieron en combate. Todos recuerdan ese periodo como un tiempo muy difícil.
Lecciones 05 Esc. Sabática. Fe contra todo pronóstico.
La guerra vista por los ojos de la infancia: los recuerdos de quienes la vivieron siendo niños en Bilbao
1. Bakion gerra denporan
Gerra garaian
1937an
ume eta gazte
izan ziranak
San Fernandon nondik norakoak
Bakion 2012ko garagarrilaren 8an
2.
3. Felisa Landaluce
Urrutia
(1937an 22 urte)
Gauza askogaz akordetan da. Berak oihaleko alabea
zeukan eta Bentan bizi zan, orain bizi dan eraikinaren
lekuan zegoan etxe txiki baten, senarragaz eta
umeagaz. Bazetozala fazistak eta, senarrak alde egin
beharra euki eban, “lotuten banaz hilko nabe” esaten
eban, nahiz eta gero preso hartu.
Berak ebakuatu beharra euki eban eta Sopuertara
joan zan eta han etxe handi baten bizi ziran. Goserik
ez eben pasatu, arroza franku eukiten eben eta. San
Pedro egunean bueltatu ziran Mungiara eta han bizi
izan ziran denpora luzean.
Bakiotik ikusten ebezan Gernika erre zaneko abioak
bajetan eta suen argitasuna.
4. Mª Jesus Renteria Ibinaga
1937an 18 urte
Mª Jesusek dino euren etxean ez zirala politikan lar sartzean, Bidegaineko eta
Kintatorreko etxe nagusien zerbitzura zeuden eta. Jakina denez, etxe handi bi
horrek pentsakera ezberdinekoak ziran.
Halan eta guzti, Esteban, bere anaia, gudarien batailoian zebilen eta preso
hartu eta lan gogorretara behartuta egon zan. Bidegainekoen bidez askatzeko
gestioak egin ziran, baina ordurako hilda zegoen. Notizi larregi barik galdu eben
anaia.
Bera bizi dan ondo-ondotik pasetan ziran soldaduak goiko etxe nagusira.
Bidegaineko arbola azpietan egiten eben lo soldaduak, basoan. “ Soldadu asko
pasetan ziran <miles>”. Bera, beraren ahiztea eta beste lagun bat kanpoan
egozala, be bai ikusi eben zelan sartzen ziran tropak Goikoetxetik eta “moroak
datozela eta arin etxera”. Orduen barra-barra komentetan zan “hau egiten
ebela, bestea egiteko be kapaz zirela …” Ardantzako zoloetan kainoiak be
ikusikoa da Jatara bonbak botateko, ze han egozan gudariak aurre egin gurean.
Beti gogoratzen dau Anis Kasatablakoak beran aitxeri emon eutson aholkuegaz,
“ ez euki bildurrik Patxo, ez da paseko ezer eta” . Zelan diran gauzak, bera hil
eben fusilatuta Derioko orma kontran. Ezertan sartu be egin barik hil ebela dino
“Bakion hil zirenak ezetariko erru barik hil ebiezan”.
Behi bat euki eben han goian eta soldaduak errespetatu egin eutsiela dino Mª
Jesusek, ze jakin badaki beste kasu askotan ganadua hil eta jan egiten ebela.
Jatako bonbakaz gogoratzen da eta zelan agertuten ziran erremente bakoak
errekan. Bidekurtzioko etxatzean tuneltxu bat egoan eta hara joaten ziran ama
eta danak ezkutatzera, “han seguru geundelakoan. Han bonba bat bota ezkero
seguridaderik arean be ez” dino. Pilarika eguna derrigorrez ospatu behar izaten
zala , kasinoan Falangea egoala, eta prozesinoan datozela handik “arriba
España”k entzun behar.
5. Rosario Ormaza
Muruaga
1937an 15 urte
Eskolaldetik ibilten ziran Rosario eta Rosarioren moduko beste
eskola-ume eta gazteak.
Zallara joan zan ebakueta beren aitxegaz eta Bakion geratu ziran
amoma eta beste neba-arrebak, hori dala eta ez dauka Bakioko
gerraren oroipen askorik. Gernikako bonbardaketak bakarrik
entzun ebazan. Beraren aita Solluben zegoen lanean eta etorri
zanean etxera “Gernikan zer edo zer pasaten da itzela” esan
eban.
Zer dala eta joan zan Zallara eta besteak hemen gelditu? Ba,
neska gaztetxua zan eta soldaduek zer edo zer egingo ote
eutsien bildur ziran euren etxean. Moroak sartu zirala
Gernikara eta euren bildurragaz. Udalagaz joan zirala be
akordetan da, Leandro Oraindigaz, Kurtzikenekoagaz.
Romanegaz joan ziran kamioian, Mari Txotxan semeagaz.
Lehenengo Vicenta eta bera joan ziran eta egon ziran
Portugaleteko gudarien kuartelean, eta gero, goizeko bostetan,
Zallara joan ziran kamioi baten.
Eskola batzutan egon ziran Zallan. Ondo atendidu ebiezala
Zallan gogoratzen da.
6. Elvira Ferreras
Galende
1937an 14 urte
“Me pilló la guerra en Bilbao. Yo andaba al colegio. No me acuerdo cuál
era, pero varios colegios, no sé qué plan harían, pero nos fuimos a
Francia. Se hacían cargo los colegios. Yo la mitad de la guerra la pasé en el
extranjero.
Estuvimos en Francia y vino gente de Inglaterra y de Bélgica a recoger
niños. Yo fui con un matrimonio belga que tenía una hija. Bueno yo y mi
hermano. Mi hermano era más pequeño que yo y a él se lo quisieron llevar
a Inglaterra. Pero mi madre me había dicho que mi hermano tenía que
estar todo el rato cogido de mi mano. “No te separes nunca de él” me dijo
mi madre. Así que cuando vinieron a por él me agarré a sus piernas y no
hubo quién me soltara. Yo dije que si mi hermano iba a Inglaterra yo me iba
con él, entonces otra familia belga del mismo sitio donde iba yo se hizo
cargo de mi hermano. Vivían dos casas mas allá de donde yo estaba, así
que nos veíamos todos los días. Allí nos quedamos hasta acabar la guerra.
Mi padre murió siendo prisionero de guerra en el barco donde estaba
preso. Murió enfermo. Mi madre, sola, con el marido preso y los hijos en el
extranjero cuidados por otras familias. Estaba en contacto con un notario o
abogado (no sé qué era) que llevaba los casos de niños evacuados y
pudimos escribirnos.
Cuando mi madre quiso que volviéramos, la familia belga nos tenía tanto
cariño que quisieron quedarse conmigo e hicieron un trato con mi madre:
Haría temporadas con ellos y otras con mi madre. Lo cumplieron y hemos
seguido teniendo relación hasta hace poco que se murió la hija. Sigo
teniendo relación con los nietos de la familia.”
7. Mario Zabala
Larrazabal
1937an 14 urte
Mariok 14 urte inguru euki ebazan Bakion gerra izan zanean.
Gogoratzen da, Andiñoko bide ondoan hatx bat dagoen lekutik
italianoak eta nazionalak igon zirala. Hatx hori hartu gura eben eta
Alvarez de Sotomayorren semea izan zala hatx hartara igon zena
bandera española ipintzeko. Fernando zan bere izena. Beste aldean
gudariak egon ziran eta haren artean Bakioko semeak. Halako baten
bere aitxek, Mariok, esan eutson: “Begira Mario hil dabe bat”.
Gudarien artean Florencio Elgezabal, Bakioko semea, zegoen eta dinoe
honek esan ebala: “Hori niri itxi” eta tiroa bota eta hil ebala. Fernando
Alvarez de Sotomayor zan hildako soldadua. Beraren omenez bere
aitak San Fernando ermitea eraikitzeko agindu eban.
Mario orduko denboratan mutil altua zan eta gogoratzen da
soldaduek, bai alde batekoak zein bestekoak esaten eutsoela: “Eh
mutil, etorri hona , eta halako baten hildakoak lepoan hartu eta Ortu
Santura eroateko agindu eutsien. Han, izen-abizenak eta nongoak ziran
idazten zan eta botila batzuetan sartzen zan informazioa. Oroitzen da
haretariko batzuk Felix Bermudo Amaya eta bere anaia zirala,
Cordobakoak. Gero, el Marques de Tordesillas (Bakioko hainbat
baserriren jabea) etorri jakon itaunka gorpuak euren herrira eroateko.
Marion etxean “intendencia” egoan bazkariak egiteko, Ardantzan
zegoen bateriarentzat .
8. Nazionalisten denboran beraren etxera joan ziran Erkoreka, Zezilio eta
Alvarez, nire aitxeri alkate izateko proposatzen. Nire aitxek bera ez zala
politikoa esan eutsien eta orduan Zeziliok esan eutson: “Hobeto, ze zu
bezalako gizona gura dogu alkatetzarako”. Aitxek ezetz esan eutson
barriro be, baina badakiela nor izango zan aproposa, Kurtzikeneko
Leandro Oraindi. Harengana joan ziran eta bera izan zan alkate.
Leandro izan zan herria ebakuetako ordena eman ebana Frankotarrak
sartu ziranean. Gero Leandro Frantziara joan zan. Bueltan alkate batzuk
fusilatuak izan ziran, baina Leandrori Bakioko Bidegain familiako
militar batek lagundu eutson eta libratu egin zan.
Mariok anekdota bat kontetan dau oso bitxia: “Udan etortzen ziran
udatiarrak Bakiora, baina urte haretan, 1936tik 1937rako neguan,
Bakion geratu ziran. Egianen egoten zan Jose Mari Angulo
(Txokolatero), Maritxu Gisasolarekin ezkondua. Jose Mari hori
kanpora joan zan armak bila edo…, eta bueltan datorrela, hegazkinak
derrigorrezko aterrizajea egin behar izan eban eta hor, hondartzan,
Ondarreko parean bajatu zan. Ez jakon ezer pasatu”.
Bere ama Elexpurun niñera egon zan. Bombak eta tiroak hasten
ziranean bere amak bi umeak hartu eta Elexpurun ostuten ziran.
Otzaratxu bat hartu eta bertan platerak, “zer eta platerak” hartuten
ebazan eroateko. Amama, ostera, etxean gelditzen zan. Ez eban gura
etxetik urtetarik. Esaten eban etxea bakarrik itxi ezkero, bueltan beste
batzuk egongo zirala eta bere propiedadea zaintzen hantxe geldi.
9. Sabina Basaldua
Beovide
1937an 14 urte
“ Yo estaba en Arrigorriaga. Vivíamos allí. Por Arrigorriaga pasaban todos los
aviones. Los nuestros, los pobrecitos, apenas tenían aviones, tres salían de
Bilbao, en cambio, de los nacionales contamos una vez ciento y pico. Iban de
tres en tres. ¡Nosotros sólo tres!
La lucha era allí mismo, encima de Arrigorriaga. Nosotros nos escondíamos en el
gallinero, en una tejavana que había cerca de casa. Cerca de casa había unos
depósitos de agua y parecían, no sé, como si fueran de gasolina o así, y
atacaban mucho aquella zona. Cayó un avión en Arrigorriaga y el alemán que
iba dentro. Ataron el avión con una cuerda y lo arrastraron por todo el pueblo.
Nosotros en casa éramos 4 chicas y 2 chicos. Mi madre me mandaba con mi
hermana, una niña de meses a una cueva que estaba yendo hacia el monte. Allí
me mandaba desde la mañana. La tejavana de casa era peligrosa con el depósito
de agua y me mandaba a la cueva. Mi hermana la mayor nos traía la comida
(aquella no iba a la cueva). Siempre nos traía garbanzos con arroz o arroz con
garbanzos.
Los de mi casa no evacuamos, una vecina sí se marchó. Les llevaron a Rusia y
cuando terminó la guerra muchos se quedaron allá.
Mi padre trabajaba en LA VASCONIA, en las calderas y le llevaron para hacer
trincheras. Cayó herido y estuvo por Orduña. Le llevaron al hospital a Santurce
o no me acuerdo muy bien a dónde. Luego, cuando le dieron el alta, volvió al
pueblo y se escondió porque sabía que iban a venir a buscarle. Cerca de la cueva
había un arbolado y debajo del arbolado un riachuelo. Por allí no pasaba nadie,
era casi intransitable. Pues allí, en el río, estuvieron mi padre, un tío, un vecino y
10. dos curas del pueblo. Al padre de una vecina mía le mataron. Más tarde al hijo
de esta vecina también le mataron, dijeron que era de ETA: Aranguren.
Aquí en Bakio, mi marido contaba que venían a buscar a la gente a los caseríos y
los llevaban presos o los fusilaban. Aquí fusilaron a dos. Él estuvo escondido por
Burgoa con los tratantes de Etxebarrialde, días sin comer. Muy duro todo y que
no vuelva. Yo sé unas canciones que cantaban los gudaris.”
CANCIÓN TARAREADA POR SABINA
Gudari que tú serás regados de sangre
el guerrero más valiente hoy gudari tuya
la prueba la diste en Bilbao, se derramará
Asturias y demás frentes. hoy cuantas aldeas
Fuisteis al frente, dieron la vuelta
luchastéis fuerte, por esa cobarde aviación.
pero la suerte Alemán cobarde
no os acompañó que tú por el aire
y en las trincheras echando metralla
pedíais agua todo el día vas
y amanecían días de sol. a nuestras trincheras,
Fuisteis unos bravos a matar gudaris,
con fusil en mano pero con bravura,
no teníais mando pero con bravura,
ni aviación se defenderán.
y en el mundo entero
sólo se comenta
hoy vuestra bravura,
hoy vuestra bravura,
y vuestro valor.
Veis aquellos montes
11. Arantza Zubizarreta
Torre
1937an 13 urte
“Gu udak pasetan etorten ginan Bakiora, baina 36an gerrea hasi zalez, negu
horretan ez ginan Bilbora joan, berton geratu ginan. Gomutetan naz nire aitxek
euki ebala puestoa Eusko Jaurlaritzan eta beti egoten zan etxean, bizi ginan
Kinta Torren. Zazpi neba arreba ginan orduan, ni bigarrena.
