Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

"Kontzientzia presoak, preso politikoak eta politikari presoak"

31 visualizaciones

Publicado el

Behin eta berriz eztabaidatzen da ea zenbait pertsonaren espetxeratzeak izaera politikoa ote duen edo ez. 20 Maiatza 2013 Gara

Publicado en: Noticias y política
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

"Kontzientzia presoak, preso politikoak eta politikari presoak"

  1. 1. Iritzia 2013 5 20 astelehena GARA12 Qué orgullo de país L legará el día en el que en este país todos nos miremos a la cara y nos preguntemos dónde estábamos en los mo- mentos de la infamia de Donos- tia u Ondarroa cuando una hor- da llegada de Mordor (ya lo decía La Polla Records, «era un hom- bre, ahora es poli») arrancaba, piedra a piedra, cuerpo a cuerpo, la barrera formada por mujeres y hombres resueltos a desobedecer un mandato judicial ajeno y lace- rante. Habrá que rendir cuentas. Repetir en voz alta, sin bajar la mirada, las frases pronunciadas y las órdenes que se firmaron. Hacerse cargo de las responsabi- lidades de cada uno. Los dos muros populares me han pillado a muchos kilómetros de Euskal Herria. El primero, en Caracas. El segundo, en un tren de camino a Valencia. En ambos casos, pegado al Twitter y con un nudo de angustia en la garganta. Cada consigna de ánimo, tirón de pelo, dedo en un ojo o rostro que- brado de obstinada solidaridad hacían que la bola se hiciese más grande. «Gaur guk irabazi dugu». Y uno ya no puede evitar las lá- grimas y las ganas de gritar «pero qué puto orgullo de país». Todas las personas que estabais allí nos recordasteis, como siempre, por qué merece la pena esta pelea. Gracias. Especialmente a quienes os arrancaron para llevaros a una celda. Como escuché en uno de los vídeos de Ondarroa, «ellos por dinero, nosotros por amor». Hay momentos concretos que trascienden. Este es uno de ellos. Las réplicas de los 300 en las Ter- mópilas –el Bule o el puente de Ondarroa– sacudirán el futuro inmediato de este país, condicio- nado por los juicios políticos. «¿Y si en lugar de tres horas, tardan 24? ¿Y si conseguimos que no se lleven a nadie?». Los dos extremos del puente están definidos. Que cada uno elija. Yo me quedo con el puño en alto de Urtza Alkorta, con la dig- nidad de ese chaval que, ya por los suelos, consigue aferrarse a la barra de metal para retrasar unos segundos la detención. Con las familias que llevaban víveres al campamento. En el otro lado, ese energúmeno encapuchado con serios problemas de dicción. Los que se alarman por el precio del dispositivo mientras ignoran deliberadamente quién ejecutó una sentencia injusta frente a la voluntad de la mayoría vasca. Una imagen grotesca que me re- cuerda, salvando todas las dis- tancias, al «Saturno devorando a sus hijos». El subsuelo ético. Hay que tomar partido. Como advirtió Hugo Chávez a los yan- kis: «¡váyanse al carajo, que aquí hay un pueblo digno!». Nos vere- mos donde haga falta. Hasta que no se vuelvan a llevar a nadie. Alberto Pradilla Periodista TXOKOTIK KOLABORAZIOA B ehin eta berriz ezta- baidatzen da ea zen- bait pertsonaren es- petxeratzeak izaera politikoa ote duen edo ez. Hemen, gure inguruan bertan, argudiatu da demokra- zian ez dagoela lekurik preso po- litiko kontzepturako, ez eta moti- bazio politikoko indarkeriaren biktima kontzepturako ere. Ho- riek bezalako eztabaida kontzep- tual eta suharrak garrantzitsuak badira ere, giza eskubideak urra- tzen ez diren –edo, behintzat, gu- txiagotan urratzen diren– demo- kraziarantz aurrera egitea oz- topatzen digute. Halaber, suhar- tasunak sentimenduak adieraz- ten ditu, eta sentimenduak ez da- toz beti bat arrazionaltasuna- rekin. Hortaz, gure ustez, aurrera egingo bada, eztabaidan osagai arrazionala sartu beharra dago. Demokrazian preso politikoak eta indarkeria politikoaren bikti- mak egon al daitezke? Bai, noski. Ez dago gobernu sistema perfek- turik, eta demokrazia bera ere ez da. Horretaz ziharduen Winston Churchillek esan zuenean demo- krazia ez dela sistemarik onena, bai, ordea, txarrenetan onena. Beraz, zenbat eta demokrazia hein handiagoan hobetu, orduan eta akats gutxiago izango ditu eta, horrenbestez, motibazio po- litikoko indarkeriaren biktima gutxiago, eta preso politiko gu- txiago. Ustez hain izen ona duen demokrazia britainiarrak, kasu, motibazio politikoko biktimak eta preso politikoak eragin ditu. Gogoratu, bestela, Birmingham- go seiak, Maguirego zazpiak eta Guilfordeko laurak. Beharbada, jainko jatorriko monarkia absolutuen aurkako iraultza burgesak dira zentzu hertsian espetxe kategorien sail- kapen