Arantzan aitxen Eusko Jaurlaritzako agiria Arantza eta neba-arrebak gerra aurretik
37an etorri zan lehenengo pisura aitxen lehengusina baten familia. Hamairu
urtegaz zelan edo halan pasetan gendun denporea, edo olgetan, edo pasietan…
Bai akordetan naz egiten genduzala gudarientzako txapiñek. Orduen puntu asko
egiten gendun.
Ikusten zan anbientean jente asko zegoela Bilbotik etorrita. Entzuten gendun
irratia edo etxean entzuten zana, zelan etorri ziran fazistak, Nafarroan pasetako
gauzak eta…
Urte horretan, Eusko Jaurlaritza egin zan urrian eta nire aitxe egin eben “jefe de
reclutamiento”.
12. Orduan joaten ginan txokolatea edo meriendea hartu eta hortik denporea
pasetan. Gogoratzen dot egun baten, arratsaldea izan zan, ikusi gendula zeruan
argitasuna eta guk ez gendun jakin zer dan, eta izan zan Gernika erretan.
Orduan Bilboko etxea hutsitute egon zan eta nire neba eta ni joaten ginan aste
bat pasetan. Joaten ginenean izaten ziran sirenak eta Eskolapioetako
errefugiora joaten ginan.
Irailean bonbardeoa izan zan Bilbon eta ez ginen urten etxetik, erdi negarrez
egon nintzan ni bildurragaz, baina bai gomutatzen naz orain “La Campa de los
ingleses” danean, egon zala egurren almazena eta dana zegoan zutan. Egun
horretan etorri ginan Bakiora eta aitxe denbora guztian Bilbon. Maiatzean,
fazistak sartu ziran Bakiora eta aitxek eroan ginduzan Bilbora, maiatzaren 3an
edo. Tarde genduzan Bilbora 3 ordu kotxez, ze baserritar guztiak zihoazen
bidetik, ebakuazinoan, gurdiakaz, eskapetan. Bilbon zortzi egun egon ginan, eta
Biarritzen egon zalez izeko Tere, hara joan ginen hegazkinez. Akordetan naz
abioan gindoazela Birgilanda ikusi gendula. Neskamea be eroan gendun geugaz
ze ama haurdun zegoen. Atara kontuak zelako suertea euki gendun ze hurrengo
abioia bota egin eben.
Ziburun alokatu gendun etxe bat eta handik Cambora joan ginan. Han beste
familia batzuk be egon ziran. Han frantsesa ikasi neban eta gogoan daukat
lehenengo ikasi neban esaldia “laisez moi le bicyclette, s’il vous plait” izan zala
( barre egiten dau Arantzak hori gogoratzean). Dana dala gerra aurretik jakin
neban frantses apur bat ze Ugaldetxuko Marik emoten euskuzan klaseak nire
nebari eta niri. 1933an Arantza ikastolako ikaslea izanta dago, Bilbon egon zan
lehenengo ikastolan, Sagrado Corazonen ondoan.
13. Aitxe, Bilbo jausi zanean, Santanderrera arte joan zan eta geroago heldu zan
Cambora.
Handik danok joan ginan Baionara. Dantzan egiteko taldea be eratu zan han.
Egon ziran monjak seglar jantzita. Konturatu nintzan bizitza askoz aurreratuago
zegoela han, igual 25 urte aurrerago hemen baino. Baionan gauzela, egon zan
karnizeri bat, atentzioa deitxuten eustana: Txarrien burua garbi-garbi,
belarrietan papel zuriak sartuta, ikusten neban eta burura zetorkidan Bakioko
Antonia Ardantzakoaren karnizeria .
Kolegiora joaten nintzan bizikletan goizeko 8etan. Nik Españako historiarik ez
dot jakin oraintsura arte, zelan diran gauzak. Euskerea mantenidu neban.
Amak umea euki eban eta 8 egun garrenean hil jakon, hemendik haurdun joan
zana. Han gipuzkoarrak zeuden, Zarauzko mediku batek atendidu eutson, baina
hil egin zan. Entierrotxua egin gendun kutxa zuri bategaz.
Pase gendun ondo, lehengusinak eta danok, dantzan, bueno, gerra aurretik be
ikasita neukazan dantzak Sabin Etxean. Bermeoko batzokia inauguratu zenean
dantzan egin gendun neure nebeak eta nik.
Aitxe ezin zan etorri Bilbora ze 10 urteko zigorra bota eutsien eta “pena de
muerte” bere bai. Bera joan zan osaba bategaz eta Aurelio Artetxegaz
Venezuelara eta gu joan ginan 2. Gerrate Mundiala hasi zanean, berak
erreklameta. Bildur handia pasatu gendun Baionan joan aurretik, papel
baltzagaz eztaltzen genduzan leihoak. Pasaportea hartuteko nire amak hainbat
buelta egin ebazan.
Joan ginan Baionatik Burdeosera, gero Marsellara barku bat hartuten,”President
Adans”, baina hondatu egin eben. Nire amak kontsuladoan sinatu beharra euki
eban urten egingo dauala. Azkenenan etorri zan barkua, judioz, bankeruz,
españolez, “campo de concentración” etatik eskapetakaok eta denetariko
jenteagaz... Dana ingles egiten zan. Marsellatik Barzelonara joan ginan,
estretxoa pasatu eta New Yorkera. 27 egun edo ez dakit zenbat tarde genduzan.
Han, jai bategaz akordetan naz, jesuita batek antolatuta. Gu ikaratuta jesuitak
horretara dedikatzeagaz, guretzako gauza berri asko egozan han, gu ikaratuta
hainbeste nobedadegaz. Holandesak egon ziran eta han ikasi neban pin-ponera.
14. Amak zauri bat euki eban plater bategaz eginda eta barkuan Zumalabetarra
topatu eban, enfermerian. Goizeko lauretan ailegatu ginan, “estatua de la
libertad” ikusi gendun lehenengo. Pasaportea eroan gendun hemendik eta
Jaurlaritzak egindako dirua , Bakion ez ziran fietan diru horregaz.
Atzera joanta zera kontatu gura dot: Bakion nire gizona gudari egon zan
Matxitxakon, niri 9 urte eroaten izan deustaz. Nire lagunak eurekaz, gudariekaz
egoten ziran “bajarían a ligar, supongo” eta ni trukamera jolasten ze gazteagoa
nintzan, eta denborarekin neu ezkondu nintzan beragaz, Iñakigaz.
Uharte batera ailegatu ginan geroago eta beste barku bat hartu gendun
Venezuelara joateko. Egon ziran Saitukoa, Garategikoen osabea eta izekoa be
bai. Euren etxean egon ginan.
Barkuan Venezuelara. Aste bat portuan, aurrerago Haitin lotuta. Han nobedadea
guretat baltzak izan ziran. Gure urteekaz zurtz eginta egon ginan danagaz. IKusi
gendun kartzela bat txisteetan urtetan diran modukoa “los reclusos con la bola”.
Venezuelan etxe xume baten egon ginan, Caracasen, nire ama ez zegoen
ohituta halako bizimodura. Aitxe egon zan han, “he alquilado una casa con
corral” esaten euskun karta baten, baina zelako etxea. Kinta Torren egonta, ama
ezin zan ohitu hartara. Han euki eban Estibaliz. Beroa be jasanezina zan
berarentzat. Neskameak be baltzak, ezberdintasun asko. 7rok eta Estibaliz, 8
neba-arrebok bertan. Han barriro hasi behar eta aitxe, egurren negozio baten
ibilikoa zan legez, etxeak egiten hasi zan. Triste ikusten neban nik, gaixotu egin
zan eta bertan hil zan 49 urtegaz. Geroago ekarri gendun beraren gorpua.
Horregaitik etorri ginen 5 urtegarrenean. Jon ez zan etorri soldadizkea ez
egitearren. Bertan gelditu zan.
Arantzan familia Venezuelan
15. Atzera hona etorri eta hemen ez gendun aurkitu askatasunik. Dana bandera
española, han bardin zan edozein izen ipinita, baina hemen ez zegoan
libertaderik. Dana diferente topatu gendun barriro bere. Aitxeri
500.000pezetako multea bota eutsien eta hori apurka-apurka ordaindu beharra
euki gendun. Etxe bat salduta eta halan edo holan. Kinta Torre libratu zan. Gero
ETAkoakaitik esaten dabe “el impuesto revolucionario, pero a mí ya me lo
pasaron los fachas”. Peseta bi kostetan zan dozena bat arrautza, atara kontuak.
Gerora bere, guk euskerea maite gendun legez danaren gainetik, arazoak euki
genduzan umeen izenakaz.
Maite doguna bihotzez eta gorputzez defendidu behar dogu!”
16. Juli Mañarikua
Erauzkin
1937an 12 urte
Julin aitxe eta neba-arrebak menditik ibiltzen ziran behiekaz.
Mañun bizi ziran gerra denporan.
Akordetan da soldaduak etorri zirala Bermeo aldetik eta amak
etxetik urten eta ganadua euki eben lekura joan gura ebala.
Aitxek ez joateko inora esan eutson baina berak ez eutson
kasurik egin eta joan egin zan ganadua zelan zegoan ikustera.
Han harrapatu eben soldaduek eta eroan eben eurekaz. Ez daki
nora, Mungialderantz edo… Eurek bien bitartean aitxegaz
etxean. Zortzi egungarrenean agertu zan, eurek ezer jakin barik,
eta halako baten, etorri zan etxera.
Juli eta familia euren etxea itxi eta Frantxuenen egoten ziran.
Frantxuene baserri bat zen, euren baserritik paraje zegoena,
baina babestuagoa edo seguruagoa zan eta han egoten ziran
tiroak eta bonbak egon ziranean. Etxera bueltan joan ziranean,
dana apurtuta eta behiak eta txahalak eroanta topa ebezan.
Akordetan da bere bai, zelan joan ziran gau erdian aita eta
osabea lehengusinaren bila Bermeora. Lehengusina, Justina,
krieda egon zan Bermeon eta basorik baso joan eta etorri ziran,
baina ekarri eben etxera.
17. Martina Uriarte
Basañez
1937an 12 urte
Lehenengo-lehenengo, mantak kendu eutsiezala akordetan da. “ Hori gorridxek
esaten geuntsienak egin euskuen, geuk estimedu eukiko genduzan mantak,
baina antza eurek beharrizana, frenterako edo…”
Aitxen bildur zan Martina, aitxen bila etor ez zeitezan, ezer pase ez zekion.
Pantxike eukitzen eben etxean, Agarretxuko lobea, eta apur bat fanderoa zan
legez, eta soldaduak erretiradan egozala, kamaran dantzan hasten zan. “Egon
zaitez ixilik” esan arren, dantzan jarraitzen eban eta Martina, “ gaztea izan
nintzan, baina gaztetatik zahar eginda eta aitxeri ezer pase ez zekion
bildurragaz beti”.
Egun baten, akordetan da soldaduak etorri zirala iladan eta errekara botaten
ebela burua bonbak entzuterakoan. “Esaten eutsien elkarreri: ¿Quién está ahí,
el cabo bigotes? Memorian daukat”. “Bildurra eta bildurra ze danak eroaten
ebezan aurretik , adibidez Bernardo Patxuleneko”.
Agarretxun egiten gendun lo batzutan eta txarriei jaten emoten etorten zan
aitxe Artzara, errekondotik, abioetatik libretako. Egianeko terrazan zegozala
Jatatik zetorren proiektil bat jausi jakien albora.
18. Gogoratzen da gero Paulino etorri zala, nebea, ez gendun jakin non dabilen
bere, eta Larrondora joan zirala. Ogia ekarri eben kamioietan eta gu pozik ogia
geunkalako.
Goikotzaldetik sartu ziran frankotarrak, ordurako gorridxek Jatarantz joateko
bidean, nahiz eta berton behean be, hemengo basoetan, hainbat sarraski euki
bando bien artean. Olatxun taloak emoten eutsiezan zeozelan libretako.
Larrondora joaten ziran , esan bezala, Paulinogaz, beheko istiluetatik libretako
eta han arbolapean egoten ziran abioetatik babestuteko. Etxerantza datozela
abioaiak run-run-run pasetan ziran etxe ondoko gurpil handi baten ezkutatu
ziran soldadu bategaz batera.
Guk ez gendun ebakuatu, baina ikusi gendun pasetan jentea gurdiekaz , Felix
Etxebarrikoa esate baterako, tristea izan zan ha! Marqués de Tordesillas izan
zan orduan inguruko baserri askoren jabea.
Oilotegia tiroakaz bota eutsien, etxea justo justoan libratu zan. Makina bat
bonba jausi ziran auzoan.
Orduko eskola umeak
19. Juan Barrenetxea
Baranda
1937an 12 urte
Ermun bizi zan orduan. Gogoratzen da frentea Bermeora sartu zanean, gero
Sollubetik gora joan zirala eta han beste hamabosta egin ebala. Bonbardeoakaz
akordetan da eta zelan joaten ziran hatxetara ezkutatzen. Batzutan han egoan
tunel antzeko batera eta beste batzutan eurek egindako gordelekura.
Gero frentea hona pasa zala, Bakiora, baina orduan trankil egoten ziran.
Nazionalek bakarrik euki ebezan abioiak, gudariek ez zeukaten. Hamabost egun
edo holan egin ebezala hemen.
Ez eben ebakuatu, beste batzuk bildurragaz egin eben, baina eurak hantxe
egozan geldi. Osabeak, hil zanak, bai despedidu eban ama, ze Itsasalde
batailoian egoan. Beste batailoi batzuk be egon ziran eta trintxerak egiten
zebiltzan Jatan, eta osabea etorri zan gau baten eta esan eutson amari “inora be
ez mugitu, ze hau galduta dago eta gu bagoaz hortik horrantza”.
Barkuak hondoratzen be ikusi dauz, gerorago be bai, “Guerra European”.
Goserik arean bere ez dau pasatu, ze etxean ardiak, gaztaiak eta danatarikoa
zegoen.
Beste gauza batzuk be badekoz Juanek kontetako: Sartu ziran italianoak eta
danatarikoa Bermeora. Kriada egoan kabuko andra batek ikusi ebanean
Bermeora sartu dirala nazionalak, gaztaiak bila etorri zan euren etxera eta konte
eutsien dana. Halako baten etorri ziran soldadu bi. Andra horrek zarata batzuk
egin eutsiezan “viva” eta han eraman zituezan etxeko guztiak aurreko bidera,
beheko etxekoak eta eurak (Meabe batailoikoak ziran soldadu biok). “¿Qué
pasa?” Gero Eneperiko Beniton etxearen aurrera. Aitxitxe be bai. Hartu ebezan
neskato biak eta aitxitxe eta Mungiara eroan ebezan. Besteei etxera joaten itxi
eutsien. Halako baten argitu eben dana eta etorri ziran etxera. Oidalango
sustoa!
20. Mari Uriarte
Rementeria
1937an 12 urte
Mari se acuerda cuando entraron los militares, que entraron por Goikoetxe, por
allí entraron los primeros, por lo menos ella tiene ese recuerdo.
Vio pasar a los militares también cuando llegaron por toda la carretera, de
Bermeo, con bandera española, algunos monos y una cabra. Ellas estaban en
casa y en frente de su casa vieron cómo les recibían algunas señoras famosas
del pueblo, cuyos nombres prefiere que no aparezcan. Ellas les miraban, las
otras saltando, los italianos decían “porca miseria”.
Les llamó mucho la atención que el de Ereño, un hermano de Tere Ereño, el
mayor, venía vestido de gudari, ellas le dijeron “ ten cuidado, entra en casa” y
les dijo “yo voy, no tienen por qué hacerme nada”. Se sorprendieron porque
efectivamente no le hicieron nada.
Ellos no evacuaron, entonces había mucho miedo. Se acuerda que los hombres
hicieron una reunión con Don Jose Maria Cirarda y Don Antonio Alegria. Algunos
decían “para qué os vais a ir, vais a volver y vais a tener más problemas”.
Entonces, su padre se pasaba todo el día en el monte, su padre y como su padre
otros muchos; a la noche volvían.
Al Padre de Mari, que era carpintero, le obligaban a hacer cajas para los
muertos en Jata, a todos los que morían en Jata les tenían que hacer las cajas,
sin pagarles claro. También les mandaban a Jose Maku y a su padre a por
muertos a Jata. En casa les obligaban a tener algún militar y el que estaba donde
ellos, cuando oyó que les mandaban a por muertos, dijo que no podían
21. obligarles a eso porque no podían entrar en zona de guerra ya que se
arriesgaban a que les dieran un tiro. Entonces dejaron de hacer ese trabajo.
En las huertas de Mari, en Uribarri, había dos cañones y en Gorronda había más.
Allí, según ella, estaba la plana mayor.
Cuando los aviones, iban a Hiru, una casita pequeña al lado de Aldekoa, a todo
correr, porque decían que a cosas pequeñas era más difícil que tirasen, allí iban,
cogían lo más preciado que tenían y a refugiarse (Mari se emociona con el
recuerdo). Iban junto con otras vecinas, las de la barbería, Juanita Zabala y
otras. “Allí rezábamos no sé ni cuánto, entonces se rezaba mucho”.
Hambre no pasaron pero sí un miedo terrible. No había clase en esos días.
Luego vino Dña Emilia, que era una maestra estupenda, que no se metía en
política. Cuando cogían un pueblo les hacían salir en manifestación y con boina
roja. Antes de clase tenían que cantar el “cara al sol” pero con Dña Emilia casi
nunca cantaban. Una vez que vino la inspectora, se pasó la maestra un apuro
terrible porque no sabían los finales de España UNA, GRANDE y LIBRE y en lugar
de eso dijeron respondiendo a los gestos de la maestra:
España (la maestra con un dedo) UNA
España (la maestra sin respirar) DOS
España tres, ¿verdad? (el inspector) SÍ SEÑOR
Se acuerda que unas chicas de Durango vinieron a Bakio a refugiarse porque
habían bombardeado Durango y jugaban con ellas. Estando jugando todos
juntos, empezaron los bombardeos de Sollube y les entró una llorera tremenda
porque revivían los hechos anteriores.
Vieron venir los gudaris de retirada. Se acuerda que empezaron a correr y a
tirarse al agua y al final se fueron al convento y estuvieron refugiadas allí.
Hambre no pasaron. Tenían las cosas de la huerta y unos parientes de Bermeo
les solían traer aceite. No había clase, la escuela se cerró.
22. Gregori Renteria
Gaubeka
1937an 11 urte
Gogorapen on bat dauka Gregorik gerrakoa, ogi zuria emoten
ebela okindegian eta hara joan ziran Santi , nebea, eta biak,
pozik, ze aspaldian ogirik ikusi barik egozan eta.
Ikusi ebazan soldaduen joan etorriak Jatarantz, baina etxetik
gitxi urteten ebelez, arriskuan ez ibilteko, ez dauka oroitzapen
berezirik. Balak leku guztietatik egozala bai.
Hori bai, abioiak zetozenean aitxek eta amak etxetik ataraten
ebiezan non edo non ezkutatzeko. Amoma eta aitxitxe be
etorrita egoazan, Morroskonekoak, peligrutik ihesi. Gernikan
egoanean lodiena, Mundakako osaba bat be eurenera etorri
zala gogoratzen dau. “Kojoa zan eta…”
Goserik ez eben pasatu ze indabak, patatak eta taloa etxean
eukiezan. Orioa beste gauza batzun truke lortzen eben.
23. Santa Peña Garcia
1937an 10 urte
“Nosotros vivíamos mucha gente en casa, mi padre, mi madre, mi abuelo, una
nieta, y nosotros cinco hermanos. Yo recuerdo poco, pero sí me acuerdo que la
gente empezó a marcharse del pueblo. Iban con un montón de cosas, con
borricos y llevaban hasta máquinas de coser. Nosotros nos quedamos, mi padre
dijo que éramos muchos para movernos y nos quedamos en el pueblo. Hicimos
bien porque no habían llegado a Málaga y tuvieron que volver, entraron los
nacionales y hala!! Todos para casa. A un hermano de mi padre le cogieron
cuando volvía y lo fusilaron, era republicano. A otra vecina también le mataron
al marido y a seis hijos. Fue terrible. No eran nada, no hicieron nada, pero los
mataron.
Hambre no pasamos, trabajábamos la huerta y teníamos un olivar, así que
aceite y pan teníamos todo el año.
Cuando oíamos a los aviones corríamos todos a una casita que había cerca de
donde vivíamos, todos los niños juntos.
Anécdota: Teníamos una vecina que tenía un hermano, un chico joven que
era…. Esa vecina fue donde un falangista conocido del pueblo. Tenía una tienda
y esta vecina fue allí y le dijo: “Qué hago con mi hermano, me lo van a quitar, se
lo van a llevar” y él le dijo: Escóndelo. Gracias a dios se salvó.
Tengo muchísima pena del tío que fusilaron, lo recuerdo como si fuera hoy. Él
quiso esconderse pero en mi casa le insistieron para que no se escondiera
porque si no iban a matar a nuestro padre. ¡Qué dolor! Porque se quedó y lo
fusilaron.”
24. Mertxe Adan Arroyo
1937an 9 urte
“Yo vivía en Portugalete. Tenía 8 años hechos en noviembre y me acuerdo que
era el 16 de julio del 37 y fuimos a Santurce con un tío, pues eran las fiestas del
Carmen. Me acuerdo que mi tío, en un momento dado, dijo “vamos para casa
que esto se esta poniendo muy feo”. Vio mucho movimiento y se empezaron a
oír tiros. Nosotros corrimos por donde venía el tranvía y al llegar a Portugalete
nos dijeron que habían matado a “Makinilla” (era un peluquero) y a otro.
A mi padre le llamaron para ir al frente (los gudaris) y mi madre lloraba mucho.
Yo subí donde mi abuela y le dije que mi madre estaba llorando mucho porque a
mi padre le iban a matar, pero ella me dijo que tranquila, que mi padre no se
moría.
Mi padre era telegrafista y estuvo en Balmaseda pasando partes de guerra.
Todas las semanas venía un miliciano a traer su ropa interior para que mi madre
la lavara. Una de las veces, mi padre pidió que yo fuera a Balmaseda para estar
una semana cerca de él. Mi madre no quería, pero mi abuela la convenció para
que me dejara. Llegué a un caserío enorme, como un palacete. Mi padre estaba
en el sótano, dándole a la maquina. Ir a Balmaseda y al día siguiente
bombardearon Portugalete. Bueno, yo digo al día siguiente, pero lo mismo
podía ser al de dos días.
Mi padre salió conmigo muy de noche y empezó a parar camiones para que nos
llevaran a Portugalete, pero decían que habían bombardeado y que iban para
Santander. El comandante le dijo a mi padre “no se preocupe por la niña que
me la llevo yo a Santander”. Mi padre me escribió un papel en el que ponía
quién era yo, quiénes eran mis padres, dónde vivía… Lo metió en una petaca de
tabaco y con un imperdible me puso en el tirante de la camiseta. Me dijo que no
me lo quitara para nada.
25. En Santander estuve muy bien. En la casa donde me dejaron me trataban como
a una hija. Todavía me acuerdo de la calle: Atarazanas nº 9,5º dcha. En la familia
había un hermano que era juez y una hermana que estaba de encargada en una
zapatería. Yo salía con las mujeres de la casa y a todos los que se paraban con
nosotros les preguntaba “¿habéis visto a mi mamá?” “Tiene un vestido negro
con muchas flores”. Tenía obsesión con buscar a mi madre. Mi madre no sabía
nada de mí, pues al de poco de ir yo a Santander cogieron preso a mi padre y se
lo llevaron a Santoña.
Yo solía ir a la zapatería con la encargada. Allí se daba calzado de Segarra para el
que lo necesitaba .Se hacía una cola y hasta donde llegara. Luego se cerraba y
hasta el día siguiente. Una vez una mujer me llamó por mi nombre, era de
Portugalete, quería unas botas pero se había cerrado el cupo. Yo le pregunté
por mi madre y me contestó: “Tu madre estará muerta” (Luego la he visto en
Portugalete y le dije: ¡Cuánto daño me hiciste!” “Ya sabes, la desesperación” me
dijo ella.)
Luego marchamos a Asturias, tenían una casita al pie de la carretera. Me puse a
nueces tiernas hasta arriba. Me puse muy mal, pensaban que las nueces me
habían sentado mal pero no, era sarampión. Me cuidaron muy bien. De allí
fuimos a Ribadesella. Embarcamos y nos fuimos a Francia. No pasamos hambre
en el barco, por lo menos no me acuerdo, pero sí que vomitábamos mucho. Nos
daban sardinas en aceite y las necesidades las hacíamos en el sótano del barco.
Estuvimos en muchos sitios, luego pasamos a Cataluña y allí estuvimos en
Porbout, Puigcerda, Barcelona, Gerona, Bañolas y Porqueras. En Porqueras
estuve como en un colegio, pues había muchas camas y fui a un parvulario. La
jefa era una mujer que le llamaban “La Santa”. Estaba en la cama, era muy
morena y bastante velluda. Se encariñó conmigo y todos los días me llevaban a
que me viera. Aprendí a escribir. Se me olvidó el castellano.
Mi madre me encontró por medio de la Cruz Roja. Tenía 10 años. Mi padre
seguía en prisión y le tuvieron que mandar fotos mías, pues no se creía que me
hubieran encontrado.
¡Fue muy duro todo!”
26. Felisa Landa
San Pedro
1937an 9 urte
“Gu Billabason bizi ginan, Jataben.
Bilbora joan ginan izekoagaz eta hurrengo egunean
tio Patxo etorri zan kamio bategaz, berak kamioia
zeukan, eta Artzentalesera eroan ginduzan. Han pisu
baten egon ginan eta soloa be euki gendun, eta
patatakaz eta soloko gauzekaz bizi ginan.
Aitxe, ostute, Makuenen geratu zan, Bakion, eta ama
etxean, Billabason, baina bonba bat jausi zan etxe
gainera eta metrailea sartu jakon besoan. Besoa
inutila geratu jakon.
Gu, gerrea amaitu zanean bueltatu ginan
Artzentalesetik. Denbora hori guraso barik egon
ginan izeko-osabakaz.”
27. Emeterio Bilbao
Bilbao
1937an 8 urte
Mungian bizi ziran 36an. Bere aitxek errota elektrikoa euki eban, (orain taxiak
egoten diren lekuan) eta horregaz bizi ziran. Aitxe kontzejala izan zan Mungiako
udaletxean eta kartzelara joan zan udaletxe guztia. Lehenengo Larrinagan egon
zan, gero Santoñan eta Puerto de Santa Marian.
Hemen zegoala harginak eskatu ebezan eta Emeterion aitxek harria asko
dominetan ebalez, kanpoan lan egitera eraman eben, “trabajadoreetan”.
Besteak hiru urte eta erdi egin eben kartzelan baina euren aitxek suerte txarra
izan eban eta zazpi eta erdi egon zan etxera bueltatu barik. Denpora guzti
horretan Emeteriok ez eban aitxe ikusi, hamabost urte euki arte.
Aitxe Bruneten egon zan, Bruneteko herria berreraikitzen, elizea bere eurek
egindakoa dala esaten eban, “oso polita, oraintsu egon gara ikusten”.