semantiko soila behar lu- keenaren jatorria, jende asko es- petxeratu baitzuten garaiko statu quo nagusiari aurre egitea- gatik. Baziren monarkia absolutu horiei luma eta papera erabilita aurre egin zietenak, bai eta ar- mak hautatu zituztenak ere. De- na den, ez zuen inork zalantzan jarri horrek eragiten zuen espe- txealdiaren izaera politikoa. Zi- gortu egiten zituzten aldaketa bat nahi izateagatik. Monarkia absolutuak utzi, eta diktadureta- ra, monarkia parlamentarioetara eta erregimen errepublikarretara heldu. Erregimen horiek guztiek demokrazia maila handiago edo txikiagoak dituzte, motibazio po- litikoko indarkeriaren biktima kopuru handiagoa edo txikiagoa, eta gauza bera preso politikoen kopuruarekin. Komeni da definizioak argi egotea: kontzientziako presoa da arraza, erlijioa, azaleko kolorea, hizkuntza, sexu orientazioa edo kredoa tarteko espetxeratzen den edozein pertsona, baldin eta indarkeria erabili edo horren al- de egin ez badu. Definizioan, mo- tibazioa indarkeria erabili edo defendatu ez izana bezain ga- rrantzitsua da. Preso politikoa da kartzelan edo beste nolabait atxi- kia edukitzen den edozein per- tsona fisiko, esaterako, atxilotuta dagoena, ezarritako sistema poli- tikorako bere ideiak desafio edo mehatxua direlako, sistema edo- zein motatakoa dela ere. Badira kontzientziako presoak, bai, bai- na preso politiko ez direnak: adi- bidez, garai bateko Sobietar Bata- sunean, erregimen politikoaren aurka ez zeuden pertsonak kar- tzelatu zituzten, erlijio kredoa medio. Badaude, halaber, kon- tzientziako presoak ez diren pre- so politikoak, erregimenari aurre egitean indarkeria erabili edo ho- rren alde egin zutelako. Nelson Mandelak berak ez zuen indarke- ria erabili, baina bizitzako une zehatz batean horren alde egin zuen programa politikoan eta, ondorioz, kartzelan sartu zutene- an, preso politiko bihurtu zen, ez, ordea, kontzientziako preso. Pre- so politiko eta politikari preso kategoriak ere ez dira nahastu behar. Radovan Karadzicen moti- bazioak politikoak baziren ere, gehiegikeria larriak zirela-eta es- petxeratu zuten, abusuengatik eta giza eskubideak urratzeagatik statu quo politiko zehatz bat de- fendatzeko (ez aurka egiteko), statu quo horretan bertan eran- tzukizun handiko posizioan egonda. Horrek politikari preso bihurtu zuen, ez preso politiko. Zenbait kasutan, pertsona ba- tzuk preso politiko eta kontzien- tziako preso kategorietan sartu dira aldi berean. Aleksandr Solz- henitsyn, Aung San Suu Kyi eta Aminattou Haidar statu quoari politikoki aurre egiteagatik kar- tzelatu zituzten, eta preso politi- koak izan dira; era berean, oposi- zioa indarkeriarik gabe edo horren alde egin gabe gauzatu zutenez, kontzientziako presoak ere baziren. «Preso politiko» terminoa gil- tzapetuen kategoria soilari baino ez dagokio. Besterik ez. Termino soila da deskripzio mailan. Ez da- kar erantzukizuna arintzea, ez dakar arintze moralik balorazio mailan. Horrenbestez, pertsona horienganako edo euren jardue- rarekiko litekeen begikotasunak, enpatiak edo ezinikusiak ez du loturarik kategorizazioarekin. Nolanahi ere, arlo kontrajarriak ardatz, bada egindakoa nolabait justifikatu edo ulertzearen balio- kide gisa erabiltzen duena, krimi- nalitate arrunta bezain txarra ez dela jota, motibazio politikoak ekintza goratzen duelakoan. Ge- orge Edward Moore filosofo inge- lesaren esanetan, falazia natura- lista litzateke, aldeko zenbait balorazio egitate batzuetatik be- reizi nahi direlako. Aurrez aurre, bada terminoak demokrazian to- kirik ez duela dioena, eta hori, kasu onenean ere okerra izateaz gain, miopiaren sintoma da. Bali- teke batzuek ukatzea demokra- zian preso politikoak daudela, hain zuzen, giltzapetutako per- tsonen kategoria bati eskubideak ukatzeko modu gisa, nahiz eta, nazioarteko zuzenbidearen ara- bera, eskubide horiek espetxera- tuta egotearekin batera sortzen diren. Kasu horretan, baina, ez li- tzateke miopia, ez ikusiarena nahita egitea baizik. Esatea termino hori erabiltzea arrazoi nahikoa dela aukera poli- tiko bat legez kanpo uzteko, itsuskerian merituak egin nahi izatea da, eta giza eskubideen aurkakoa izan liteke, are gehiago gure inguruan indarkeria egoera hori ez dagoenean, espero baitu- gu honezkero gainditzeko bidean egotea behin betiko. «Preso politiko» terminoa giltzapetuen kategoria soilari baino ez dagokio. Besterik ez. Termino soila da deskripzio mailan. Ez dakar erantzukizuna arintzea, ez dakar arintze moralik balorazio mailan Kontzientzia presoak, preso politikoak eta politikari presoak Andres Krakenberger eta Sabino Ormazabal Argituz giza eskubideen aldeko elkarteko kideak

×