“Bildurra bai pasatu gendun abioiak entzuterakoan, basoz gora egiten gendun
ostuteko”. Amagaz bizi ziran lau semeak. Berak erregatera moduan egiten eban
lan, arrautzak erosi eta gero saldu eta horrela defendidu ziran. Eurek Berangora
ebakuatu eben. Han osaba bat zeukaten, amaren alderditik, eta Santa Ana
auzoan, Opilaga izeneko etxe baten egon ziran. Gero, denborea paseta,
Mungiara bueltatu ziran, baina etxea apurtuta topatu eben bonba bertan
jausita. Orduan berriro martxa atras egin behar izan eben eta Jatabera joan
ziran bizitzen. Han, danatarikoa entzuten gendun: “horrek gorridxok” “hobeto
hamar urtetik gorakoak danak hil”. “Horrek gauza horrek ez dira ahaztuten”
dino Emeteriok.
Eskolara Jataben joan zan, ikasketa sakonagoak aita etorri zanean egin ebazan.
Orduan estraperloa egoten zan eta “guk horregaz atara gendun bizimodua”.
Ezkerraldetik etortzen zan jentea uruna eta gauzak erosten. Trenean etortzen
ziran, pilokadaka, gero berehala joaten ziran berriz trenean.
28. Eugenio Lopategi
Abio
1937an 7 urte
Gogoratzen dau:
“De venir los soldados de Mañuas para abajo,
cantidad, en cuadrillas, llegaban las orugas aquellas y
todas las huertas de Ardanza he visto plantar de
pinos y cañones debajo. Traían pinos enteros y
plantaban por las huertas de Ardanza, < etxeaurreko
soloetan eta danean>”.
“Después, Jata quemándose de arriba abajo, días y
días. Bombardeos, veíamos nosotros todos, bombas
caían a manadas. Todos los alrededores montados
con ametralladoras. Saituas cogido por ellos. Salir
salíamos, cuando veíamos los aviones <mune azpi
batera edo barriketan sartute, aitxe kojoa izan zan
eta. Guk ez gendun ebakuatu, baina gure izeko bat,
albokoa, Truciosera joan zan>”.
<Soldaduek soloetako baba guztiak batzen ebiezan,
harek euskaldunek izan ziran, naparrak gehienak>
29. Estanislao Urazurrutia
Sarria
1937an 7 urte
“Behiekin soloetan gengozala, abioiak eta bere
ametrailadoreak entzun eta berehala, ezkutatzen
ginan neska-mutilak.
Eskolan maisu berriak erdaldunak ziren, eta euskera
gordetzen genduan beldurrez.
Gerra Zibilak haurtzaroa kendu euskun, baina
gurasoen sakrifiziotik arin ikasi genduan nagusi
izaten.”
Miren Azurmendi Imatz
1937an 8 urte
Mirenek ez dau gogoratu gura gerrako gauzarik, baina bai Garain bizi
zala amoman etxean eta Zallara joan zirala ebakueta. Handik bueltatu
ziranean, etxea zarratuta topatu eben eta animali guztiak galduta.
Gero etxe barrira joan ziran, Rosaliaren etxera. Rosalia, dakigunez,
Saturraranera eraman eben.
Gerorago joan ziran, udalaren bidez, Tabernazarrer
30. Mari Garay
Barturen
1937an 7 urte
Akordetan da “horrorizeta” egon zirela umeak izan arren. Luzarragan bizi izan
zan gerra denporan. Ha infernua izan zan!
Bere aitxe hortik egon zan ordurako eta nire ama, bost seme-alabagaz, etxean.
Bildurra eta bildurra! Horretaz oroitzen da gehien bat. Errezelo asko zegoen
bata bestearekiko, ze danak ez ziran bandera berdinekoak. Batzuk
“pelotilleruak” ziran etsaiarekin.
Jatako bonbardeoak bere badakarz burura. Mañutik behera etorri eta bere etxe
ondotik pasetan ziran soldaduak.
Kendubako gosea zeukaten, nahiz eta baserrian, handik edo hemendik beti
batzen zan generoa gosea kentzeko. Ogiaren falta bai sumatzen eben.
Soldaduek etxe ondotik pasetan ikusi ebazan, hilak be bai, gorpuak,
hauzoko gizon batek zelan bajetan ebazan, gurdian, ganaduekaz.
Elexpurura joaten ziran gerra denboran eta hango guztiak ezkutatzen
ziran Basartera bideko troka baten, abioak barruntetan ebezanean.
31. Juan Abio
Ercoreca
1937an 7 urte
"Bakio 1937-Juan Abioren bizipenaK:
Gerra zibileri buruz dekotezen oroipenak zazpi urte bere ez
nekozenekoak direz.
Sollubetik bajatuten ziren gudariak gogoratzen dotez, Jatarako
bidean. Hemendik pasaterakoan opariak emoten eustezan, eta
Jatan hilko zirela esaten eustien.
Goitxis-eko ortuetan kañoi batzuk egozala gogoratzen dot be.
Hortik Jatara botaten ebezan tiroak, eta geure ganetik pasetan
ziren haren balak.
Dekoten beste oroitzapen bat, eskola zarratu ebela da, maisuek
soldadu joan zirelako. Orduen umeak pisu batera joaten hasi
giñen, Margot Uriarte genduela andereño, Floren Uriarteren
alaba zana.
Beste baten, soldadu nazionalak bajatu ziren, eta, baserrire
sartute, nire aitari Amerikatik ekarri eban zaldidxen montateko
silla bat kendu eutsien, han pastore egoela erabili ebana. Berak
estimaziño handixe eukotson silla horreri, idxe-idxe bere
Ameriketarako biejatik eukon oroitzapen bakarra."
32. Birginia Abio
Erkoreka
1937an 6 urte
Usainaren oroipena geratu jakon Birginiari.
Soldaduek, gehienak italianoak, tabako rubioa
erreten eben eta tabakoaren papela, “platazko
papela usaintzen gendun, gusteu guri haren usaina”
Jaten egoten ziran soldaduak euren etxean, hori be
gogoan dauka. Tia mojea eta ama, biak ibili ziran
eurentzat taloak erretan. Gehiago ez dagoela ezer
esan eutsien amak eta behi batek egin eban murrusa
eta euren artean berba egin eben esanez “ya tienen
niños aquí” eta libratu egin zan behia. Gero, baba
artera joan eta babak gordinik jaten ebiezan. Ez
dauka bildur askoren oroipenik, aitxe eta aitxitxe bai
egon ziran basoan ostuta.
33. Joseba Verdes
Rola
1937an 5urte
“Nosotros teníamos una imprenta y cuando yo tenía 5 años me
acuerdo que mi padre junto con Juanito Ajuriagerra y Lucio Artetxe, se
quedó en Bilbao para defender un poco el negocio. Mi madre y yo con
mi tío Txomin y aita Patxi Salazar (que era secretario de Mateo Mugika,
el obispo) nos fuimos a Francia.
Nos fuimos en el último viaje del Habana. Desembarcamos en La
Rochele y fuimos a Cambo. Allí nos quedamos en una casa, en el primer
piso. Estuvimos muy bien, me acuerdo que en la planta baja había una
confitería y yo con una cuerda, ataba una alubia a una cuerda y
pegaba en el cristal y ellos me ataban una chocolatina.
Joseba ama eta osaba Txomin Cambon Joseba eta ama
Ama entró a trabajar en el hospital de Cambo y gracias a eso fuimos
viviendo. Aparte de eso, el tío también tenía algún dinerillo y fuimos
34. tirando. En Cambo fui a la escuela, perdí el euskera que sabía y aprendí
el francés. Allí hacíamos vida normal. Aparte de suspirar por aita que ya
estaba en la cárcel (primero en Larrinaga y luego en Burgos),
condenado a muerte, nuestra vida fue como la de los demás.
Como anécdota os puedo contar que un día vinieron unos titiriteros y
me fui con ellos, me buscó La Polis. También me acuerdo que allí hice
la primera comunión con aita Patxi, en la gruta de Lourdes. Unas
mujeres, que se enteraron que era hijo de un condenado a muerte, me
regalaron una virgen (que todavía la tengo por aquí).
Más tarde, mi tío Txomin se fue a Venezuela y aita Patxi a Cuba. Nos
quedamos mi madre y yo solos porque la familia Zubiri, que también
evacuó con nosotros y vivía también allí, creo que también se fue. Nos
avisaron que volviéramos para Bilbao y pasamos la muga pero nos
cogieron y nos llevaron al campo de concentración de Irún. Sólo
estuvimos media noche porque vino uno y empezó a gritar: Anita Rola
y su hijo! Anita Rola y su hijo! Venían los de la liga Gipuzkoana a
buscarnos.
Zubiri sendiagaz Cambon
A mi padre le fuimos a ver a la cárcel en Burgos. Fuimos mi madre y yo.
Cuando estábamos esperando para entrar vino un guardián y le dijo a
mi madre: “Dice el director que me deje un momento a su hijo que
quiere verle en su despacho”. Don Antonio se llamaba el director y fui
35. a su despacho y por otra puerta entró mi padre y pudimos abrazarnos
unos minutos. Fue muy gratificante poder abrazar a mi padre. Luego le
conmutaron la pena y volvió a la imprenta.
Cuando entraron los nacionales, otro impresor (no voy a dar nombres
para no herir a nadie) fue a apropiarse de lo que había pero se
encontró con mi padre dentro. Mientras mi padre estuvo en la cárcel,
mi tía Tere se hizo cargo de la imprenta. Luego, cuando mi padre
volvió, como iba diciendo antes, no le dejaban importar nuevas
máquinas y optó por algo más sencillo. Una imprenta más pequeña
(tarjetas de visitas y cosas así). Se dejó la impresión fuerte. Era una
imprenta nacionalista y quisieron hacerla desaparecer, aniquilarla,
pero siguió para adelante.”
Kontxi Cearra
Quintana
1937an 3 urte
“Yo era pequeña, tenía dos años y medio, pero mi madre me contaba
cómo nos refugiábamos en los túneles, cada uno tenía su sitio fijo. Mi
madre tenía un colchón allí y nosotras éramos cinco hermanas. En casa
teníamos todo preparado, los abrigos, el calzado y todo bien puesto en
la puerta, para que cuando sonaran las sirenas saliéramos corriendo,
hasta llegar al túnel y situarnos en el colchón que nos pertenecía.
Íbamos con el pucherito de comida. Mi padre no estaba, mi padre
estaba escondido por ahí. Después de la guerra sufrieron muchas
represalias, les cerraban la tienda…”
36. Edurne Antxustegi
San Pedro
1937an 5 urte
“Gogoratzen naz, denbora haretan Jose Mari, nire nebea, Jatara joaten zala
astoagaz janaria eroaten han egoten ziran gudariei. Beste nebea, Jose, gerran
ibili zan.
Akordetan naz, bere bai, batailea egon zala Jata inguruan, antza… hor…,
Portume parean: Gorridxek egon ziran ostute eta nazionalak ezustean
harrapatu ebiezan eta hainbat hil zituezan. Olezko kajatan bajetan ebezan eta
hainbat egon ziran, dozena bat baino gehiago.
Gu ez ginen etxetik mugiduten, tiroak eta bonbak entzuten genduzan baina etxe
barruan gelditzen ginan. Gure etxean Jatabeko familia bi bere egon ziran,
errefugieta, ganadu eta guztiagaz etorrita.”
Bittoriano Diman bizi zan eta bost neba-arreba ziran. Han, konbate asko egon
ziran eta abioiak etortzen zirenean, Obako hatxatan ostuten ziran. Horretan
kobatan, egunak jan barik be egon ziran. Errefugieta dagozala, aitxitxe hil jakien,
gaixoagaz, eta soldaduak aurretik dirala, eroan behar izan eben enterretan.
Gauez, aitxitxe lepoan zeuriela, han joan ziren basorik baso. Bictorianon aitxe
joan zan soldaduekaz eta gorpuegaz.
Gero Igorrera joan ziran, osaba baten etxera.
37. Julian Ugalde
Ormaza
1937an 5 urte
Gauza gitxigaz gogoratzen da Julian, 5 urte bakarrik
eukazala eta, baina bai erakusten dau, sirenak
entzutean, joaten ziran gordelekua. Nahiz eta orain
bide barriagaz porlanduta egon, orduan be
Armintzara doan kamino azpitik zegoen urbidean
ezkutatzen ei ziran Garaiko auzokide guztiak.
Horretaz gogoratzen da eta lekuraino doa
erakusteko.
38. Pedro Goitia Bilbao
1937an 5 urte
Pedrok 5 urte egin ebazan apirilaren 26an, berak dinon moduan Gernika
bonbardeatu eben egun berdinean. Bost urte bakarrik euki arren, gauza askogaz
akordetan da “zelan ez naz akordeko ba?”:
• Argi-argi dauka zelan ezkutatzen ziran pinu handidxen ondotik joan eta
berantz zegoan troka baten. Hantxe egoten ziran geldi-geldi abioen
bonbetatik libratzeko.
• Elexpuruko etxe nagusian soldaduak egon ziran eta hantxe joaten ziran
hiru anaiak eurengana, umeak ume, eta euren errukidxe sortarazi eta
ogidxe, txokolatea, sardina latatxuak, arroza eta hainbat gauza lortu.
• Argi-argi dauka gaur egun be non jausi ziran bonba handi bi, itzelezko
zuloak eginaz, Iparragarreko trokan eta Katxonerako bidean.
• Barre eginaz gogoratzen dau egun zoriontsu bat, non Pedro Ardantzakoa
etorri jakien saku bete erropagaz. Ha bai poza, tailarik, ez kolorerik, ez
tamainurik ikusi be egin barik, hantxe jantzi ebezan erropak eta
oinetakoak euren gorputz erdi biluztuak eztaltzeko.
• Kortan behia eta txahala euki ebezan eta han eroan eutsiezan soldaduek,
ez, behia ez, “hay niños y la vaca habrá que dejarles para que puedan
beber leche”.
• Ez da gogoratzen aitxen gauzekaz, bakarrik hortik ibili zala gerran, ez daki
nondik, baina bai gogoratzen da non egiten eben lo amak eta hiru anaiak,
barrika baten barruan.
“Ez naz gehiagogaz akordetan” dino. Nahikoa 5 urteko ume batentzat!
39. Mari Carmen Aldazabal
Orpegui
1937an 5 urte
“ Amoroton jaio nintzen 1932ko urriaren 28an. Gerra denporan, 1937an, 5
urte egiteko neukazan. Gernikara, ama hil egin jatan legez, amomagaz
etorri nintzen, nire izekoaren etxera, amomaren alabea. Han gagozala
sirenak hasi ziran, haixe daukat memorian, bajetuten ginan behera, ikusten
neban jentea sakuak orma kontran ipinita. Gero esan eustan aitxek,
handiagoa izan nintzenean, harek sakuak bonbakaitik izaten zirala.
Gero Gernikatik Lekeitiora, ez dakit noz edo zelan joan nintzan, Lekeition
kanpaiak joten ebezan. Arin kalean gora. Oraintxe be haixe kalea ikusten
dot, aldatza, zaratak neuri deiadarrez, antza geldiro korriduten neban. Gero
pase nintzan Ispasterrera. Ispasterren abioak datozela, ez dakit zer
datorrela, amoma hasten zan. Kasua da ze nik ez neban kanpairik ez ezer
entzuten. Hasi ginan arinik arin eta kaminoan azpian, kantarila moduko bat
egon zan eta hantxe barruan sartuta, amomagaz eta danakaz. Hantxe
nauela, abioiak, baju, baju, bajuan ikusitakoa naz.
Geroago, paseko zan denporea antza, eta abioien zaratea entzuten
gendunean, amomak eta aitxek esaten euskuen botateko behean ganera,
eta egoteko geldi abioen zaratea ahaztu arte. Halantxe egoten ginen abioak
pasatu arte. Halako baten aitxe hasi zan: Gernika erretan! Gernika erretan!
Gorri, gorri, gorri zerua, suagaz.
Nire izekoa eta nire osabea ezagutu ziran Gernikako fabrika baten, hara
errefugiatu ziran. Bonbardeoa hasi zanean, fabrikara pasatu ziran. Osabea,
40. Bernardo, sasi piloan makurtute egon zan eta hasi jakozan besteak ,
“Bernardo erdu hona” eta handik altxatu eta joan zanean, bera egon zan
lekuan bonbea jausi zan. Hori izekoak esanta dakit. Izekoaren etxea des
egin zan eta izekoa lotu zan giltza eskuan dauala.
Gero etxeak egin ebazan, zelan da… “los presidiarios” eta izekoari errenta
bajuan ipini eutsien pisu bat, oraintxe geuk daukaguna.
Ogiaren episodioa (Mari Carmenek etxean gordeta daukon ogi puxkarena)
holan izan zan: Ogia izekoak euki eban Gernikan. Izekoa, kaderea apurtuta
dagoela, sartu gura eben erresidentzian, berak ez eban gure, eta nik esan
neutson aitxitxeri “Jesus, geuk ez dogu hartuko?” eta “bai” esan eustan
“goian eskatuko dogu logela bat eta ekarri etxera”. Halan ekarri gendun
Olabarrire. Ogia berak ekarri eban, hau gerrako ogia da. Hemen egon ziran
monja batzuk eta erakutsi neutsien ogia eta esan neutsien gabonatan zer
egiten dodan eta esan eustien ez galtzeko ogia ez eta ohitura hori bere.
Mahaia bedeinkatuten dogunean eta afaria jaten dogunean azpian ipini eta
gero gordeu.
Bakioko aitxitxe eta beste asko ostute egon ziran gerra denporan.
Azerotxotik “tienda de campaña”k egon ziran ipinita soldaduentzat eta
harriak edo bota eutsiezan. Aitxitxeri, Basteikoari eta… bota eutsiezan
erruek. Gero ostu egin behar. Amoma bakarrik etxean. Soldaduak etorten
jakozan menditik, barrura sartu, jaten eta…
Hamazazpi urtegaz etorri nintzan Bakiora, Javier Bidegain alkate dala.
Bidegaintarren aitxe militar famosoa izan zan eta mesedeak egiten ebazan,
soldaduskatik libratu eta holakoak.”
41. Manu Lopategi
Abio
1937an 4 urte
“Milizianok hantxe egoten ziran, kuartela zeukaten Saitxun. Kainoiak
egoten ziran alboan Jatara tiretuteko. Italianoak izan ziran. Santi
txikitxua izan zan eta “Santi, vamos, toma txokolatino, txokolatino”
esaten eutsien italianoak. Edozer egiten gendun umeak ginan eta,
bonbak ekarri be bai sasiarteetatik. Ez gendun bildurrik eukitzen, ez
kainoienik, ez tiroanik ez ezenik.
“Por Sollube pasaban los antiaéreos”. Solo-barrenetan eta mune
azpietan gordetan ginen abioiak pasetan zirenean, barrikak eta
holakoetan. Amak sartuten gintun barruan eta han egon geldi.
Soloatatik be joaten ginen amari eskapan eta bonbak eta halakoak
koixu eta ekarri, erremente barik. Itzako osabeak, gerran ibilikoa izan
zan, “mutilado de guerra”, eroaten ebezan hortik botateko. Osaba
horrek, Demetriok, 7 urte egin ebazan zigortuta Panplonan. Amoma
Manuela, Itzakoa, joaten zan, kargea buruan hartuta, bisitetan.
Goserik ez gendun pasatu, “alubias y alubias, mañana, tarde y noche”.
Tio Justok eta semeak bai ebakuatu eben, Truciosera joan ziran, baina
gu ez. Gero, tio Juston behi bat kentzera etor jakuzan, Tomas galdu eta
Fermin Alardonekoa, subastatu egingo ebela eta, baina aitxek ez
eutsien itxi. Aitxe okerra izan zan “ era cojo pero valiente”. Eta halantxe
bizi izan ginan, gitxigaz, baina pozik.”
42. Pepita Longaray
Garay
1937an 4 urte
“Yo tendría poquitos años, tres o cuatro, y me acuerdo que bajaban los
italianos por Luzarraga. Nosotros vivíamos allí.
También me acuerdo cuando venían los aviones y nosotros bajábamos a una
cueva que había ahí en Peñas Rojas, en Askada, como se le llama ahora.
Nosotros íbamos con una tía cheposita, hermanastra de mi padre, y un día que
íbamos a la cueva pasamos por debajo del puente y mi abuelo empezó a gritar
“quitaros de ahí”. Era donde caían los tiros. A la cueva nos llevaban la comida en
unos cestitos. No sé quien venía, alguien de casa sería seguramente, pero no sé.
Allí nos escondíamos mucha gente. Era una cueva grande. Ahora está tapada.
Miedo no me acuerdo que pasara, era muy pequeña, pero sabíamos que algo
pasaba porque andábamos de un lado para otro. Una vez estábamos comiendo
en la roca de fuera y vino una bandada de gaviotas. Nosotros pensamos que
eran aviones y echamos lo que estábamos comiendo y corrimos para la cueva.
Comer comíamos lo que había, éramos muchos en casa y mi madre trabajaba
en lo que podía.
Mi padre estuvo mucho tiempo sin venir por casa, unos dos años y medio. Era
marino, así que le tocó estar en barcos. Mi abuelo también se libró por churro.
Era cantero y trabajaba allí, aquí… donde podía. Un día vinieron a por él y no
estaba en casa y los que vinieron a buscarle nos dijeron “de buena se ha librado,
pues si llega a estar en casa le llevamos a la playa y allí se queda”.
Me acuerdo también que ahí, en donde ahora vive Goyarrola, era el Casino, y
allí había algo de la falange y nos obligaban a cantar y teníamos que llevar una
boina roja. Mi madre no tenía ni para zapatos coma para comprar boinas
estaba.
43. Amaia Liste
Urrutia
1937an 3 urte
“Sí tengo una idea, que era muy pequeñita, recuerdo
eso, que habían echado bombas en Gernika y la
gente que corría y que corría y se escapaban y
nosotros mirando para San Pelayo para ver si venía
gente”.
Miren, txikia izan arren, akordetan da zelan ostuten
ziran aitxegaz etxe atzeko zulo baten abioaiak
pasetan zirenean. Aitxek negar asko egiten ebala be
bai.
Auzokide frankotar bat etorten jakien batzutan
meatsu eginez "bihar etorriko dira zure bila” esanez.
44. Lucia López Prieto
1937an 5 urte
“Yo soy de Zorroza y lo que cuento me pasó allí. Me acuerdo
que cuando oíamos las sirenas, cogíamos un banquito que
teníamos en casa, nos íbamos corriendo al refugio. El refugio
era como un molino que ahora lo van a hacer monumento.
Cuando pasaba el peligro nos volvíamos a casa.
Pasé el sarampión y cuando estuve enferma mi madre y yo nos
quedábamos sin ir al refugio. Oíamos el ruido de los aviones,
que pasaban encima de nuestra casa, nos metíamos debajo de
los colchones.
Otro día me acuerdo que fueron a otro refugio, debajo de un
túnel, cerca de las vías del tren. En un edificio cercano había
tres milicianos haciendo guardia en la puerta, paso un obús y
mató a dos.
Mis hermanas estaban en Valladolid, yo con mi madre en
Zorroza. Mi hermano con los gudaris.
Un día vinieron los milicianos y obligaron a todos los Zorrozanos
a embarcar para ser evacuados, pero mi madre dijo que no
íbamos a ninguna parte porque mi padre estaba recién
operado. Nos quedamos. Mi abuela y mis tíos fueron a Francia,
incluso sé que otros se fueron a Rusia.”
45. Gotzon Longaray
Larragan
1937an 3 urte
El Padre de Gotzon, Cecilio Longaray, era teniente de
gudaris y por mediación de él, los hermanos y la
madre, junto con otros gudaris, evacuaron a Zalla.
En Zalla tuvieron la suerte de vivir en una casita tipo
“chalet”. La casa era propiedad de un médico, amigo
del padre.
Cuando pasó el peligro, volvieron a Bakio la madre y
los hijos. El padre tuvo que seguir sus
responsabilidades como teniente al frente del
batallón que dirigía.
Terminada la guerra, su padre estuvo muchos años
preso. Gotzon recuerda que fue en alguna ocasión
con su madre a visitarle en Santoña.
46. Jon Lopategi
(bertsolaria)
1937an 3 urte
UMEAK GERRA GARAIAN
1) Gerra aroa aztertzean 2) Hiru urte nituen
zehatz puntuz puntu, gerra hasi zenean
hil zirenak omenduz eta gure GERNIKA
bertso eta kantu, erre zeuenean…
gogoragarri dira Bizi bizirik daukat
umeen hainbat kontu. gomutapenean.
3)Gure etxe ondoko 4) Arratsalde erdian
ORTU NAUSI zaharra, bonbak hasi ziren…
entzun nahiz ikusteko emakume eta haurrak
zen balkoi bakarra… ahal zenik arinen,
Egunez bonba hotsa trenbide azpietan
gauean sugarra. ezkutatu ginen.
5) Biharamun goizean 6) Aita LEGARDAkoa
behi bi buztartuta, genduan jaiotzez…
burdiaren gainean Aitite eta amuma
ahal zena hartuta… geugaz batu pozez,
iluntzean han ginen DERIOrantz jo genduan
Mungian sartuta. bakearen gosez.
47. 7) Aitaren anaia bat 9) Osabaren etxean
Barakaldon zenez gu kokatuz lehenen,
bertara jo genduan aita behiak zaintzera
segidan zuzenez… joatean ondoren…
eta han erre ziran soldadu frankotarrak
gure hainbat amets. atxilotu eben.
8) Aita barik Bilbora 10) Sirenak entzutean
hurrengo pausua geure ingurutik
ez dakit zein kaletan babesa izan guran
(bostgarren pisua) leku segurutik…
ez zen gozoa jaso lurrera jausi nintzen
neuan abisua. laugarren pisutik.
11) Kaskarreko ederra 11) Baneki nork eroan
zen hartu neuana, ginduzen etxera
konortea galduta kamioi bete lagun
itzi ninduana, eskurtsino antzera…
ia hantxe betiko gaur be joango nintzake
galdu neuan dana. bera eskertzera.
13) Eta aita kartzelatik 14) Gaixorik etorri zen
zetorren orduan, kalenturarekin…
etxetik hurrunean amak osatu zeuan
ikusi genduan… sendabedarrekin…
manta bat zekarrela eta hamar ume hazi
abrigu moduan. ginduezan fin-fin.
48. Bakioko San Fernando kapilea
1937. urteko apirilaren 30ean jausi zan Bermeo faxisten eskuetan.
Maiatzaren 6an, Bakiorantzako norabidea hartu eben, Matxitxako
inguruetan egozan Eusko Gudarosteko gudarieri erasoteko. “Frecce Nere”
(gezi baltzak) izeneko italiar-espainiar guda-talde mistoko mila mutil
ahalegindu ziran euskalduneri atzera joan eragiten, baia ezin.
Bien bitartean, egokerearen estuasuna ikusita, Bakioko agintariak,
Leandro Oraindi alkatea buru zala, herria hutsituteko agindua emon
eben. Halan bada, maiatzaren 1ean, herritar askok, gehien-gehienak,
errefuxiatuak eta agintariak ines egin eben herritik, faxistak ganean
etozalako. Herria ia hutsik lotu zan, atzeraka joiazan euskal gudari
batzuk izan ezik. Beroneek Iata mendian eginda eukezan lubagietan
sartu ziran, faxistak noz etorriko, hareeri bertan aurre egiteko usteagaz.
Artean, “Itxasalde” batailoiko gudariak, bakiotarrak batzuk.
Maiatzaren 9an, Matxitxakoko guda-lerroak huts egin eta egun beratan
jausi zan, bada, Bakio faxisten eskuetan. Herria hutsik egoan. Herria
hartu ostean, egun batzukarrenean, maiatzaren 12an, hasi ziran faxistak
Iata mendian gora, arerioak euren jagon lekuetatik urten eragin eta
handik asagora bota gurean. “Frecce Nere” italiar-espainiar 4.
erregimentu mistoko lelenengo batailoiko guda mutilak ziran. Iata
mendiko erasoa hasita egoan.
Eskaldunen jagon lekuak eta adorea hobeak izan arren, lortu eben,
azkenean, faxistak euren asmoa, maiatzaren 19an, baia. Zazpi egunean
eutsi eutseen, jo ta su, euskaldunak faxisteri Iata mendiko bizkarrean.
Ahalegin horretan, alderdi bateko zein besteko gudariak galdu eben bizia
bertan, Iata mendian. Eskaldunen aldetiko barririk ez bajaku heldu be,
faxisten alderdian burrukaldi hatan hildako batzuen barri badogu,
behintzat. Seguru antzean, askoz be gehiago izango ziran.
Burrukaldia maiatzean izan bazan be, handixik eta 4 hilabetera, irailaren
12an, Iata mendiko bizkarrean agertu zan “Frecce Nere” guda-taldeko
espainiar gudari baten gorpua, José Rubio Cuecas izan zan hildako haren
izena. Uradarione errekearen adarrerrekatxu dan Altzaga izenekoaren
ondoan, hatan be. Hil eta lau hilabete garrenean! Bera guda-talde
horretako 4. erregimentukoa zan. Halan egiaztau eban erregimentu
horretako kapilaua zan On Giuseppe Pio Poli jaunak (1937ko
zemendiaren 12an).
Bizkaia galdu zanean, faxistak aurrera egin eben, Santander alderantza.
Bertaratu baino lehenago, “Frecce Nere” guda-taldeko 3. erregimentuko
lelenengo batailoiari “Monte Jata” izena emon eutsoen. Kataluniako
49. frontean, ostera, 1. erregimentuko lelenengo batailoiak eroian izen hori
1938. urtean.
Kapilea edo eleizatxua
Madrileko Museo del Prado deritxonaren zuzendaria izan zan Fernando
Alvarez de Sotomayor y Zaragoza jauna, Ferroleko galiziarra. Sasoi
hatako Espainian artista, margolari ospetsua bera. San Fernando kapilea
edo eleizatxua eregin eragin eban, 1937. urteko maiatzaren 12an, Iata
mendiko erasoan, hildako izen bereko beraren semearen eta beronen
soldadukideen omenez. Horretarako, 1940ko garagarrilaren 30ean
baimena eskatu eutson Bakioko udalari Iata mendiko bizkarrean
(Gaubietako herri basoan) lurra erosi eta bertan “Gurutzadan”
jausitakoen alde eleizatxua egiteko. Hildako semea, Fernando Alvarez de
Sotomayor y Castro izenekoa, alferez probisionala zan, “Frecce Nere”
italiar-espainiar guda-talde mistoko gudamutila. Beragaz batera, beste
bederatzi espainiar gudari eta sei italiar, kapitain bat, teniente bat,
sarjentu bat eta 3 gudari, hil ziran Iata mendiko Arrilabanagako
hatxetan egun hatako burrukaldian, aurki.
Fernando Alvarez de Sotomayor y Castro, Espainiako Falangeko
alferezaren heriotza-agiria eskatu eutson Bakioko udalari A Coruñako
legegizona zan Manuel Sendon Amado jaunak, 1937ko irailaren 6an.
Eleizatxua Arrilabanaga izeneko inguruan dago, Uriarte baserriko Patxo
Uriarteri erositako Ametzetabaso izeneko basoko lursaila baten.
Kapilearen proiektua Pedro Muguruza Otaño jaunak eginikoa zan, gizon
hau Arkitektura Zuzendari Nagusia izan zan sasoi haretan Espainian.
Eregigina, barriz, Raimundo Bilbao izan zan. Kapilearen zabalpena
1943ko garagarrilaren 24an, zapatuz, egin zan. Herriko agintari eta
pertsona esaguratsuakaz batera lagun asko batu ei zan bertara, artean,
Javier de Ibarra jauna, gobernadore zibilaren izenean, eta Bilboko
alkatea, Zuazagoitia jauna. Kapilea Mungiako artziprestea izan zan
Antonio Ganboa jaunak bedeinkatu eban, mezea emon eta gero. Horretan
Bakioko umeen eleizako abesbatzak be esku hartu eban. Kapilearen
ardurea Fulgen Garairen eskuetan itzi eben, eta zabaldu zanetik eta
1955. urtera arte, apur gorabehera, urtero emoten zan mezea bertan
50. San Fernando egunean (maiatzaren 30ean), Fernando Alvarez de
Sotomayor y Zaragoza aitak ordainduta. Gogoratu San Fernando santua
dana Espainiako Falangearen santu jagolea.
Altara ganean, San Fernando erregearen esfingearen margokia egoan.
Altarearen beheko alderdian, Fernando Alvarez de Sotomayor y Zaragoza
jaunak berberak eginda, beraren semearen heriotzearen irudi antzeko
eran, beste margoki bat egoan. Alboko horma bietan, bestetik,
harrinabarrezko hilarri bana. Bertan idatzita egozan Iata mendiko
bizkarrean egun hatan hildako gudari faxisten izenak:
Ezkerrekoan, espainiarrak:
Fernando Alvarez de Sotomayor - alférez
Manuel ……… Gil
Daniel Díaz Díaz
Jerónimo Fernando Ardila
Manuel Fernández Martín
Agustín Palomo
Alfredo Pedrajo
Daniel Ramatar
Josë Vázquez Lahera”
Eskoikoan, italiarrak:
Serafino Migazzo - capitán
Antonino Terranova - teniente
Antonino Mariano - sargento
Modesto Comandone – soldado
Enmanuele Savarino – soldado
Luigi Maiorino - soldado
Bizkaiko Gotzaindegiak, 1944. urteko dagonilaren 4an, emon eutson
Eleizearen baimena Fernando Alvarez de Sotomayor y Zaragoza jaunari
berak eregitako kapilan San Fernando santua gurtuteko fundazinoa
sortuteko. Horretarako, 22.582,85 pezeta emon ebazan jaun harek.
Halan, diruaren zati bategaz, urtero 13 meza esateko ziran, hilabete
guztietan hileko 12. egunean bana eta bestea maiatzaren 30ean, San
Fernando santuaren egunean. Ganerako dirua kapilea bera konpondu eta
kandelak eta orioa erosteko zan.
Hurrengo egunean, dagonilaren 5ean, Alvarez de Sotomayor jaunak
Bakioko abadeari, On Antonio Alegria, bialdutako eskutitzean,
Arrilabanagako kapilearen inguruko egitekoak arean aldatuteko eskatu
eutson. Halantxe, urteko hile guztietako 12. egunean kapilan mezea esan
beharrean, maiatzetik urrira arteko hileetan mezea bertan kapilan baino
ez esatea proposau eutson, ganerakoetan, herriko eleiza nagosian
esango ebala, aro txarra eta abar zala-eta. Sakristau eta
mezamutilarentzako aurretik dirurik iminita ez egoanez, gastu hareek
beste alderditik ordainduko ebazala jakin eragin eutson abadeari. Urte
hatako gastuok estalduteko, bada, 100 pezeta emon eutsozan abadeari.
On Antonio Alegria jaunak, Bakioko abadea, diru kopuru hareri nahikoa
eritxi ez, aurki, eta diru gehiago (30 pezeta mezako) eskatu gura izan
51. eutson Alvarez de Sotomayor jaunari. Gotzaindegiak, ostera, Alvarez de
Sotomayor jaunak eskainia onartutera behartu eban abadea. Beronek
eskatutakoari larregi zala eritxi eutson Gotzaindegiak, Gotzaindegia eta
Bakioko abadearen arteko eskutitz joan-etorrian agiriko danez.
Eleizatxu hori, bada, ez da inoz baseleiza izategino heldu, ez jatorrian ez
eta geroko erabilkeran be, kapilea besterik ez da izan. Herriak ez dau
inoz haregazko ezelango oneraspenik euki. Oker ez banago be,
azkenengo mezea edo prozesinoa 1955. urtearen inguruan egin zan.
Harrezkeroan, bapez.
Kapilea, Armintzako bidearen ondotxuan dago, bidearen azpitxuan egon
be. Armintza bideko goiko ikuspegi nagosira heldu baino lehenago,
Armintzako bidetik urten eta eskoatara, Andiñoko basobidea
(Portumeko lehengo bide zaharra) hartuten dan lekutik 30 metrora,
eskoatara barrian.
1981. urtean harrinabarrezko hilarri hareek behearen ganean txikituta
agiri ziran eta San Fernandoren erregearen ganeko margokia nonork
ostuta egoan. 1982. urtean, barriz, baten batek zatiak batu eta lehenago
egozan lekuetan eta eran atzera iminita agiri ziran, zatiren batzuk
galduta egozala. 1984. urtean, ostera, harriok, altarea eta barruko
gehiena apurtuta eta galduta egozan, betiko. Urteotan, ehiztari eta
basogintzan ibili diranentzako babesleku baino ez da izan kapilea. Gaur
egun, teilatua beheraren ganera jausita eta barruak hutsituta, kanpoko
hormak sasi artean baino ez jakoz ikusten. Hor dago, bertan behera
itzita, betiko, noz jausiko, betiko, noz desagertuko.
Iniaki MARTIARTU
BAKIO
2006ko abendua
RESTOS DE LA GUERRA CIVIL EN BAKIO
52. El 30 de abril de 1937 cayó Bemeo en manos fascistas. El día 6 de mayo el batallón “Frecce Nere”(flechas negras)
compuesto por soldados franco-italianos se adentró en Bakio tras pasar la línea de nuestros gudaris en Matxitxako.
Mientras tanto, las autoridades de Bakio, con el alcalde Leandro Oraindi al frente, mandaron evacuar el pueblo pues
los fascistas se echaban encima. Así pues el 1 de mayo las autoridades junto con muchos bakiotarras huyeron del
pueblo, no así los gudaris, que refugiados en Jata intentaron hacer frente al enemigo. En las trincheras construidas
en Jata se resistieron duramente, entre ellos los del batallón Itxasalde.
Restos de parapetos en Jata
El 9 de mayo el frente de Matxikako pereció y ese mismo día cayó Bakio en manos fascistas. Tras apoderarse del
pueblo, el día 12 de mayo empezaron la subida a Jata queriendo sacar a los gudaris de sus escondrijos y enviarlos
más lejos.
En siete días consiguieron los nuestros resistir al enemigo, pero el 19 de mayo el enemigo consiguió su propósito.
Soldados de uno y otro bando cayeron en esta ardua batalla. Aunque no tenemos referencias de nuestros muertos,
sí nos constan algunos nombres de los soldados franco-italianos. Seguramente los caídos serían muchos
más.Después de 4 meses, el 12 de setiembre apareció el cuerpo de otro soldado español, José Rubio Cuecas, junto
al afluente Altzaga del río Uradarione. El era soldado de la compañía “Fercce Nere” mencionada anteriormente y
compuesta por soldados españoles e italianos. Tras caer Bilbao las tropas fascistas fueron hacia Santander. Antes de
llegar allí, al tercer regimiento del batallón “Frecce Nere” le pusieron el nombre de Monte Jata. En Cataluña, en
cambio con ese nombre se denominó al primer batallón del primer regimiento, en el año 1938.
LA CAPILLA DE SAN FERNANDO
Fernando Alvarez de Sotomayor y Zaragoza, director del museo del Prado de Madrid, mandó construir el mismo 12
de mayo de 1937 la capilla de San Fernando en honor a su hijo, de su mismo nombre, y a otros 15 soldados, 9
españoles y 6 italianos, caídos en la contienda en Jata. Para ello el 30 de julio de 1940 pidió permiso al
ayuntamiento de Bakio para construir dicha capilla, en el terreno que para tal fin compró a Patxo Uriarte en el monte
Gaubieta. El diseño fue a cargo de Pedro Muguruza Otaño y la construcción la llevó a cabo Raimundo Bilbao.
La capilla está situada en el entorno de Arrilabanaga en el terreno de nombre Ametzetabaso.
La apertura de la capilla fue el 24 de julio de 1943, sábado. Además de las autoridades del pueblo, acudieron al
evento Javier de Ibarra, en nombre del gobernador civil, y el alcalde de Bilbao, el Sr Zuazagoitia. La capilla la bendijo
el arcipreste de Mungia, Antonio Ganboa. El coro parroquial de niños de Bakio cantó en la inauguración. La capilla
quedó a cargo de Fulgen Garay y desde entonces hasta el año 1955 se celebró misa en ella el día de San Fernando,
53. el 30 de mayo. La misa era pagada por Fernando Alvarez de Sotomayor y Zaragoza. Recordemos que San Fernando
es el patrón de la Falange española.
Encima del altar estaba la esfinge de San Fernando y debajo la pintura del soldado muerto Fernando de Sotomayor,
pintada por su propio padre. A ambos lados incrustados en piedra los nombres de los soldados del bando fascista
que perdieron la vida, a la izquierda los españoles y a la derecha los italianos.
Izquierda: -Fernando Alvarez de Sotomayor - alférez
-Manuel ……… Gil - Daniel Díaz Díaz
-Jerónimo Fernando Ardila - Manuel Fernández Martín
- Agustín Palomo - Alfredo Pedrajo
- Daniel Ramatar - Josë Vázquez Lahera”
Derecha: Serafino Migazzo - capitán
Antonino Terranova - teniente
Antonino Mariano - sargento
Modesto Comandone - soldado
Enmanuele Savarino - soldado
Luigi Maiorino - soldado”
El obispado de Bizkaia dio a Fernando Alvarez de Sotomayor el permiso para la fundación de San Fernando el 4 de
agosto de 1944, para ello el interesado le otorgó 22.582,85 pesetas para celebrar doce misas al año, los días 12 de
cada mes y una más el día de San Fernando, el 30 de mayo. Al día siguiente Alvarez de Sotomayor le dio la orden al
párroco de Bakio, Antonio Alegria, concediéndole el permiso para que diera misa en la capilla sólo desde mayo hasta
octubre, pudiendo celebrar el resto en la parroquia del pueblo. Así se podían evitar las idas y venidas de sacristán y
monaguillos en invierno. Como no estaban contemplados los gastos de estos últimos en el contrato, le añadió en
100 pesetas los honorarios del año.
A Don Antonio Alegria, párroco de Bakio, no le pareció suficiente el dinero asignado y le pidió más al Sr Alvarez de
Sotomayor (30 pesetas por cada misa), pero el obispado le obligó a aceptar lo que Alvarez de Sotomayor le ofrecía.
Todo ello consta en las cartas que entre el Obispado y Antonio Alegria se cruzaron.
Esa iglesia no llegó nunca a ser ermita, ni en su procedencia ni en su uso, fue siempre capilla. El pueblo nunca tuvo
una atención especial hacia esa construcción y según datos a partir de 1955 no hubo ninguna celebración allí.
Lo que queda de capilla está situada al lado de la carretera a Armintza, a mano derecha antes de llegar al mirador, en
el camino a Andiño ( camino viejo de Portume).
En 1981 las piedras aparecieron destrozadas y la esfinge de San Fernando desaparecida. En 1982 alguien trató de
recomponer las piedras sin llegar a conseguirlo totalmente. Sin embargo en 1984 se acabaron de perder
definitivamente, sí las piedras y sí lo que quedaba de altar. Actualmente puede ser refugio de cazadores, sin más,
pero los restos de la capilla están clamando su desaparición.
(Resumen en castellano de la recopilación de Iniaki Martiartu)
54. TROPA FAXISTAK BAKION SARTU ZIRANEKOA (1937.05.09)
Guda lerroa geroago eta parajeago egoala, Bakioko udalak, Urbitarteko
Leandro Oraindi alkatea buru zala, agindua emon eban maiatzaren 1ean
herria hutsitu eta Zallarantza ines egiteko1.
Maiatzaren 8ko goizaldean, Bermeoko Agirre auzotik Burgon eta Arana
auzotik Matxitxakon gora etozan Frecce Nere tropa italiar-epainiarrak.
Arrastiko 5.30etan lortu eben Burgoganera heldutea, handixik
Matxitxakora joateko asmoaz. Era beratan be, Urizarreta, Goienzabal eta,
Sollubetik joanda, Andramarietako ganak tiro gitxi batzuk botata irabazi
ebezan. Euskal gudariak eta milizianoak Iatarantza atzera eginkeran,
euren buruak defendiduteko tiroak jaurtita, hatan be2. Hurrengo
egunean, goizean, jausi ziran Matxitxakon egozan bateriak euren
eskuetan, bertan inor ez egoala2.
Maiatzaren 9an, domeka goizean, Matxitxakoko bateriak koiu ostean,
hasi ziran tropa matxinatuak Bakiorantzako bidea egiten. Frecce Nere
ziralakoen 4. erregimentuko tropak ziran. Bakion sartu ziran bada, San
Pelaiotik bidez bide beherantza etozala, goizeko 11.30etan herrian sartu
be. Ordu betegarrenean, Iatako bizkarregino heldu ziran. Bestetik,
Andramarietaganetik Elorrietan behera sartu ziran Melillako ehiztarien B
batailoiko konpainia bi (“Tabor de Regulares” izeneko moruak) 3.
Faxistak idatzitakoa
Soldadu faxistakaz batera sartu ziran Bakion kazetari faxista batzuk be
eta eurak idatzitako lekukotzak hona ekarriko doguz jarraian. Gudatean,
irakurleen bihotzak gogoberotuteko ekintza eta jazokerak puztu egiten
dira arean, euren alderdikoentzako gauzak beti ondo doazelako itxurea
emoteko, jakina.
Halan bada, euretan lehenengoa, ABC egunkariko Sevillako barriemoilea
zan José Goñi. Beraren lumatik jakingo dogu zelangoak izan ziran
hasikerako ordu hareek. Euskeraz bihurtuta4:
“Domeka goizean, goizeko 11.30etan, sartu ziran gure soldaduak itsas bazterreko Bakio
izeneko herritxuan. Matxitxako lurmusturra aurreko egunean, ilundian, koiu eben. Ordu
betegarrenean, Iatagino igan eben, bertatik ia harrika jo leitekezala Bilboko itsas adarra eta
portua.
55. Bakiogino joan nintzan gure tropen atzean. Matxitxakon lotu nintzan. Bertan itsasaldeko
bateria bat egoan, arerioak atzean itxita, denporarik ezagaitik, aurki. Kainoiak hurrengoau
euken idatzita paparrean: TRUBIA, 1890.
Egundokoa izan zan geure tropak Bakion sartzekoa. Brigada Mistoko tropak ziran,
euretariko gehienak Extremadurako boluntarioak. Herria jagoten egozan lau batailoi gorriak
Iatamendira egin eben hanka aurreko egunean, euren zoritxarra dala-eta, birao-urtika,
danagaitik eta danaren aurka egundokoak esaten, bihotza galduta. Egun bi lehenago
miliziano bi fusilau ebezan jagonleku jakin batera joateari uko egiteagaitik. Beste miliziano
batek oinari egin eutson tiro ume eta andra batzuen aurrean, beroneeri hori egiteko errazoia
esan eutsela: “Holan ospitalera eroango nabe eta egun batzuetan, behintzat, baketan egongo
naz.”
Bakiok udatiar gehiago daukoz bertako herritarrak baino. Azken honeek ia gehienak ines
egin dabe. Gehienak separatistak ziran. Hareek, baia, bederatzi hilabetean itxaroten egon dira
askatuak izan artean. Batzuk ordurik ostenduta bizi izan dira, bitarte guzti honetan
ziurtasunik ezak eragindako larritasuna bizi izan dabela, baia behin be itxaropena galdu
barik. Gure tropak herrian sartu ziranean, ogi zuria honeri eta hareri emoten sartu ziran.
Ostenduta egon ziranak lehenengoak izan ziran agirian urteten. Euren lagunak oztan-oztan
ezagutu ebezan. Euretariko bat, Tradición (falangismoa) dalakoaren izen handiko
zabaltzailea izan zana, Manuel María Arredondo, ia 20 kilo argalago egoan. Guda mutileri
banderea eskuetatik kendu eta hareri munka hasi jakozan, urte askoan ama ikusi barik, amari
musua emoten jakon lez. Ikuskizun zirraragarria izan zan ha. José Goñi”
Donostiako LA VOZ DE ESPAÑA egunkari karlistan antzeko gauza bat
idatzi eban soldadu faxistakaz batera Bakion sartutako beste barriemoile
batek, beronek lehengoak baino jakingarri gehiago emoten deuskula.
Euskeraz iminita5:
“Sollube mendiko iparrean legionarioak aurrera egin eben Bermeotik urtenda, Matxitxakon
zehar eta Bakioko Basigo herria atzean itxi artean. Legionario falangistak Matxitxakon
barrena, itsasoa alboan eukela, Bakiorantza egin eben aurrera. Goizean sartu ziran Bakion.
Gorriak maiatzaren 8an beratan ines egin eben, Matxitxakoko lubagiak hutsik itxi ebezala.
Bertan zapatu beratako egunkari zatiak topau ebezan. Gorriak lau kainoidun itsasaldeko
bateria bat eta beronentzako munizino ugari itxi ebezan atzean. Hilabete batzuk lehenago
imini ebezan bertan. TRUBIA izeneko etxeak 1890. urtean egindakoak ziran. Falangistak
Bakion sartu ziran eta Iata mendian gora egiten hasi ziran. Bakioko biztanle batzuk guda
mutil falangisteri ondo etorria egin eutseen. Bakion eskoitar errefuxiatu asko egoan. Bakion
barrena batailoi gorriak, hau da, ITXASALDE, MEABE eta SAN ANDRES eta
diziplinarioetariko bat atzera egin eben, maiatzaren 8ko gauera artean egon ziran herrian
bertan. Zapatu gauean Iatamendiko jagonlekuetara igan eben. Bakioko udalak zortzi egun
lehenago egin eban hanka herritik, Zalla herrian barrian udala eratuteko. Herri funtzionario
guztiak bertara eroan ebezan. Ez zan herrian euretariko bape lotu. Argi-indarra kenduta
egoan. Bakion egozan errefuxiatuen artean abadeak eta beste eleizgizon batzuk be baegozan.
Bilbotik ospa eginda, bertan ostendu ziran, CNTkoen bildur, aurki. Bakion etxe guztiak oso-
osorik egozan. Tiro hotsak birritan baino ez ziran entzun ordurate, eta eurok aurreko astean,
hatan be. Donostiatik ines egindako batzuk Bakion euki eben gordelekua, komentu baten,
euki be. Egia esanda, Bakion ez zan egon goseterik. Esnerik eta arrautzarik ugari baegoan
etxaldeetan, ostera, ez egoan ogirik, ez oriorik, ez eta behar-beharrezko ziran bestelango
56. jakirik. Hareatzearen ondoan baegoan kooperatiba eran abertzale ospetsuak egindako
bizitzetako etxe bat.
Tropa falangistak Bakion sartu ziran domeka eguerdian, basoetatik etozala. Gorriak lehenago
ines eginda egozan. Herrian bertan ez zan egon burrukaldirik, ez eta tiro hartu-jaurtigirik.
Lehenengo-lehenengo Brigada Mistoko brigadista moltso bat sartu zan herrian, euren
burruka banderak agirian ebezala. Herriko biztanle batzuk amaibako poztasunaz hartuak izan
ziran soldaduak, Espainiako bandereari gur eginaz. Hiru gizon belauniko imini ziran haren
aurrean: Olaskoagatar anaia biak eta Manuel María Arredondo jauna. Hirurok herriko
etxalde baten bederatzi hilabetean ostenduta egon ziran. Falangistak ogi zuria banandu eben
herritarren artean. Bizkai eta Gipuzkoako gobernadorea zan Arellano jauna heldu zan
bertara, soldaduak herrian sartu eta gitxira, herriaren hornikuntzea eratuteko. Domeka
goizean beratan Bilbotik etorritako txirrindulari bat heldu zan Bakiora, guda lerroak
zeharkatuta, domekako egunkari bat aldean ekarri eban.”
Donostiako UNIDAD egunkari falangistak hauxe ekarran soldadu-
barriemole zan batek idatzitakoa. Euskerara ekarrita6:
“Bakio konkistauta. Herria goizeko 10etan konkistau genduan. Arerioak arin-aringa egin
eban Iatamendiko lubagietan gordeteko. Bakiok ez eban ikusi gorri-separatistak eragindako
bildur-ikara ankerrik. Bilboko bide nagusiagaz bat egiten dauan herriko bidearen alboetan
txaletak ikusi leitekez han-hor-hemenka. Honeek itxita egozan eta ez zan euretan kalterik
edota lapurretarik egin zanik ikusten.
Herritarrak gehienak borondatez egin eben ines herritik. Beste batzuk Gipuzkoara joan ziran
euren senitartekoen barri eukiteko. Bidean umeteria txikerra ikusten zan, sei-edo ume
besterik ez. Abade jesuita bi ikusi ziran. Beroneek ohiko bizitzea egiten izan eben, mezea
emon eta bestelango eleizkizunak egiten izan ebezan ezelango eragozpen barik. Jesuiten
udako egonlekua itsasoari begira, etxunduta antzean, eginda egoan, Basigoko hareatzan,
hatan be. 1936 irailetik aurrera Gipuzkoatik etorritako errefuxiatuentzako aterpetxe eran
bihurtu eben. Handik ines egindako berrogei familia bertan aterpetu ebezan. Etxearen
inguruko lorategietan egozan zugatzak ebagi ebezan horretarako.
Iatako inguruetan ez zan ikusten espainiar soldadurik. Ostera, patruila gorriak ibilten ziran
hara hona. Falangistak etxaldeetara joaten ziran gudarako mutilen eske edo bila. Bide
nagusiaren ezkerreko bizkarrak faxisten eskuetan egozan. Erregularrak erasorako prest
egozan. Gaua baketsua izan zan. Handixik eta ehundaka metro batzuetara Iatako igokerea
egoan. Burruka gogorrak egongo zirala emoten eban. Zaurituak menditik beherantza andetan
ekarten ebezan. Larrien egozanak anbulantzia-kamioietan eroaten ebezan.”
Azkeneko lekukotzea PENSAMIENTO ALAVES egunkari tradizionalistako
barriemoilea zan Jacinto Aizpuruak dakarsku. Guk euskeratuta, barriz7:
“Zapatuan jakin zan Matxitxako lurmusturra nazionalen eskuetan egoana. Domeka arrastian
kamioneta bat heldu zan Bermeora Bizkaiko gizarte onaren gaztez beteta. Gazteok ostuta
egon ziran eta nazionalen alderdira Bakiotik igaro ziran. Handixik, Matxitxakotik, urten eben
tropa nazionalak bertara sartu baino lehentxuago.
Matxitxakon lubagiak hutsik toupau ebezan. Oindinokarren, zapatuko egunkari batzuk ikusi
eitekezan bertan. Ganera, itsasaldeko lau kainoi eta eurentzako munizino ugari itxi ebezan
57. atzean. Kainoiak hilabete batzuk lehenago imini ebezan bertan. Kainoiak TRUBIA 1890
idatzita euken paparrean. 10 ½-ko kainoiak ziran.
Maiatzaren 8an, tropa gorri-separatistak Bakion sartu ziran atzeraka etozala eta Iatamendira
igan eben zapatu gauean, nazionalakandik ineska, beroneek Bakiorantza aurrera egiten
ebelako. Lau batailoi gorri-separatista izan ziran Bakion egonekoak: ITXASALDE,
MEABE, SAN ANDRES eta diziplinarioetariko bat. Maiatzaren 8ko arrastira arte Bakion
egon ziran. Sano bihotz-galduta egozan. Batzuk mendiko jagonleku batera igateari uko egin
eutsoen. Bakion bertan hil ebezan, beste milizianoeri erakutsia emoteko, aurki. Ganerako
milizianoak, ostera, eurenetan ekin eta uko egin eutsoen jagonleku haretara igateko. Halan
bada, azkenean, ha hutsik lotu zan. Herritarren lekukotzearen arabera, lau batailoietako
milizianoak txarto erantzun eben zapatuan Iatara igateko agindua emon eutseenean.
Espainiar tropak Bakion basoetatik sartu ziran maiatzaren 9ko eguerdian. Bakion ez egoan
guda mutil gorri-separatistarik, lehenago hanka egin ebelako. Brigada mistoko soldadu
moltso bat herriko kalera jatsi eta parajetu zan, borroka bandera apaltxu bat airean eroiela.
Amaibako poztasunaz hartu ebezan. Gizonak, andrak eta umeak gurtu eben espainiar
banderea, munka eta negarra begietan. Hiru gizon belauniko imini ziran haren aurrean,
Olaskoagatar anaiak eta tradizionalismoaren zabaltzaile handia zan Manuel María
Arredondo. Bederatzi hilabetean etxalde baten ostuta egon ziran eta ia inok ez dau jakin izan
euren barri.
Zortzi egun lehenago, udal separatistea erbestera joan zan, Bilbon ha barrian eratuteko. Herri
funtzionarioak beragaz eroan ebazan. Herria, zoriak zer ekarriko, bakar-bakarrik lotu zan,
argi-indarrik ez eukala.
Gerogarrenean Bakion sartu ziran erreketeak poztasunez eta gedarka hartu ebezan, “Arriba
España”-ka, hatan be. Bakion Espainiaren aldeko sentimentu sakona igarten zan, Bermeon
igarri ebenaren aurkakoaren aldean. Bakio, ostera herri abertzalea izan zan. Baia gorri-
separatistak aurretik erabilitako errefuxiatu asko egozan bertan. Egun beratan euren
ostulekuetatik urten eben. Bakion Matías Solano Alcalde aita agurgarria egon zan ostenduta.
Kaleko jantzita ibilten zan. Bakion eleizgizon eta eleizandra asko egon zan ostenduta. Baita
Pérez de Arregi aita agurgarria be, Donostian sano ezaguna.
Bakion etxe guztiak oso-osorik egozan. Tiro hotsak birritan baino ez ziran entzun, eta eurok
aurreko astean, hatan be. Miliziano batek fusila hartu eta txankan tiro egin eutson. Beste
tiroak miliziano bi hilteko izan ziran, jagonleku batera igateari uko egin eutsoelako.
Donostiatik hanka egindako errefuxiatu batzuk egon ziran Bakion, komentu baten egon ziran
aterpetuta. Nazionalak herrian sartu orduko, ez egozan inon, egun batzuk lehenago hanka
eginda egon ziralako. Itsasoaren ondoan kooperatiba separatista batek egindako etxebizitza
moltsoa egoan. Bertan abertzalerik garrantzitsuenak biziten ziran.
Bakion ez zan egon goseterik. Esne eta arrautza ugari egoan etxaldeetan. Ostera, ez zan
orgirik, ez oriorik ez eta behar-beharrezkoak ziran beste jakirik egon.
Arrastian, ogiz betetako zakuak eroiazan kamioneta bat sartu zan Bakion. Haren atzean
arineketan egiten eben umeak “Arriba España” gedarka ibili ziran. Tropa nazionalak Bakion
sartu eta gero, Gipuzkoa eta Bizkaiko gobernadore orokorra zan Arellano jaunak agindu
eutsen herritarrentzako hornikuntza zerbitzuak eratuteko Bizkaiko komisario karlista zan
Hearle jaunari, Unibaso kapitaiari eta Bizkaiko Erreketeko kide garrantzitsuenetariko
batzueri. Handik gitxira, herritarren beharrizanak ostalduteko neurriak hartuteko Bakiora
parajetu ziran hareek. Neguko Laguntasuna izenekoa atondu eben.
58. Goizeko lehenengo orduetan Bilbotik txirrindulari bat heldu zan Bakiora, guda lerroak igaro
eta gero. Bakiora onik heldu zan, paparrean ezaugarri abertzalea eroan eta besapean egunkari
bat ekarrala.
Ez zan ikusten arerioaren tropen mobimenturik ez eta tanke areriorik be. Euskal tropak
defentsa lerro batera egin eben atzera, bertan erasoari gogor aurre egiteko asmoaz.”
Argibide batzuk
Frecce Nere (gezi baltzak), italiar-espainiar erregimentu mistoa zan.
Ofizialak batez be italiarrak ziran bitartean, guda mutilak espainiarrak
ziran gehienak, Extremadura eta Galizakoak. Euren afiliazino politikoa
faxismo-falangismoa zan.
Manuel María Arredondo, Bizkaiko Tradición Falangista izeneko alderdiko
buruetarikoa eta haren zabaltzaile sutsua zan. Bakion egon zan ostuta,
Bella-Bistako Olaskoagatar anaiakaz batera. 1937ko maiatzaren 10ean
Bakioko udal gestorako alkate izentau eben, herriko lehenengo alkate
faxista izan zala. Urte beratako bagilaren 22an, ostera, Bakio itxi eban,
Bilboko udaleko gestoran kide izentau ebelako, José María de Areilza
Bilboko lehenengo alkate faxistearen agindupean, hatan be8.
Olaskoagatar anaiak, Bella-Bistako semeak, biak karlista sutsuak ziran.
Euretariko batek, Anastasio Olaskoaga Goitia, errekete zala, Lleida-ko
Tremp-eko burrukaldian galdu eban bizia 1938ko abenduaren 26an.
Bestea José Antonio Olaskoaga Goitia zan. Bion ama Carmen Goitia,
Bella-Bistakoa, izan zan9.
Ondorio batzuk
Tropa faxistak Bakion sartu ziranean, herria hutsik egoan, askok ines
eginda eta beste batzuk etxeetan sartuta, bildurrez, seguru antzean.
Ume gitxi batzuk baino ez ei ebezan kalean ikusi eta hortik gora, hiru
gizon besterik ez jakezan parajetu ondo etorria egiteko, bi herrikoak,
bestea kanpotarra, falangista bat eta karlista bi, hirurak sutsuak.
Hori dala-eta, Espainiaren aldeko sentimentua igarri ei eban
barriemoileetariko batek, Bermeon ondo etorria egiten bidera inok ez
eutsoelako urten, aurki. Baia, onartu egiten eben Bakion herritarrik
gehienak abertzaleak zirana.
Bateko, Bakion Donostiatik joandako errefuxiatuak berton egonak izan
ziran, baia faxistak eurak herrian sartu orduko, barrian hanka eginda
egozan. Hortik aurrera, besteko, eskoitar, eleizgizon eta eleizandra
batzuk be errefuxiauta egon ziran Bakion, Bilbotik urtenda, Bakio leku
segurutzat eukelako, antza. Bakion inok ez eutsen ezelango kalterik egin,
59. bestertara baino, euren eleizkizunak egiteko askatasun osoz ibilten ei
ziran.
Faxistak heldu ziranean, ez egoan gudaririk edo milizianorik herrian,
aurreko egunerik Iatako lubagietan gordeta egozalako. Herrian ez zan
egon burrukaldi eta lapurretarik, etxe guztiak oso-osorik egozan eta.
Azkenik, Bakion ez ei zan goseterik ezagutu, behar-beharrezkoak ziran
jaki batzuk eskura egon ez arren eta argi-indarrik egon ez arren.
BIBLIOGRAFIA ETA ITURRI DOKUMENTALAK
(1) EUZKADI 7.598 zk. - 1937.05.04 eta 0284/016 Libro de salida de
documentos 1932-1937, azken hau Bakioko Udal Agiritegian
(2) BERMEO Y LA GUERRA CIVIL. LA BATALLA DE SOLLUBE, Francisco
Manuel Vargas Alonso, EUSKO IKASKUNTZA, 2007. (291., 292. eta 464.
orr.)
(3) BERMEO Y LA GUERRA CIVIL. LA BATALLA DE SOLLUBE, Francisco
Manuel Vargas Alonso, EUSKO IKASKUNTZA, 2007. (305. orr.)
(4) DOBLE DIARIO DE LA GUERRA CIVIL 1936-1939, IV TOMOA, 30 zk.,
ABC, EDITORA PRENSA ESPAÑOLA, 1979. (7. orr.)
(5) LA VOZ DE ESPAÑA, 200 zk. – 1937.05.11.
(6) UNIDAD, 202 zk. – 1937.05.12.
(7) PENSAMIENTO ALAVES, 1.327 zk. – 1937.05.10
(8) 0008/001-BAKIO Libro de actas municipales 1933-1937 eta
0002/002-BAKIO Libro de actas municipales 1937-1939, biak Bizkaiko
Foru Aldundiko Agiritegian.
(9) 010/001-BAKIO Papeles varios 1947-1949 eta 0002/002-BAKIO Libro
de actas municipales 1937-1939, biak Bizkaiko Foru Aldundiko
Agiritegian, eta 0374/002-00 Difuntos 1920-1970, Bizkaiko Eleizearen
Historia Agiritegian, eta 0009/003-JUZGADO Libro de defunciones
1930-1954, Bakioko Udal Agiritegian.
Ini
aki MARTIARTU
2012ko bagilean
BAKIO
60. POR EL CABO MACHICHACO A BAQUIO - (DOBLE DIARIO DE LA GUERRA CIVIL 1936-1939 TOMO IV nº30,
ABC, EDITORA PRENSA ESPAÑOLA, 1979)
11.05.1937 (parte del 10.05.1937, 12.00 noche). (p. 7) El domingo por la mañana, a las 11.30 nuestros
soldados entraron en el pueblecito costero de Baquio. El cabo Machichaco lo habían tomado la víspera, al
anochecer. Una hora después subían hasta el Jata, desde donde queda dominado casi a pedradas el puerto
del Abra.
Fui hasta Baquio siguiendo a las tropas. Me detuve en el Machichaco. Allí había una batería de costa, que
el enemigo no tuvo tiempo de retirar. Las piezas tenían la siguiente inscripción: TRUBIA, 1890.
La entrada de nuestras tropas en Baquio fue algo apoteósico. Eran las fuerzas de la Brigada Mixta
compuesta en gran parte por voluntarios de Extremadura. Los cuatro batallones rojos que guarnecían la
población huyeron la víspera al Jata, maldiciendo su mala estrella, quejándose de todo y contra todo,
desmoralizados. Hacía dos días que habían fusilado a un par de milicianos por negar a subirse a una
posición. Otro miliciano se había disparado un tiro en un pie, ante un grupo de mujeres y niños, a quienes
explicó así su actitud; “Así me llevarán a un hospital, y siquiera descansaré unos días”.
Baquio tiene más veraneantes que vecinos. Estos han huido casi todos. Eran separatistas en su mayoría.
Aquéllos han aguardado nueve meses su liberación. Algunos escondidos desde entonces, sufriendo todo
ese tiempo las angustias de la incertidumbre pero sin perder un solo momento la esperanza. Cuando
entraron nuestras tropas, que llegaron repartiendo pan blanco, los econdidos fueron los primeros en
presentarse. Apenas podían ser reconocidos por sus amigos. Uno, el prestigioso propagandista de la
Tradición, Manuel María Arredondo, había perdido cerca de 20 kg. Arrebataron la bandera a un soldado, y
la besaron como se besa a una madre tras muchos años de ausencia. Fue una escena emocionante. José
Goñi.
09.05.1937 – ENTRADA FASCISTA EN BAKIO (UNIDAD, nº 201 – 11.05.1937) (domingo)
A las 10.00 am del 09.05.1937 la Brigada Mixta y el Tabor de Regulares pisaron la tierra de Bakio, pueblo
costero, salpicado de chalets. Los gudaris, sin hacer defensa del pueblo, huyeron hacia el monte Jata. Los
fascistas emplazaron rápidamente cañones en las alturas entrantes de Bakio, y empezaron a bombardear
metralla al monte Jata durante toda la tarde del día 09.05.1937. Las fuerzas falangistas tomaron posiciones
estratégicas en el pueblo. Todas las alturas de Bakio, a excepción del Jata, la más alta, están en su poder.
La segunda bandera, la más castigada, aguantó la reacción enemiga manteniendo sus posiciones y
avanzando algo. Tuvieron ligeras bajas. Bakio estaba en poder fascista (Regulares y Brigada Mixta).
Patrullas de gudaris y rojos hostigaban desde el Jata. En el pueblo había pocos habitantes. La noche fue de
calma relativa, aunque no faltó el tiroteo y los cañones fascistas sacudían de vez en cuando al monte Jata.
Se esperaba un contraataque de los rojo-separatistas.
09.05.1937 – ENTRADA FASCISTA EN BAKIO (UNIDAD, nº 202 – 12.05.1937) (domingo)
(periodista-soldado) Bakio conquistado. El pueblo fue conquistado a las 10.00 am, el enemigo corrió a
atrincherarse en el monte Jata. Bakio no sufrió la saña del terror rojo-separatista. El ramal de la carretera
que enlaza con la de Bilbao está salpicado de chalets. Estos estaban cerrados sin señales de desperfectos o
saqueos. La población civil evacuó voluntariamente en su mayor parte. Otros pasaron a Gipuzkoa para
tener noticias de sus familiares. A penas llegaban a media docena los chiquillos que se veían en la
carretera. Se vieron dos padres jesuitas, que habían hecho vida normal, y habían celebrado misa y sus
ministerios espirituales sin problema. La residencia veraniega de los padres jesuitas estaba recostada
suavemente de cara al mar, en la playa de Basigo. Había sido convertida en albergue de los refugiados de
Gipuzkoa desde septiembre de 1936, se alojaron allí 40 familias evacuadas. Para ello se talaron los bellos
jardines que la rodeaban. En las estribaciones del Jata no se veían soldados españoles. Sin embargo, había
patrullas rojas. Los falangistas pedían soldados para el frente en los caseríos. Los fascistas controlaban las
lomas de la parte izquierda de la carretera. Los regulares estaban dispuestos para el ataque. La noche fue
calmada. A unos cientos metros de distancia estaba la escalada al monte Jata. Parecía que se fuese a
luchar intensamente. Había heridos que eran bajados del monte en camillas, los más graves se eran
trasladados en camionetas-ambulancia.